9788476811412
Ur Uherrak
Aingeru Epaltza
Editorial: Pamiela Argitaletxea Fecha de publicación: 31/12/1998 Páginas: 315Formato: 19 x 13 cm.
En esta obra, Laura Mintegi no escribe sobre la mujer, pero habla con voz femenina, desde el interior de la piel de una mujer. Tampoco es una obra sobre los presos vascos, aunque su ausencia evidencia la presencia que en todo momento tienen en la protagonista. En esta novela que se puede leer en un amén, aparecen crudamente los sentimientos más contrapuestos de amor y odio que la complicada situación de este pueblo hace surgir.
Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak. Caithleen baserrian bizi da, etxeko diru-sarrera apurrak jokoan eta edanean xahutzen dituen aita alkoholikoarekin, eta etxea ahal duen moduan gobernatzen ahalegintzen den ama nahigabetuarekin. Baba, bestalde, herriko albaitariaren alaba da, neskato harroputz eta berekoia, etengabe Caithleen mespretxatzen dabilena. Batzuetan etsai, besteetan lagun min, biek ala biek desio bat dute: sorterritik hanka egitea, gizarteak ezarria dien patuari uko egin eta beraiek erabakitako moduan bizitzeko.
Caithleenen eta Babaren bidez, O’Brienek bozgorailua jartzen die urteetan isilaraziak izan ziren irlandar emakumeei, eta haien bitartez esperimenta dezakegu sasoi hartako bizilege klaustrofobikoa. Badirudi protagonistak jakitun direla gizarteak inposatu dizkien rolak ez direla eraikuntza bat besterik, eraikuntza bat Estatuarena, non Elizaren eta patriarkatuaren arau zurrunek tankeratzen, mugatzen eta erreprimitzen baitute emakumezkoen identitatea. O’Brienek, bere lehen nobela honekin, feminitatearen kontzeptua, amodio erromantikoaren mitoa eta gizarteak ezarritako rolak deseraikitzen ditu.
Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.
Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla?, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.
Baztertuen munduan girotutako Lyrica Garaian, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.
Aititak etxeko beira-arasan daukan bilduman, tamaina eta kolore guztietako maskorrez gain, marrazo-hortzak, itsas zaldiak eta itsas izarrak daude, baita itsas barraskilo handi eta txiki batzuk ere. Nurrek begiz jota dauka horietako bat: shunti bat omen da, Chiapaseko (Mexiko) ibaietako barraskilo bat, amamak esan dioenez. Nurrek ez daki ezer toki horretaz, baina berehala hasi da ikertzen, Aroa, Ane eta Adur lagunekin batera. Eta ez bat eta ez bi, elkarrekin abentura bat –beste bat!– hastea erabaki dute.