logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491090946

Artur errege gaztea

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ingalaterrako errege-erreginak hilda, botere borrokak hasten dira. Artur, oinordekoa, babesturik haziko da Merlin azti onari esker. Baina Arturren patua aldatu egingo da Excalibur ezpataren bitartez, printzeak baino ezin izango baitu tinkaturik dagoen harritik atera.


ISBN:

9788491090984

Notre Dame-ko konkorduna

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Quasimodo Notre Dame-ko katedralaren kanpandorrean bizi da, jendearengandik aparte, bere itxura deformea dela eta. Haren babesle krudelak, Frolo izenekoak, obsesioa dauka Esmeralda gazte ederrarekin. Baina Quasimodok Froloren atzaparretatik salbatu nahi du.


ISBN:

9788491090007

1948ko uda

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 72
Formato: Rústica
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea, zeren han gerraosteko gazte baten bizipenak agertzen baitira, batzuk ezagunak, bestetzuk guztiz ezezagunak… Eta balkoian zigarroa erre bitartean, Beñatek bere mundua gaztearen munduarekin alderatuko du: ikasketak, maitasuna, gosea…


ISBN:

978-84-9109-320-6

Harri bat poltsikoan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 56
Formato: Rústica
Precio: 8,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean:
–Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz… hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko!
Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz.
Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da…


ISBN:

9788491093091

Eskola hodeian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 64
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 10,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Badago aterik gabeko eskola bat.
Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira  Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.
Non dagoen leku berezi hori?
Hodeian. Eskola hori hodeian dago.


ISBN:

978-84-9109-505-7

Miren eta erromantizismoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 248
Formato: Rústica
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ikasgelara mutil marokoar bat iritsi da. Said mutil azkarra eta atsegina da, eta gainera guapoa. Bigarren batxilergoko neska guztien begiak harentzako dira. Klarak bereganatu du mutila. Maitemintzea (eta maitatzea) sakrifizio eta sufrimenduarekin batzen dituen estereotipo patetikoenean elikatzen da Klara. Maitasun erromantikoa, zenbat frustrazioren iturri!

Mirenek ez du gustuko guapoa delako, edo ez horregatik bakarrik. Said pertsona inteligentea eta adeitsua da, eta gainera atsegin zaio. Pertsona sentibera iruditzen zaio Mireni, eta hori bai estimatzen duela berak, Klararen konbentzionalismo klasista eta arrazistatik urrun. Mirenen hiztegian, ordea, zintzotasuna, laguntasuna, tolerantzia eta askatasuna esangura handiko balioak dira, eta bere egiten du Literaturako irakasleak iradokitakoa, alegia, batzuetan ez dagoela beste erremediorik, baina ez garela jaio sufritzeko. Bere alde du Erromantizismoaren alderik onuragarri eta ederrena. Daukaguntxoa (eta garena) hobetzeko errebeldia eta aspirazioa. Maitasunaz eta bizitzaz ari zaigu nobela; eta bide horretan sentsibilitatearen heziketak (eta arteak) eskain dezakeenaz.

Ramon Saizarbitoriak, behin berriz, maisutasun narratibo eta humanoaren erakusgarri bikaina eskaintzen dio irakurle gazte eta helduari.


ISBN:

9788491093442

Bisera gorria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 72
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…
Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.


ISBN:

9788491092506

Gailur Ekaiztsuak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 472
Formato: 19,5 x 13 cm.
Precio: 20,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia
hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.

Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen
dion botereaz bere indarra erakusteko.

Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.


ISBN:

9788491092377

Elmer elurretan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 32
Formato: 23 x 20 cm.
Precio: 14,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Elmerrek hotzaz kexu entzun dituelarik elefanteak,

horra non gonbidatu dituen osteratxo bat egitera,

are hotz handiagoa egiten duen toki batera,

negua zeinen dibertigarria izan daitekeen ikustera!


ISBN:

9788491091691

Esne eta eztizko lurra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 320
Formato: Rústica
Precio: 21,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

1238ko udaberria
Antoñanako Ianitz Ruiz Palestina aldera abiatu da Nafarroako Tibalt I.a erregearen ejertzitoarekin, han heroi bihurtuko delakoan, eta, jakina, baita oso-oso gizon aberatsa ere.
Patuak, ordea, ustegabeko bideetatik eramango du, eta Ianitzek laster ezagutuko ditu lur eta jende guztiz desberdinak, guztiz bestelako sinesteak eta bizitzeko moduak. Eta, aldi berean, erlikien trafikoan sartuko da, etxera itzultzeko bitartekoak eskuratu ahal izateko.
Toti Martínez de Lezeak, bere ohiko umoreaz eta trebetasunaz, inondik ere haren irakurle asko harrituta utziko dituen garai eta lekuetara eramango gaitu eleberri honetan.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal