logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491093275

Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 144
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Londresko gau beltz batean, gizon zital beldurgarri batek neska bat lurrera bota, zanpatu eta arduragabe jarraitzen dio bere bideari. Harrapatuta, erasoaren gertalekura itzularazi eta ehun libera ordaintzera behartzen dute; hamar libera urretan ematen ditu, eta txeke bat geratzen dena ordaintzeko. Bitxia bada ere, txekea Henry Jekyll ospe oneko doktoreak sinatua dago; eta bitxiagoa, Jekyll doktorearen testamentuan gizon txiki doilor eta misteriotsu bera agertzen da hartzaile bakar gisa. Jekyll doktorearen abokatuak, kezkatuta, bere bezeroa bisitatzen du; eta halako gertaera bitxia eta beldurgarriak aurkitzen ditu, non geure kontzientziaren mamiraino sartzen baitira. Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia 1886an argitaratu zen. Berehalako arrakasta izan zuen orduan, eta arrakasta handia du gaur egun ere; areago, mugarri kultural bat da. Denok entzun dugu istorio honen berri; baina irakurri? Suspentsea, nobela gotikoa, psikiatria, metafisika? denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio aztoragarrienetako bat dela.


ISBN:

9788491098270

Winesburg, Ohio

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 304
Formato: , 19,5 x 13 cm.
Precio: 18,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?
Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.


ISBN:

9788491098522

Lyrica garaia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 216
Formato: , 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 21,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.
Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla?, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.
Baztertuen munduan girotutako Lyrica Garaian, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.


ISBN:

9788491099185

Bi anai

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 112
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute animaliek: txoriak, katagorriek, sugeak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta, batez ere, Daniel anaia atzeratua dira giza-krudelkeria horren biktimak.

Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriek bat egiten dute animalien fabulen munduarekin, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea.

Zail da asmatzen nork jarri duen gehiago bere aldetik, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitzen baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.


ISBN:

9788491099116

Barraskiloek baino bat gehiago

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 88
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

«Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe. Eta nik, nik zarata behar nuen. Izeba Anak hondartza urrun batetik ekarritako itsas-karakola belarriratzen nuen sosegu bila eta, hasieran, lagun egiten zidan barrenetik sortzen zitzaion zurrumurruak. Olatu urdinen kulunka gordetzen zuen maskorrak; itsaso barea, ia hila. Eta nik, nik zarata behar nuen. Gaiztotu zedila itsasoa; oldar zedila arroken aurka».


ISBN:

9788491098058

Anna Kopek eta matrioxken kondaira

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 104
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 14,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Uxueren eta Jokinen ama kazetaria da eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote.
Nor dute segika? Zein da matrioxken kondaira? Zer da Svet taldea? Eta, batez ere, nor da Anna Kopek?


ISBN:

9788491096559

Sed quia sua

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 328
Formato: , 22,5 x 14 cm.
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke.

JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta
ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara.

Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe.

 

HIZKUNTZA HONEK ZER DIOEN ANTZEMATEKO SAIOA

Hizkuntzari bere horretan aditzen zaio esateko daukana, hura uste/ideia potolo zihatuz egindako hitzespil (hitzezko harrespil gurtzekoa) bihurtu gabe. Aldi berean, ordea, harrespil zahar gurearen mintzoa entzuteko lekua izan daiteke hau.
 


ISBN:

9788491096542

Gaueko eztabaidak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 168
Formato: 24 x 17 cm.
Precio: 16,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia. Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute. GAUEKO EZTABAIDAK dira. Egia, zientzia, erlijioa, maitasuna, sexu-generoa, artea, fikzioa, balioak edo zoriontasuna dituzte, besteak beste, eztabaidagai. Azken buruan, gu guztioi interesatzen zaizkigun eta bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak jartzen dira mahai gainean.

Gazteen ekarpenak ondoz ondo kateatuz eta txandakatuz eratu da elkarrizketa formatuko testu hau. Elkarrizketaren ahalmenak erakutsiz, nork berea adierazteko eta bestearena entzuteko gonbita egiten zaigu liburu honetan.


ISBN:

9788491096498

Trumoiaren alaba

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 144
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Harresi Handirantz eta Beti Iparralderantz arrakastatsuen ondoren, Jon Arretxek Trumoiaren Alaba aurkezten digu.
Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu diramunduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.
Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua lortzen lagunduko dietenak. Emakumeen egoera, naturaren suntsitzea, turismoaren eragina, erlijioen arteko lehiak, umeen trafikoa,mafien lana? dira azaltzen diren gaietako batzuk. Eta, bide batez,munduaren bazter ezezagun hori pixka bat ezagutzen lagunduko digu.


ISBN:

9788491096481

Nur eta zirku miragarria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 168
Formato: 21 x 15,5 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan.
Zirkua ez ezik, oso gustukoa du earthing egitea; alegia, belar gainean oinutsik ibiltzea.
Halako batean, zirku MIRAGARRIA aurkituko du Nurrek, ezustekoan, bere toki “sekretuan”.
Hasieran, Itxina, Ai Di, Irati, Oinaz, Danel eta Inaz lagunek ez diote sinetsiko, ez dutelako ezertxo ere ikusten basoko zelaian.
Azkenean, ordea, lortuko dute denek ikustea, Iban izeneko artista batek zirku bat marraztuko dielako, animalia eta guzti.
Aititek, gainera, piramide magiko super zoragarri bat asmatuko du, zirkua noiznahi ikus dezaten!




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal