logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491092001

Nemo kapitainaren azken bidaia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 60
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 8,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean. Aita ez da gurekin bizi. Baina ez nire gurasoak bananduta daudelako, baizik ezin direlako elkarrekin egon. Nire aita kartzelan dago. Jaio nintzenean ere kartzelan zegoen.
Niri ez zaizkit kartzelak gustatzen, hotzak eta zikinak direlako. Nik itsaso zabala maite dut, eta, nire aita non dagoen galdetzen didatenean, Ozeano Barean dagoela esaten dut maiz, urpekari batean, Nemo kapitaina bezala.


ISBN:

9788491093091

Eskola hodeian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 64
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 10,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Badago aterik gabeko eskola bat.
Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira  Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.
Non dagoen leku berezi hori?
Hodeian. Eskola hori hodeian dago.


ISBN:

9788491090403

Urpekariak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 152
Formato: Rústica
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Aita-semeak Gironako herri turistiko batera joan dira udako oporretan. L’Estartit herrian ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du.
Jonanek, bizi duen zoriontasun apartsutik, aitaren loari begiratzen dio erruki puntu
batez, eta, seguruenik lehen aldiz, aitarenganako sentimendu ulerbera du. Irakurtzekoak dira bien arteko dialektika, bien arteko bat etortze eta eztabaidak. Gurasokeriarik gabe idatzitako eleberri txalogarri honek berekin dakar nerabezaro zein gaztaroan ohiko izaten den iniziazio prozesua.


ISBN:

9788491090007

1948ko uda

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 72
Formato: Rústica
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea, zeren han gerraosteko gazte baten bizipenak agertzen baitira, batzuk ezagunak, bestetzuk guztiz ezezagunak… Eta balkoian zigarroa erre bitartean, Beñatek bere mundua gaztearen munduarekin alderatuko du: ikasketak, maitasuna, gosea…


ISBN:

9788491090922

Altxorraren uhartea

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Jim Hawkins gaztetxoak, ustekabean, altxor ezkutu bat aurkitzeko mapa baten berri jakiten du. Sir John-ekin eta herriko sendagilearekin batera, abentura bizi-bizia izango du, baina pirata beldurgarri batzuei aurre egin beharko die.


ISBN:

9788491091479

Klarisa. Ume desagertuaren kasua

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 120
Formato: 20 x 15 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Bertolek kamuflatzeko eta ezkutatzeko abilidade berezia du, eta bere urtebetetze egunean desagertu egin da; itxuraz, etxetik irten gabe. Inoiz baino hobeto gordeko zen, agian? Txantxa gogaikarri bat al da? Eskolako ikaskide harroputzek zerikusirik ote dute desagerpenarekin? Arazoak ditu lagunekin? Familiarekin?
Ematen du inork ez dakiela ezer. Poliziak bilatu du, baita bere aitonak ere, espioi jubilatua baita, baina alferrik. Gurasoak biziki kezkaturik daude, eta lagunak, larriki urduri. Zer gertatzen ari da?
Klarisa Lupabitx detektibeari ezin hobeto egokitzen zaion kasua da. Bertolen etxera joango da Samedi katuarekin, eta bion artean ikerketa bat abiaraziko dute. Aurkikuntza arraro eta harrigarriei aurre egin beharko diete.


ISBN:

9788491090984

Notre Dame-ko konkorduna

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Quasimodo Notre Dame-ko katedralaren kanpandorrean bizi da, jendearengandik aparte, bere itxura deformea dela eta. Haren babesle krudelak, Frolo izenekoak, obsesioa dauka Esmeralda gazte ederrarekin. Baina Quasimodok Froloren atzaparretatik salbatu nahi du.


ISBN:

9788491090960

Tirant zuria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Tirant Zuriaren istorioa da hau, munduko zaldunik onena, ausart, jakintsu eta atseginena. Garaile ateratzen da edozein gerra edo istilutatik. Patua, ordea, ezin izango du garaitu, Carmesina maitearengandik urruti bizi beharko baitu.


ISBN:

9788491090953

Frankenstein

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Victor gaztea tematuta dago bitarteko artifizialekin bizitza sortzen. Hainbat atalen bitartez, munstro itxurako izaki bizidun bat osatzen du. Baina Victor, izuturik, bere sorkariarengandik aldentzen da, eta munstroa izaki bakarti eta beldurgarri bihurtzen da.


ISBN:

9788491090939

Romeo eta Julieta

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 7,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Beren familiak elkarren etsai diren arren, Romeok eta Julietak ezin saihestuzko pasio batez maite dute batak bestea, eta ahal duten guztia egingo dute elkarrekin egoteko. Baina halabeharrak eta beren familien arteko ezinikusiak amodio istorioa eragotziko dute.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal