logo paquebote
1156 libros encontrados buscando editorial: Txalaparta

www.paquebote.com > Txalaparta

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788419319203

Atsoa

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 320
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 19,50
Añadir a la cesta

Antologia honek Víctor Català idazlearen narratiban bidaia bat proposatzen du, mende erdi batean idatzitako hamar ipuinen bitartez. Modu kronologikoan aurkeztuak dira, eta idazleak bere bizian argitaraturiko lehen eta azken ipuinek -biak ala biak hemen jasoak- zirkulua ixten dute: aita ezezagun eta ama kementsu baten kumea dute protagonista, bizi den ingurunean bere lekua egin nahian borrokan dabilena. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako bizi baldintza gogorrek bustiak, pertsonaiek zein gertaerek basakeria txundigarri batez diz-diz egiten dute idazlearen kontaera sentibera eta ñabarduraz betearen aldean. Caterina Albert i Paradísek gizon izenez sinatzeko hautua egin zuelarik, badirudi horixe zuela helburu: idazketa aske batetik pertsonen eta gizartearen itzalak arakatzea eta gizakien patua, bereziki emakumeena, indarkeriaren hari finez eraikitzea.


ISBN:

9788419319173

Barbaroak eta zibilizatuak «Euskal gatazken eskuliburu materialista»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen du. Horretarako, Euskal Herriko pentsalariak eta iturriak oinarri hartuta, lau barbarizazio prozesu aletzen ditu, barbarizazioa izanik, egilearen hitzetan, “euskaldun desobediente emantzipatzailearen aurkako indarkeria materiala”. Horrenbestez, erreminta kutxa bat izan nahi du euskararen, euskaldunaren eta Euskal Herriaren zapalkuntzak barbarizazio prozesuen gurutzaketatik ulertzeko. Iruditeria horretatik ihes egiteko praktikak ere proposatzen ditu, eta erakusten nola izan den euskara zapalkuntzarako eta erresistentziarako eremu behinena. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 5. alea da hau.


ISBN:

9788419319180

Gureak ere badira «Desira, boterea, epika»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta

Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan. Halako ideia maiztu bezain erosoak nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Beren esperientzia, gorputz eta ikuspegitik aztertzen dute orain arte eraiki den istorio komuna, eta hori berridazteko gakoak ematen dituzte, zeren, denok kabituko bagara, istorio komunak ezin baitu istorio bakarra izan. Haienak ere badirelako. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 6. alea da hau.


ISBN:

9788419319135

Nos llamarán chaqueteros «Intrahistoria del PSOE y la UGT de Navarra entre 1974 y 1982»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 368
Formato: , 21,5 x 13,5 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta

El Partido Socialista Obrero Español (PSOE), denominado en Navarra desde 1982 PSN-PSOE, es uno de los partidos más veteranos en la política navarra desde las elecciones de 1977; sin embargo, ha carecido de un estudio detallado que se acercase a él. Nos llamarán chaqueteros estudia, desde una perspectiva interna, la creación, formación y desarrollo tanto del partido como del sindicato en Navarra entre los años 1974 y 1982. Una aproximación guiada por los interrogantes en torno al cambio ideológico producido en el seno del PSOE navarro en esos años. Huyendo de apriorismos, el autor analiza por qué se dieron tanto el viraje ideológico, como la posición política acerca de acontecimientos tan importantes como la posibilidad de conformar un ente institucional común con la actual Comunidad Autónoma Vasca.


ISBN:

978-84-19319-16-6

Hemendik ez pasa

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 29 x 23,5 cm.
Precio: 18,50
Añadir a la cesta

Guardiak jeneralaren aginduak betetzen ditu beti-beti, galderarik egin gabe ere. Oraingo honetan, agindua argia da: inork ezin du orrialdearen muga gurutzatu. “Hemendik ez pasa!”, dio jeneralak. Liburu honetako eskuineko orrialdeak zuri egon behar du jeneralarentzat. Jendetza mugan biltzen den heinean, ordea, guardia urduritzen hasi da. Inork ezin badu hurrengo orrialdean sartu, nola egin aurrera istorioan? Ilustrazio bizien bidez eta kutsu absurdo agerikoaz, liburu arrakastatsu hau espazioaren baliabide materialekin jolasten da, autoritarismoaz mintzo zaigularik.


ISBN:

9788419319104

El Informe Iberdrola «El capitalismo verde (no) salvará el mundo»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 600
Formato: , 21,5 x 13,5 cm.
Precio: 22,50
Añadir a la cesta

El Informe Iberdrola es un recorrido a escala global por el mundo que el capitalismo verde está construyendo ante nosotros. Los campos eólicos marinos que se levantan en las costas de Normandía y de Massachusetts o los bosques de aerogeneradores que se apoderaron del Istmo de Tehuantepec son el adelanto de una restauración disfrazada de revolución. Los herederos del oligopolio franquista, la nueva burguesía de las renovables y el capital financiero profundizan en la privatización del sector eléctrico y cargan los costos de la transición energética a millones de usuarios, rehenes y víctimas de la mayor transfusión de dinero público a manos privadas de los últimos años. Este libro pretende juntar todas las piezas del rompecabezas que convirtió el primer monopolio ibérico de electricidad en gigante mundial de la energía renovable. Para ello, el autor investiga las despiadadas guerras eléctricas que Iberdrola libra en escenarios tan diversos como Bilbao, Ciudad de México o Washington.


ISBN:

9788419319081

Iruleak

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: , 24 x 17 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak. Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak. Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz.


ISBN:

9788419319067

Los silenciados

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 152
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta

El primero fue Javier, sacado de las aguas del Río de la Plata con las manos atadas a la espalda con dos vueltas de alambre. Al Turco y Mariano los encontraron dentro de un coche averiado a la orilla de la Carretera Norte con un agujero en la nuca del tamaño de una nuez. Luego les tocó a los demás: Otilio, Mariano, Gustavo... Estamos en Argentina, en 1978, bajo la dictadura militar de Jorge Rafael Videla, y algo ha despertado la ira de las fuerzas armadas hacia los jugadores del equipo de rugby de La Plata. Cada partido del pequeño club es un desafío a la autoridad, cada homenaje a las víctimas una provocación dirigida al poder, que responde con más sangre. Sin embargo, el equipo, cada vez más diezmado, sigue ganando sus partidos. Esta extraordinaria novela se basa en el testimonio del único integrante del equipo de rugby de La Plata que sobrevivió a la guerra sucia de Argentina, Raúl Barandiarán, de origen vasco.


ISBN:

9788419319036

Hau NEURE zuhaitza da

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: , 29 x 21 cm.
Precio: 17,50
Añadir a la cesta

¡Es mi árbol! Me encanta este árbol. Este es MI árbol, dice la linda ardilla roja. Me encanta comer MIS piñas a la sombra de MI árbol. Es MI árbol y son MIS piñas. Todo el mundo debería saber que son MIS piñas y que es MI árbol. ¿Qué hacer para protegerlo de los demás?


ISBN:

9788419319074

Petare «Miren Egigurenen puskak»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 208
Formato: , 21,5 x 13,5 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta

Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puska horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracaseko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema, familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia… Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta. Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracaseko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal