logo paquebote
1156 libros encontrados buscando editorial: Txalaparta

www.paquebote.com > Txalaparta

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

978-84-18252-20-4

Neskamearen ipuina

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 403
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Freden neskamea da Gileadeko Errepublikan. Komandantearen eta haren emaztearen etxetik egunean behin ateratzen da elikagaiak erostera, errotuluetan hitzak ez baizik eta irudiak dituzten saltokietara, emakumeek debekaturik baitute irakurtzea. Buruz gora etzaten da hilean behin eta otoitz egingo du Komandanteak haurdun utz dezan, jaiotze tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan edo Horman amaitu nahi ez badu. Jokamoldea, janzkera eta sexu jarduna ez bezala, desira nekez da gobernatzen, ordea, eta Fredenek lehengo bizitza gogoratuko du: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, akabo guztia. Jainkoak eta Gobernuak bat egiten dute distopia aztoragarri honetan, eta erregimen ahalguztidun baten itxura hartzen. Politikaren eta sexuaren arteko lotura ilunenetako batzuei argi emanez, mehatxu ezkutu bat agerrarazten du: gizarte osoa azpiratzeko lehen urratsa emakumeak mendean hartzea da. Antizipazio izugarriz, 80ko hamarkadan kaleratu zuen Margaret Atwoodek eleberria, bere prosak ohi duen sarkasmo sotil eta ideien argitasuna lagun. Urteek indartu baizik ez dute egiten istorio lazgarri hau.


ISBN:

9788418252143

Badugu zer eraiki «Bion etorkizunerako planak»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 44
Formato: , 28,8 x 24,5 cm.
Precio: 19,80
Añadir a la cesta

Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, lanari ekiten diote: oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko. Istorio nonahiko eta berezi bat gurasoen maitasun mugagabeaz, bizitzako aukera ugariez eta elkarrekin etorkizuna eraikitzeko behar ditugun gauzez. Oliver Jeffers artista arrakastatsuak eraikia.


ISBN:

9788418252228

Birusak: zer ote, zer ote?

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: , 27,2 x 25 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta

Asko entzun dugu birusei buruz azken hilabeteetan, eta ikasi ere ikasi dugu. Helduok bezala umeek. Baina, zer informazio jaso dugu? Liburu honek ilustrazio bizi eta irrigarrien bidez azaltzen digu birusak zer diren, nola zabaltzen diren, zer mota dauden eta ingurumenarekin duten harremana, baita pandemia bat zer den eta nola jokatu ere. Haurrek ziurgabetasun giro honetan dituzten galdera guztiei zientziaren araberako erantzun batzuk emateko abiapuntu aproposa. Adi, hemen naiz: min duzu sabelean, eztula arian, kopeta su gorrian… Zer ote, zer ote? Birusak nonahi daude: sudur puntatik hasi eta ozeanoaren hondoraino. Itzelezko ahalmena dute, eta, ospe txarra izan arren, gehienek ez gaituzte gaixotzen. Zatoz birusen mundu miresgarrira, eta nahi beste eta gehiago ikasi izaki ñimiño eta bihurri hauei buruz.


ISBN:

9788418252266

1984

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 512
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 19,60
Añadir a la cesta

XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Hala, bada, joan den mende erdiko gerra hotzetik, etorkizun hits eta gupidagabea marraztu zuen. Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna... Itxaropenik bada, proletarioen baitan dago. Itxaropenik bada. Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: GERRA DA BAKEA ASKATASUNA DA ESKLABUTZA EZJAKINTASUNA DA INDARRA «Gogokoen dudan liburuen artean da 1984. Behin eta berriz irakurtzen dudan horietakoa da» (Margaret Atwood). «Pentsatu dezakegu, erraz, 1984an Orwellek bere semearen belaunaldia eta bere etorkizuna zituela buruan eta etorkizunaz ohartarazi nahi ziela, hain zuzen» (Thomas Pynchon). «Kafkaren Prozesuaz geroztik ez dago izugarrikeria logikoa 1984k bezain ondo adierazi duen beste obra fantastikorik» (Arthur Koestler). «Liburu zoragarri eta interesgarria» (Aldous Huxley).


ISBN:

9788418252235

Euskal matxinada «Genealogia eta egungo eztabaidak»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 112
Formato: , 17 x 12 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta

Itziar Aizpuruak "euskal udaberria" deitu zion 68ko belaunaldiak bizitako garaiari. Euskal matxinadaren sorrerako belaunaldiarentzat eztabaida guztiak egiteko zeuden: herria eta hizkuntza, emantzipazio nazionala ala klase borroka, euskalduntasun berria, iraultza ala erreforma… Dena egiteko, eztabaidatzeko eta eraikitzeko. Mundua eta gizartea pixkana aldatzen joan ziren hurrengo urteetan, eta, bidean, intuizioak moldatu beharra egon da. Saiakera zoli honek gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak interpretatzen ditu, baita azken hamarkadan sortu diren erronkak, mugimendu eraldatzaileak eta subjektibazio modu berriak ere. Eta, hasi eta buka, irakurleak galderak jasoko ditu; tartean, hau: Asmatuko ote dugu, historiako une ezegonkor honetan, XXI. mendeko euskal matxinada berria abiarazten? Iparrorratza sailari hasiera ematen dio koaderno honek.


ISBN:

9788418252242

Mamuari so «Neoliberalismoa versus burujabetza»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: , 17 x 12 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta

Iratzar fundazioko bi kideren arteko elkarrizketaren ondorio da liburu hau: Idoia Zengotitabengoak Floren Aoizi galdera sorta luzea egiten dio, gure garaia ulertu eta ditugun erronkak aletu nahian. Mamuaren irudia darabilte kapitalismo neoliberala eta horrek artikulatzen dituen zapalkuntzak izendatzeko. Horrela, neoliberalismoaren ezaugarritzea eta ibilbidea aztertzen dute, kapitalismoarekin dituen loturak eta gizartean zer modutan eragiten duen agerian uzteko. Ideia bat nagusitzen da gogoetan, besteen gainetik: neoliberalismoa herritarren burujabetza neutralizatzeko estrategia den heinean, herriaren eta herritarren burujabetza da neoliberalismotik harago egiteko gakoa. Neoliberalismo desdemokratizatzaileari, beraz, bazter guztietara zabaldu beharreko errotiko demokratizazioaz erantzun beharko zaio. Iparrorratza sailaren bigarren alea da liburu hau.


ISBN:

978-84-18252-16-7

La matriz de la raza «Genealogía sexual y colonial»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 450
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

A partir del siglo XVI, el discurso médico comenzó a concebir el cuerpo de la mujer como un cuerpo enfermo y lo afligió con mil males: "asfixia de la matriz", "histeria", "furia uterina", etc. Lo sano y lo malsano han justificado desde entonces la desigualdad de género y han funcionado como categorías de poder. En América, los primeros naturalistas modelaron la diferencia sexual para desarrollar el concepto de "raza": las indias e indios caribeños o los esclavos deportados serían, en este esquema poblaciones con un temperamento patógeno, afeminado y débil. Siguiendo la estela de Frantz Fanon, Angela Davis o Silvia Federici y de los mejores genealogistas, Elsa Dorlin desentraña, a través de documentación original, cómo operan estas articulaciones entre género, sexualidad y raza, y su papel central en la formación de las naciones europeas. Unas naciones que se erigirán, precisamente, desde un modelo de "madre" moderno, blanco y sano, opuesto a las figuras “degeneradas” de la feminidad como la bruja, la cantinera o prostituta, la histérica, la ninfómana y la esclava africana. “Estudio que, en la tradición del feminismo negro estadounidense (del cual Angela Davis es una de las principales teóricas), tiene la intención de reflexionar sobre las relaciones entre el sexo y la raza” -Geoffroy de Lagasnerie, Têtu “Foucault demostró que el sexo era menos un hecho anatómico que una construcción social. Elsa Dorlin revela cómo el nacimiento de la nación en el siglo XIX heredó las representaciones que se hacían del cuerpo de las mujeres y los esclavos” -André Masse-Stamberger, The Daily Doctor “Brillante y erudito” -Olivier Doubre, Politis “Un hermoso ensayo” -Jean Birnbaum, Le Monde


ISBN:

9788418252105

Tximaokerren pikondoa

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 23 x 25 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nork ez du bidean dagoen frutarbola horretatik fruitu bat inoiz hartu? Horixe bera irrikatzen dute eskolara bidean doazen ume hauek, pikondo baten aurretik pasatzen diren aldiro. Aldiz, pikondoaren jabe xuhurra zaindari izaten da gau eta egun, eskopeta eta largabista eskuan. Ez dio luzaroan iraungo xuhurkeriak, ordea…


ISBN:

978-84-18252-19-8

Bahiketa

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 140
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo zerbitzu sekretuek? Nongotarrek, baina? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe? Sortuz gero inoiz desagertu ez diren beldurrak, mamuak, kontzientzia txarra, eldarnioak... Guztiak hasi dira dantzan Eduren baitan, bizitokiaren eta sorterriaren, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fantasiaren arteko espiral zoro batean. Bahituta nor edo zer egon den ez jakiteraino.


ISBN:

978-84-18252-18-1

Rojos «Fútbol, política y represión en Osasuna»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 250
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

El fútbol llega a la vieja Iruñea en 1900. Un bilbaíno apellidado Enparan, que había estudiado en Inglaterra, donde conoció el deporte, reunió a sus compañeros de instituto y les explicó en qué consistía el juego, eligiendo para ensayar la vieja plaza de toros. Casi veinte años después se creará la Sportiva, embrión de Osasuna, y para entonces la ciudad y toda la geografía navarra estaba ya plagada de clubes de fútbol, un tercio de todos ellos con orígenes y nombres vascos. Intelectuales, jóvenes, gente con inquietudes políticas y culturales, que amaban la lengua vasca, interesados por la historia y con una profunda inclinación social, que se reunían en el café Kutz pamplonés acabarán constituyendo Osasuna el 24 octubre de 1920. Tan solo 15 años después, ascenderán a Primera fugazmente, pues solo se mantendrían esa temporada, a pesar de haber tocado la gloria al vencer por 4 a 2 al todopoderoso Barça en el campo de San Juan. Fue el 7 de junio de 1936, en un evento en el que coincidirían, premonitoriamente, el general Mola, Director del golpe fascista, y muchos de los fundadores, que, apenas un mes después, serían asesinados. “Como rojos os merecéis todo lo que os pase”, les diría el periodista y directivo osasunista Alberto Lorenzo. Y así fue: la represión se cebaría duramente con el club, con varios de sus jugadores y directivos, en forma de fusilamientos, exilio o cárcel. La larga noche franquista, que llega hasta nuestros tiempos, borraría, junto a sus vidas y destinos, los orígenes humildes y vasquistas de Osasuna. Este libro rescata la historia oculta del club, para que la guardemos como el mejor trofeo en la vitrina de la memoria colectiva. “En este libro encontrarás la historia del CA Osasuna desde su creación hasta nuestros días, con gran cantidad de información tanto futbolística como social, y con muchas curiosidades que desconocías hasta ahora” -Enrique Martín Monreal, en el prólogo




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal