logo paquebote
306 libros encontrados buscando editorial: Aizkorri

www.paquebote.com > Aizkorri

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788482632742

Txano Gorritxo / Little Red Riding Hood «Betiko ipuinak ele bitan bilduma CD interaktiboarekin batera. Classic Bilingual Stories collection with interactive CD»

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 36
Formato: 21 x 19 cm.
Precio: 7,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Betiko eta gaurko ipuin hauen bidez umeek bi hizkuntzaren ikaskuntza, hau da, euskara eta ingelesa indartuko dituzte. Ipuin miresgari horien bidez, egitura eta hiztegi berria ikasiko dituzte. Gainera, hainbeste gustatzen zaizkien ipuinen bidez denez, askoz errazago egiten zaie.
Bestalde, ipuin hauek CD interaktiboa dute, ipuinak bi hizkuntzatan entzuteko eta zenbait ariketa egiteko aukera izango dute.


ISBN:

9788482632711

Munduko ipuintxo bat gauero

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 520
Formato: Cartoné
Precio: 9,94
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Zalantzarik gabe, ohera joateko unerik onena ipuin polit bat entzun eta gero da. Kontinente bakoitzak, herrialde bakoitzak bere kulturan hainbat ipuin eta alegi biltzen ditu eta istorio hauek gurasoek kontatzea ala umeek beraiek irakurtzea bizitzaren plazerrik handienetariko bat da.
Liburu honek testu labur eta errazak ditu, ilustrazio ederrez horniturik eta formatu egoki eta erabilgarri batean argitaraturik dago.
Ezinbestekoa edozein liburutegitan!


ISBN:

9788482632704

Ikasi ingelesa Bob Esponjarekin «Orri ezabagarri berrerabilgarri eta guzti! Errotuladore ezabagarria!»

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 16
Formato: 28 x 21,3 cm.
Precio: 4,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Bob Esponjarekin ingelesa ikastea dibertigarria da!
Haurrek primeran pasatuko dute, Bob Esponjarekin ingelesezko hitz berriak ikasten. Animaliekin, giza gorputzarekin, elikagaiekin, jantziekin, etxearekin, garraioekin, koloreekin eta zenbakiekin lotutako lexikoa ezagutu ahal izango dute, maiteen duten esponjaren eskutik.
Ezkutuko erantzunak dakartzaten orrietan, haurrek hutsuneak beteko dituzte, eta gero orri ertzetik tiratuko dute, ongi erantzun duten ikusteko. Jarduera dibertigarri horiei esker, hitzak nola idatzi ikasiko dute.
Ikasi ingelesa Bob Esponjarekin ikasteko tresna bikaina da, eta eskolan landutakoa osatzeko eta berrikusteko aukera emango die haurrei.


ISBN:

9788482632797

Phineas eta Ferb esploratzaile. Munduko monumentuak «40 eranskailu baino gehiago»

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 28
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Munduari Bira, Phineas eta Ferbekin! Munduko hamar monumentu ospetsu ezagutuko dituzu, hala nola Taj Mahal eta Askatasunaren Estatua, eta primeran pasatuko duzu, haietako bakoitzari buruzko datu eta bitxikeria ugari ezagutuz. Gainera, gustukoen dituzun monumentuen argazkiak jartzeko marko dotoreak ebaki ahalko dituzu. 40 eranskailu baino gehiago!


ISBN:

84-8263-325-2

Erotrena

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 96
Formato: Rústica, 19,5 x 12,5 cm.
Precio: 4,20
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Irati eta Iker ikasgelako lagunekin trenen museoa ikustera joango dira. Museoan daudelarik, tren batean sartuko dira eta handik ezingo dira irten hamaika ibilaldi egin arte. Tren berbera bada ere, aldatuz joango da: Eurotrena, Westren, Trentzania, Trentsilvania... Bisita honetan asko ikasi ez ezik, hamaika abentura biziko dituzte.


ISBN:

9788482631028

Misterioa Pirinioetan

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Pirinioak eder-ederrak dira, ezta? Eta Irati aldea ete bai, ezta? Bai, dudarik gabe, Euskal Herriko paisaia ederrenak eta handienak ikusi ahal ditugu Pirinioetan. Gure lagunek ere horixe pentsatu dute, eta Bilbo hiritik Iratiko basora joatea erabaki dute. Hango leku eta txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzte. Aitor, Leire eta Julen bilbotarrak primeran ibiltzen ari dira, poz-pozik, leku politean, dena da ederra eta lasaia... baina nahikoa da gertaera beldurgarri bat paradisua infernu bihurtzeko. Hiru lagunen bidaia erromantikoak, bat-batean, mundu izugarrian sartu ela amesgaiztoaren trazak hartuko ditu.


ISBN:

9788482631011

Lamia

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gerlatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartuko zara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak...


ISBN:

9788482633183

Bi egun zoro

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 144
Formato: Rústica
Precio: 8,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Victoriak eta bere amona Helenak, opera abeslari ezaguna baina aspaldi erretiratua bera, bi egun oso lanpetuak pasako dituzte. Ustekabean beraien etxe aurreko lorategian Stradivarius izeneko lagun txiki eta ezagutuko dute, eta eginahalak egingo dituzte gizontxoari laguntzeko.


ISBN:

9788482633190

Hamabi titare

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 60
Formato: Rústica
Precio: 6,75
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Zaldiko-maldikoan urrunera ihes egin. Igo zaitez poema-liburu honen zaldiko-maldikora eta ez zaizu damutuku.


ISBN:

9788482630144

Arrano beltzak beti garaile

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 84
Formato: Rústica
Precio: 8,25
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Nork lapurtu ote du Arrano beltzak taldearen baloia? Saskibaloi txapelketa irabazi ondoren taldearen baloia desagertu da. Haren tokian mezu misteriotsu bat agertu da, taldeko inork ulertzen ez duen mezu arraroa. Nork dauka baloia? Nola askatu mezuaren korapiloa?
Misterioz eta umorez betetako abentura zirraragarria biziko dute Martinek eta haren lagunek lapurrak utzitako aztarnei eta mezuei jarraituz.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal