logo paquebote
306 libros encontrados buscando editorial: Aizkorri

www.paquebote.com > Aizkorri

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788482631165

On Kixote

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 72
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Mantxako leku batean, izena ez dut gogoratu nahi, orain denbora luze ez dela, aiton-seme bat bizi zen, armatokian lantza gordetzeko, ezkutu zahar eta galgo-zakur korrikalaria zeukaten horietako bat. Zaldun horrek Alonso Kixano zuen izena, eta auzokoek ?Ona? deitzen zioten, jende guztia ongi eta begirunez hartzen zuelako...

Esku artean duzun AIZKORRI argitaletxearen HEGAN bildumako liburu hau, irakurle, Cervantes maisu klasikoak idatzi zuen lan ezagunenaren bertsio bat gehiago dugu: luzera aldetik tamaina txikikoa eta eduki aldetik ikasleentzat pentsatua. Literatura mailakatua da, hortaz, bai euskaraz ikasten ari direnek bai jende euskaldun gaztetxoenek ere eskubidea baitute Kixotea bezalako klasikoa bertsio txikitu eta egokituan ezagutzeko, munduko hizkuntza gehienetan gertatzen den bezala.
Liburu hau Euskaltegiko 5. urratsean (HABEren 1. Maila B) eta Batxillergoko A ereduko 1. mailan erabiltzeko da, baita D ereduko gazteen artean ere.


ISBN:

9788482633121

Hau gozoa!

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 56
Formato: Rústica
Precio: 8,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Hegoi gozozale amorratua da benetan, Txikitan, negar egiten zuenean, txupeteari azukrea, marmelada, eztia edo beste gozagarriren bat ipini behar zioten gurasoek isilduko bazen. Nola ez, berehala txantxarrak bere hortzen jaun eta jabe izango dira eta hortzordeak jarri behar. Zenbat hortzole, hainbat abentura biziko du Hegoik.


ISBN:

9788482633138

Jiran - Biran

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 7,75
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Poza poza po zapo Goma goma go mago: Hitzaren magia, Jiran-Biran liburu honetan dago.


ISBN:

9788482631035

Asteroidea

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez dautake itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat.


ISBN:

9788482633152

Joanaren erregin aulkia

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 36
Formato: Rústica
Precio: 5,80
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Istripu batek erabat aldatu du Joana eta Bixintxoren bizitza. Joana erregina egin da, denen gogoan dago eta denek dute gogoko. Bixintxo, ostera, baztertuta sentitzen da eta serios, muturluze eta kopetilun dago...


ISBN:

9788482631042

Tren eroa metroan

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Ez dakigu noiz gauden, gaur egunean ala etorkizunean, baina badakigu non gabiltzan: Bilbon. Bilbo hau, ordea, oso hiri iluna da, grisa eta tristea, batez ere dirurik ez baduzu eta etxea ordaindu behar baduzu. Hori gertatzen zaio Martin Iriberri ikertzaile pribatuari, baina gaur zortea izan du Metroko zuzendariak lan bat eskaini diolako: tren ero bat harrapatzea.
Istorio honetan nobela beltzetako giroan murgildu eta Bilbo ilun batean zehar ibiliko zara kalez-kale, tabernaz-taberna, galtzaileen eta irabazleen mundu batean. Tren ero eta bidaiari eroagoekin batera, gure ikertzailearekin metroko tuneletan galduko zara.


ISBN:

9788482633176

Behin batean

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 60
Formato: Rústica
Precio: 5,80
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Ekiñeri izugarri gustatzen zaio marrazkiak egin eta margotzea. Behin andereñoak esan zion hala jarraituz gero, beharbada egunen batean beraren margo-lanak Guggenheim museoan ikusi ahalko zirela. Baina, Ekiñe marrazkilari fina bada ere, idazten ez du horrenbeste erraztasunik. Dena den, klaserako ipuin bat idatzi beharko du eta irakaslearen gomendioei jaramon eginez, Behin batean idatziko du.


ISBN:

9788482631141

Superheroia naiz, eta orain zer?

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Ona ala txarra al da bat-batean superheroienak bezalako superrahalmenak eskuratzea? Zer egin ahal dugu egun batean, goizean goiz altxatu eta ispilura begiratzen dugunean, superheroi bihurtu garela ikusten badugu? Jende guztia al dago prest superheroi izateko? Komikietan oso ongi eta gustura ageri dira pertsonaiak, baina zuri gertatzen bazaizu, orduan zer?
Istoriotxo hau umoretsua da, elkarrizketa xelebrez betea eta irakurterraza. Protagonistak Kirmen eta Xabi dira. Bi adiskideak ez datoz bat superheroi izatearen kontu horretan, eta gorabehera barregarriak bizi izango dituzte. Gainontzeko pertsonaia guztiak telefono bidez baino ez ditugu ezagutuko: Txusa, Kirmenen neskalaguna; Kirmenen aita, ama, arreba...

Liburu hau Euskaltegiko 2. urrats altuan edo 3. urratsean (HABEren 1. maila) eta DBHko 2. mailako A ereduan erabiltzeko da, baita D ereduko gaztetxoenen artean ere.


ISBN:

9788482631134

Ainhoa eta Marrazoa

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Ainhoa txikia da. Kostaldeko herrixka polit batean bizi da. Haren begien aurrean itsasoa izaten da beti. Urak, olatuak eta arrantzaleen txalupak ere hortxe izaten dira. Bat-batean, ordea, elementu berri bat agertu da itsasoan. Herrixkaren ondoko kaian biztanle berria dago. Eta biztanle handi eta erraldoi hori Ainhoaren laguna da.
Eleberritxo honen pertsonaia nagusiak Ainhoa neskatoa eta marrazoa izango dira. Itsasoko biztanle erraldoia lagun izango du Ainhoak. Gurasoak harriturik egongo dira. Herritarrak ere bai. Marrazo-ehiztariek, batez ere Darko Morante izeneko gizon ilunak, ez dute begi onez ikusiko harremana. Nola amaituko ote da neskatoaren eta marrazoaren artekoa?

Liburu hau Euskaltegiko Euskaltegiko 2. urratsa (HABEren 1. maila) eta DBHko 2. mailako A ereduan erabiltzeko da, baita D ereduko gaztetxoenen artean ere.


ISBN:

9788482631127

Hauz ez da Baztan

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Idazle gazte bat dugu istorio honetako protagonista. Baztan aldera doa, pozik, eta bertan herri dotoreak, paisaia zoragarriak eta jende erakargarria ezagutuko ditu. Kontxesi ederraz maiteminduko da. Haren familia ere ezagutuko du.
Apurka-apurka, baina, amets polita amesgaizto bihurtuz joango da. Paradisutik infernura aldatuko dira egoerak. Berak imajinatzen zuen Baztan hura ez da honako Baztan hau bezalakoa. Jendea ere beldurgarria da eta, bat-batean, herritar guztiak protagonistaren kontra jarri direla dirudi.
Maitasunetik gorrotora bide laburra dagoela ikusiko da liburu honetan eta, horrekin batera, tokiak idealizatzeak ez duela ezertarako balio ere azalduko digute.

El protagonista de esta historia es un joven escritor que viaja al Batzan, donde, además de pueblos de indiscutible belleza y maravillosos paisajes, conoce gente encantadora.
Sin embargo, lo que en un principio parece un bonito sueño, se convierte, poco a poco, en una pesadilla.
Su vida en este lugar pasa de ser paradisíaca a ser infernal y sus habitantes y vecinos, ahora en su contra, le resultan aterradores.
Un relato en el que se pone de manifiesto que el camino entre el amor y el odio es corto, y que resulta peligroso idealizar personas y lugares.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal