logo paquebote
306 libros encontrados buscando editorial: ALBERDANIA

www.paquebote.com > ALBERDANIA

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788498681017

Zelebrezko tropa

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 182
Formato: Rústica
Precio: 13,00
Añadir a la cesta

Festa egiteko aitzakia gutxi behar zuten donostiar haiek betetzen dituzte liburu honetako orriak, beste hamaika pertsonaia xelebrerekin batera. Historia ofizialetan nekez agertuko liratekeen herritar xumeak datozkigu bisitan –xumeak baina kastakoak–, beren anekdota, pasadizo, gertaera eta abarrekin. Denak oso ezagunak izan ziren Donostia zaharrean, esaterako, Periko Bixar edo Etxekalte, bi aipatzearren, eta bakan batzuek lortu zuten, gainera, San Tomas eguneko parnaso txikian toki bat, Ixkiña lehorreko toreatzailea kasu, ondo merezia. Gehienak festa girokoak badira ere, bakarren batzuk badira benetan errukigarriak, hala nola, Xomorrostro gizajoa edo Robinson eremutarra. Batzuen eta besteen bitartez, orain ehun urte eta gehiagoko Donostiako kalean zen giroa geureganatu dezakegu, ia usaina eta guzti, garai hartako lekukotza bikaina ematen baitigute.


ISBN:

9788498680836

Herria

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: Rústica
Precio: 17,50
Añadir a la cesta

Marie sorterrira itzuli da. Gaztetan alde egin zuen, batik bat Pablo neba erotuari leku egokia topatu nahi ziotelako gurasoek. Semearen erotasuna menderakaitza egitean, ordea, gurasoek Yuoangui Herrira itzuli eta familia guztiz zatikatu zuten. Ama eskulturagile ospetsua da; aita amaren lorategian kokatutako karabana batean bizi da, jokoak bizitza hondatu zionetik. Mariek, Diego senarrak eta Tiot seme txikiak bizimodu berria bilatuko dute independentzia lortu berri duen Yuoangui Herrian, Frantzia eta Espainiaren arteko mendebaleko mugan kokatutako Estatu jaioberrian. Mariek, idazlea izanik, liburu batean bilduko ditu ele zaharrean mintzo ez den idazle aberriratuaren bizipenak, sabelean alaba bat sortzen zaion bitartean.  


ISBN:

9788498681765

Chillida eta ni

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: Cartoné
Precio: 16,00
Añadir a la cesta

Chillida eta ni ez gara aspaldiko lagunak, ez dugu inoiz elkar ikusi ere; baina aspaldi da Donostian bere lan ikaragarri bat ezagutu nuela: Haize Orrazia. Gerora, beste asko ikusi ditut munduan zehar egindako bidaietan: Gasteizen, Gijónen, Sevillan, baita Frankfurten ere! Orain arte museoetako barrunbeetan itxita ezagutu ditut artelanak; baina, badakizu zer? Chillidaren eskultura deigarri horiek guztiak naturan daude, kalean, mendi-gainetan, itsasoari begira... zergatik ote? Zergatik dira bere lan guztiak harrizkoak, altzairuzkoak edo hormigoizkoak? Zergatik erabiltzen ote du, batik bat, kolore beltza? Bai kontu bitxiak! Galdera horiei guztiei erantzuna eman nahian prestatu dut album eder hau zuk eta nik biok elkarrekin Eduardo Chillida eskultorea eta bere lanak ezagutu ditzagun. Zatoz prestatu dizudan “jolastegira” eta Chillida handiaren lan deigarriekin jolastu, esperimentatu eta jar ezazu ikasi duzun guztia proban! ¿Ausartuko al zara abentura zirraragarri honetan nirekin batera abiatzen? Zabaldu liburu hau eta zatoz nirekin, itzel pasatuko dugu!  


ISBN:

9788498680850

Chillida y yo

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 58
Formato: Cartoné
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.


ISBN:

9788496310919

TOPI Y POPI-UNA COLINA O UN HOYO

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 28
Formato: Rústica, 29 x 22 cm.
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Topi y Popi, dos pequeños topos quieren jugar juntos. Popi quiere levantar una gran colina, pero Topi prefiere cavar un profundo hoyo. Y, sobre todo, ninguno de los dos quiere ceder. Así no pueden salir bien las cosas, ¿verdad?



ISBN:

9788498680751

Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruz

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 360
Formato: Rústica
Precio: 19,50
Añadir a la cesta

1885: Sigmund Freud Parisera etorri da, Charcot profesore ospetsuaren histeriari buruzko hitzaldiak entzutera. Psikoanalisia ez da oraindik sortu. Vienar ikasle gazteak ez dio muzinik egiten kokainari, haren eragin estimulatzaileak aurkitu baititu. Pariseko kaleak korritzen ditu, eta Salpêtriere ospitale famatuan, mediku ikasle egoiliar izatera iritsi diren lehen emakumeak ezagutzen ditu. Halako batean, Charcotek laguntza eskatuko dio, hilketa segida bat argitzeko. Hilketa horien eszenaratze bereziak ezinbestean piztuko du Freud gaztearen interpretaziorako dohain berezia.

2008: Frantziako Tolosan, psikiatria kongresu baten irekiera-saioa dramak astintzen du, parte-hartzaileetako bat erailda aurkitzen dutenean. Hilketaren eszenaratze makabroak Antoine Le Tellierren oroitzapenak iratzartzen ditu. Handik gutxira, psikiatra gaztea begien bistan daukan egia onartu beharrean aurkituko da: Freuden Pariseko lehen egonaldia astindu zuten krimenak berriz ari dira gertatzen, mende bat geroago.
Atzoko alienistetatik gaurko psikiatretara, nobela honek osasun mentalaren alorrean dihardutenen egunerokoan murgilduko gaitu, aldi berean Freuden potreta gogoangarri eta ausarta eginez. Misterioz betetako nobela zirraragarria, segurutik irakurlea harrapatuko duena.
 


ISBN:

9788498680720

Zenbaki lehenen bakardadea

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 255
Formato: Rústica
Precio: 18,50
Añadir a la cesta

Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk are bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak deitzen dituztenak: zenbaki lehen horiek elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez baitago bien artean. Holakoak dira, adibidez, 11 eta 13a, edo 17 eta 19a, 41 eta 43a. Elkarrengandik gertu daude, bai, baina ez dute inoiz elkar ukitzen. Egia matematiko hori, metafora eder hori aukeratu du egileak Alice eta Mattiaren arteko historia hunkigarria kontatzeko. Haurtzaroan gertatutako jazoera ilun bik baldintzatu dituzte beren bizitzak. Nerabezaroan hasi eta adin nagusian ongi sartu arte harreman estua izango dute biek, erakarmen handia sentitzen badute ere elkarrenganako, hesiak jarriko dizkie bizitzak bidean eta zenbaki lehenak bezala elkarrengandik hurbil baina elkar ukitu gabe egotera kondenatuko ditu.
Azpimarratzekoa dira Paolo Giordanok erabili duen sotiltasuna pertsonaien psikologian barneratzeko eta, kontakizun gogoangarri honen bidez, bakardadearen mamira hurbiltzeko.
 


ISBN:

9788498680386

Bataklon ilargialden

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 26
Formato: Cartoné
Precio: 14,00
Añadir a la cesta

Hainbeste aldiz entzun du “ilargian bizi dela” edo “ilargiak joa” dagoela eta “labe gainean daukala ilargia”, azkenerako, BataKonek erabaki du Ilargialdera joan behar duela oporretan. Ilargialde da ilargiko hiriburua, eta behingoz jakingo du han zer gertatzen den. Han Pierrot eta bere lagunekin egin du topo; ikuskizuna harrigarria da: Denak bizi dira burbuila handien barruan igeri. Bai bitxia hango mundua! Ulertzera iritsiko ote da? BataKlonek aukeratu egin beharko du, han goiko ametsezko mundua edo hemen beheko errealitatea.


ISBN:

9788498680843

Piknika izotzetan

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 291
Formato: Rústica
Precio: 18,00
Añadir a la cesta

Viktor Zolotariov idazle-nahia Kieven bizi da Misharekin, depresioak jotako enperadore-pinguino batekin. Nekeza zaio bizimodua ateratzea; bere irudimena besterik ez du, eta ipuin eta eleberri argitaragabeez betetako tiradera bat. Baina bere bizitza errotik aldatuko da egunkari bateko erredakzioburuak proposatzen dionean oraindik bizi diren pertsona ospetsuen heriotza-oharrak –gurutzetxoak- idatz ditzan, haiek hil baino lehen prest izateko. Viktorrek onartuko du, baina hilberriak argitaratzen hasten direnean izularriturik konturatuko da kontu ilun batean murgilduta dagoela. Bizitza misterioz bete eta arriskutsu bihurtuko da, eta pertsonaia xelebreak sartuko dira Viktorren bizimodu betiberdinean.
Kurkovek gizarte post-sobietarreko alienazioaren erretratu umoretsua eskaintzen digu, gizarte mafiosoaren erretratu kritikoa. Pertsonaiak galdu-gordean dabiltza. Bizirauten ikasi duten pertsonaiak dira, amarruak eraikitzen eta saihesten ikasi dutenak, amarru hilgarriak inoiz. Kurkovek ezin hobeki nahasten ditu errealitatea eta absurdoa. Honela dio berak: “Idazten dudanean, gozatu egiten dut errealitatea desitxuratzen”.
 




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal