ISBN:
Formato: 20 x 15 cm.
9788497464291
Chuck Aranberri dentista baten etxean
Bernardo Atxaga
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A. Fecha de publicación: 30/10/2008 Páginas: 32Formato: 20 x 15 cm.
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días
Dentistaren etxeari gauza asko fa-fa-falta zitzaion tiburoiez betetako piszina bat izateko. Chuck Aranberri eta bere amaren aurrean eseritako emakume potola-oso-potolaren iritzirako, ordea, bi lekuak -kuak! kuak!- erabat berdinak ziren: igual-igualak. Kontsultako panoramak ez zion graziarik egiten emakume potolari: bere eskuinera eseritako gizon flakostak automobilismoari buruzko aldizkaria irakurtzen segitzen zuen; laranja koloreko sofan erdi etzanda zegoen gazte atletiko eta bibotedunak zu-zuzurrungaka; Chuck Aranberri eta bere amak, berriz, elkarri kontu ttikiak esanez.