www.paquebote.com > TOMMY
ZONBIAK SCREAM STREETERA IRITSI DIRA...
Hemen da Ustel Rock jaialdia, zonbien rock jaialdirik garrantzitsuena! Otto Handiputz jaunak ez du dantza egiteko gogorik, eta sekulako iskanbila eragingo du Garun Huts rock-taldea erbesteratu eta Lurpeko lurralde ankerretara bidaltzen duenean. Lukek eta bere lagunek auzora bakera ekarri nahi dute, baita hurrengo erlikia aurkitu ere. Horretarako, rock-taldearen atzetik joan beharko dute munduko lurralderik sakon eta ilunetaraino.
SCREAM STREET ILUNAGOTU EGIN DA...
Scream Streeteko etengabeko iluntasunean murgilduta dago aspalditik, eta egoera are gehiago ilunduko da milioika armiarmak ihes egin eta kale osoa sare itogarriekin estaltzen dutenean. Luke, Resus eta Kleo hirugarren erlikiaren bila abiatuko dira -antzinako momia baten bihotza-, baina zomorro zantarren kontra borrokatu beharko dute, eta, gainera, Otto jaunak bidea etengabe oztopatu nahi diela dirudi.