9788416350520
Mrs. Hemingway
NAOMI WOOD
Editorial: Txalaparta Fecha de publicación: 06/06/2016 Páginas: 432Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: idazlearekin Parisen bizi izan zen eta bere lehen semearen ama izan zen Hadley Richardson; hasieran amorante eta gero emazte izan zen Pauline Pfeiffer Fife aberatsa; Espainiako guda zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandako Martha Gellhorn eta ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuen Mary Welsh; 1961ean, guztiei Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena, baita emazte ohiei ere.