logo paquebote
71 libros encontrados buscando autor: Linazasoro

www.paquebote.com > Linazasoro

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788498680362

ETXE HUTSEAN

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 104
Formato: Rústica
Precio: 12,00
Añadir a la cesta

Gertakari latz batetik abiatuta —autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama—, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du.
Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.
 



ISBN:

9788497463744

Diotenez

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: Rústica
Precio: 16,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

WORLD PHOTO PRESSEguzkiak lur arraildua sukartzen du. Urrunean, lurrinak zatikatua, txabola bat. Mutikoa hezur huts da. Hamar urte ditu. Eserita dago, biluzik, hankak gurutzaturik, ezerezaren erdian. Kamerak, zoom baten bitartez, lehen planoan erakusten dizkigu begi-zuloetako, ezpain ertzetako euliak. Ahoan sartu zaio bat orain mutikoari, listu apur?o bat edan dio. Halako batean, autotik jaitsirik, gizon kameraduna mutiko biluziari hurbiltzen zaio, zalu, eta, kaxatxo bat irekiz, ezti apur batez igurtzi dizkio sudur zuloak, betazalak, ezpain barrenak. Gero, todoterrenora itzuli da. EREIN-EUSKADIKO KUTXA NARRATIBA SARIA 2007


ISBN:

9788497463591

Hogeita sei urte geroago

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: Rústica
Precio: 9,05
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Jatetxera etorri aurretik, gaur goizean, predictor-aren froga egin dut. Positibo eman du. Hau da, haurdun nago. Oraindik neuk bakarrik dakit. Ospakizuna aprobetxatu nahi nuke berri ona adierazteko, baina ez dakit une egokia edo behar diren hitzak aurkituko ote ditudan. Mattin seko geldituko da sustoarekin, eta aiton-amonei igoal ematen die bihotzekoak. Gaur duela hogeita sei urte ni babarruntxo bat, lekatxo bat, arroz aletxo bat nintzen amatxoren sabel barruan, eta orain neu naiz sabelean bizi-hazitxo bat daramadana. Lehen barnean egon nintzen eta orain kanpoan nago. Lehen hazi izan nintzen eta orain lur naiz. Zer ote da ama izatea! Zer ote da zure barnean gizaki bat haztea! Eta zer sentituko ote du arroz aletxo horrek zure barruan hazten eta osatzen doan bitartean!


ISBN:

9788497463539

Beti eder dena (2002-2005). Aforismoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,80
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Heriotzaren aurrean, ez zen alderdikoia. Zenbat hautista gure herrian! Asperdura da Ongizate Gizartearen mailarik jasoena. Nik sinesten dut, baina ez dakit zein Ministeriotan.Borreroak dioena: Horrek ere lehengo sokatik burua. Haragia tristea da, oi, eta lapurtu dizkidate liburu guztiak. (Linazasoro liburuzainak, Mallarmé gogoan) Mutikoak eta haurrak lehenik!, oihu egin zale zen pederasta.



ISBN:

9788476814550

DENBORA ALEAK (POESIA, 8)

Editorial: Pamiela Argitaletxea   Fecha de publicación:    Páginas: 58
Formato: Rústica, 22 x 15 cm.
Precio: 11,85
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

POESIA.


ISBN:

978-84-9746-192-4

Mendekuaren graziaz

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 152
Formato: Rústica, 20,5 x 14 cm.
Precio: 12,75
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Nire historia frakaso baten eta mendeku baten historia da. Hasieratik utzi nahi nituzke, baina, gauzak argi: ez dut inoren errukirik edo maitasunik bilatzen, are gutxiago oraindik inoren epai kiskaltzailerik. Nork epai ditzala bere ekintzak. Emakume arrunt baten historia kontatuko dut orain. Hara: frakasoa poliki-poliki azaltzen da bizitzan, egunez egun; begiak itxi eta ezetz esaten diozu zeure buruari, ate-joka dabilen mamu hori etxez nahastu dela noski, bizilagunen bila dabilela dudarik gabe. Etxe horretan, ordea, zeu zara bizilagun bakar; laster, ordain eske datorren arrotzari atea irekiko diozu, eta eroso-eroso eseriko zaizu besaulkirik ederrenean. Gurean ere egin zuen habia. Ez nuke jakingo adierazten zerk zapuztu zuen gure harremana. Urteek berek, akaso. Bai, baina ez horrek bakarrik. Nik ez nion bizitzari gauza handirik eskatu: maitasun piska bat, seme bat... Gorputz osoz sakrifikatu nintzen Brianengandik: ez nuen semerik izan, unibertsitateko eskolak emateari utzi nion, ez lagun ez etxe finkorik izateari egin nion uko, berak profesionalki gora, oso gora egin zezan... Uko egite haiek guztiek ez zuten sekula ordainik izan. Nik, hala ere, ez nion inoiz ezer eskatu Briani.


ISBN:

84-207-1280-9

Las botas rojas

Editorial: Anaya Infantil y Juvenil   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: Rústica, 13,5 x 20,5 cm.
Precio: 8,50
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

¿Te imaginas unas botas que te hagan soñar y te ayuden a vivir experiencias fantásticas? Carlos, el protagonista de este cuento, tiene muchos secretos que contarte, y unas mágicas botas que compartir, porque ¿es posible vivir sin soñar?


ISBN:

9788495589682

Itoko dira berriak

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: Rústica
Precio: 8,50
Añadir a la cesta

Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako “zer” honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada behintzat, irakurleak irribarrez hartu eta ezin utziko duena bukatzen duen arte. Algara txikirik ere egingo du tarteka, autorearen taxu bereko liburuak irakurri dituztenek ongi dakiten bezala. Aprobetxatu beharko du irakurleak, ordea, irakurketaren ordu gutxi horiek irribarre eta algaretarako, azken puntuarekin batera izoztu dakioke-eta barre murritza, hemen -ipuin luzea izan edo nobela laburra izan-, alegia mingots ezkorra ezkutatzen baita gizakiari eta gizarteari buruzkoa.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal