logo paquebote
11 libros encontrados buscando autor: Inazio Mujika Iraola

www.paquebote.com > Inazio Mujika Iraola

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097310

Marrakatxarra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: 21 x 15 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Egun batean, eskolatik bueltan, aita sukaldean ari dela, Anderrek hiru mandarina hartu eta pasilloan barrena jo du malabarismoak egiten. Mandarinak eskuetan hartu eta jaurti, hartu eta jaurti eskuetan erabiliz, gurasoen langelaraino iritsi da, eta hantxe aitaren ordenadorearen mahaian ikusi du argazki bat, berria, lehenago inoiz ikusi gabea.

Argazkian ikusi duenak izua eragin dio. Sabelean sentitu du halako minzurri bat goraka igotzen zaiona. Burua gora jaso eta argazkiaren aurrez aurre jarri ditu begiak. Nor da gizon hori? Zer egiten du amona gaztearen eta aita haurraren ondoan?


ISBN:

9788491096283

Ez apuratu

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Amonak ez daki zer diren dilistak, lentejak esaten du; ilbeltza deitzen dio urtarrilari; ondo zegoenean, eskribitu egiten zituen dendan erosi behar zituen gauzak paper-mutur batean, eta ulertu ez baina entenditu egiten zituen nire arazoak.

Amonarekin abestu ezin da egin, baina kantatzea asko gustatzen zaio: batez ere, Bautista Basterretxe delako tipo baten abesti bat. Eta gaixo ikusten banau, inoiz ez dit galdetzen sukarrik dudan. «Kalenturarik baduzu?», esaten dit. Eta baietz esaten badiot, kalentura altua dudala, orduan esaten dit:

—Lasai, ume, ez apuratu!, egun guztiak ez dira-eta berdinak.


ISBN:

9788491094876

Hans eta igela

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Europako ipar aldeko herriren batetik dator Hans. Zain dago plazako arkupeetan bere igel lagunarekin. Atertu duenean, plazaren erdira irten eta biolina jotzen hasi da. Igelak laguntzen dio bere dantza eta gimnastikarekin. Jendea biltzen hasi zaio plazan jakin-minez. Hasieran, banaka batzuk; pixkanaka, baina gero eta gehiago. Biltzen eta biltzen ari dira, elkarren gainka, ezin kabituz…


ISBN:

84-7568-921-3

Linkon

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: 19 x 12,5 cm.
Precio: 8,40
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Soinujole berria dator aurtengo jaietarako hiru muinoek zaintzen duten auzunera: Pello. Harekin datoz behor gorria eta ahuntza. Behorraren gainean, erretratatzeko makina eta eskusoinua. Argindarra ere aurten iritsiko da Auzunera. Hiru laguntxo elkartu zaizkio Pello soinujoleari eta ahuntzari. Bost lagunak elkarrekin jolastuko dira uda eder batean.


ISBN:

9788488669834

Gerezi denbora

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 136
Formato: Rústica
Precio: 13,00
Añadir a la cesta

Benetan gertatua da: anarkista batek eta apaiz batek antolatu zuten CNTk atxilotutako artzapezpiku bat askatzeko ekintza. Gerra denborako beste hainbat gertaera bitxi -benetako nahiz alegiazko- kateatu ditu egileak, film baterako ari balitz bezala, irakurlea ezusteko bihurgunetan barrena ekartzeko: Bilbotik Donostiara, atzeguardiatik lubakietara, komediatik dramara… Gerezi denbora nobela bizi-bizia da, Inazio Mujikaren irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. Ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.


ISBN:

84-7568-849-7

Azukrea belazeetan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 180
Formato: Rústica, 20,5 x 13 cm.
Precio: 13,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia. Terrala lurraren gainean ixtean, lurraren zauriak eta odolak nabarmenago agertzen dira; alegia, ipuinen begiradak ez dira ortzemugaratuak, inguru-inguruan estekatuak baizik. Hori da ipuinen giroa; muinoetatik urrunera egindako begiraldiak kontatzen direnean, giro itxi horretatik kanpora ihes egin nahiaren ametsak-edo adierazten dira (itsasorako bidaiaren ametsa bezala); baina, azken batean, erroek lurrari loturik diraute (...) Grina, gaiztakeria eta zorigaiztorik ankerrenaren ondorioz gertatzen dira liburuan zehar heriotzak (...) Esango nuke haurraren begia dela liburu osoan kontatzaile nagusia, nahiz eta ipuin batzuetan bakarrik ageri nabarmen. J. K. Igerabide Atxagaren Obabakoak eta Sarrionandiaren Narrazioak liburuen alboan beste ipuin liburu bat jartzekotan, dudarik ez, Inazio Mujikaren Azukrea belazeetan da liburu hori.


ISBN:

9788488669124

Hautsaren kronika

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 168
Formato: Rústica
Precio: 11,80
Añadir a la cesta

KRITIKA SARIA (1995) Hamabost kontakizun labur bildu ditu Inazio Mujika Iraolak liburu honetan, denak ere elezahar tankeran tajututa. Hainbat benetako leku (Paris, Galizia, Lisboa, Silos, Euskal Herria) eta pertsonaia historiko (Mata-Hari, Picaud, Lizardi) eta alegiazko agertzen dira liburuan barrena. Artxibo, liburutegi eta abarretako hauts betierekoa harrotu eta gelditzen denaren kronika egin nahi izan digu autoreak, prosa zaindu eta atsegin batez.




ISBN:

9788491094951

Azukrea belazeetan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 192
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

80ko hamarkadako euskal narraziogintzaren ikur bilakatu zaigu Azukrea belazeetan. Literatur lan horrek 80ko hamarkadako narraziogintzaren hiru ezaugarri garrantzitsu biltzen ditu: batetik, euskal literatura eta mendebaldeko literatura elkarrizketan jartzeko gogoa agerikoa da; bigarrenik, elkarrizketa horren eraginez, errealismo magikoaren zantzuak ageri dira narrazioetan; eta, hirugarrenik, Azukrea belazeetan bildumako narrazio aleek unibertso literario bakar bati egiten diote erreferentzia, narrazio-sare konplexua osatuz, eta elkarri erreferentzia egiten dioten pertsonaiak zein giroak sortuz.

Iratxe Retolaza


Liburua geografikoki Tolosaren mugakide baldin bada ere, literarioki, berriz, Juan Rulforen eta Horacio Quirogaren mugakide da. Landako bizitzaz oratuta baldin badago ere, liburua ikuspegi soilik erruralista batetik irakurtzea murritz geratzen da, inondik ere. Ipuin gogoangarriak ditu. Ez da, hala ere, distira bakartu eta elkarrenganako autonomoetan oinarritutako liburu bat, aitzitik, oinarri komun batetik ateratako kontakizunak dira.

Iñaki Aldekoa

Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia.

J.K. Igerabide 



[1-10]  [11-11]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal