logo paquebote
9 libros encontrados buscando autor: AMAIA ITURBIDE

www.paquebote.com > AMAIA ITURBIDE

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491096528

Isiltasunaren ildoetan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: , 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.

Hor dago bihotza dike lehorrean,
gontzak zuztarretik ateratako atea,
ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta.
Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek,
uretan behera doan zerbait
enbalatzeko paperean bilduta.
Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra,
hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatik
jadanik hanka nekatuak dauzkana.
Nahiz eta azkenetan egon,
kostazainarena egiten dihardu.
 


ISBN:

9788491091622

Dorrearen eta penduluaren arteko ituna

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: Rústica
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

ZERUMUGAN BEZALA
Gainezka egiten duen hodeia
(surrealismo-gaindosia ihes-puntuan)
eta azpian
harrizko lauza
(bertatik bertarako egunerokotasuna,
behekoa eta barrukoa).
Erdian
sorbalden gainean kaleak daramatzan
eskuoihal espresionista,
erakusleiho batetik bestera doana
eta zerrenda baliogabetua dena.
Zeta basatiz egindako pintzelkada.
Hunkitu, jantzi eta murtxikatzen nauen
espazio zunda.


ISBN:

9788497467209

Eszenatokietako aztarnak hasten direnean

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 168
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,70
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

BISITALDIA: Zabaldu zen liburuaren azal hegala.Tartean teilakatzeak, lekualdaketakalfabeto kriptiko baten transkribaketaketa gutxieneko zerbitzuen isil-apetak?hitzak zein esaldiak janzteko plaketakhontz kubista bati dagozkionak?.Bela bat izan zen leihoaren ordezko apala.Itxi zen liburuaren atzeko azala.Bisitalditik atera baino lehen,gurutzegrama-begizta bat jaso nuen, horixe baita nire bidea eta zortea,ezerezaren leize sakoneanez erortzeko gertatu baitzaizkit ezkongaibegi aurreko amarrua eta lorea.


ISBN:

9788497464246

Labirintoaren orduak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 132
Formato: Rústica
Precio: 14,70
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Paisaia batetik hartutako tulipa:uda minaren masailabihotzaren mihia,kopa eta ezkila.Bizimin, bizimindesiraren malkoa:itua jo ondorengoa. Bihotz damua:gereziondoa,batere alerik bakoa.



ISBN:

9788497462617

Bidaiarik luzeenak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 18,00
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Izarra bezain urrun eta eraztuna bezain hurbil, baina beti harrigarriaren atalasean, hortxe dago ipuina. Errituz zipriztindutako kutxatila, esku sotilak idatzitako eskuizkribua, kometa bat, erretinan eztanda egiten duen txinparta, gauza bitxien taupada, horixe da ipuina. Ipuinak bidaia txartelaren zehaztasuna izan behar du, trapezio-harien eta errailen patu-zentzua, lore arraroaren pozoia, odol tanta baten misterioa, filmaren distira, karta partiden bidegurutzea, harribitxien imana. Xehetasun guzti hauek harrapatzeko ipuinlariak barrutik esploratzailez jantzi beharra dauka, ipuinak bidaiarik luzeenak izaten baitira.


ISBN:

8478215018

BECERRO DE BENGOA 2001. XIII SAIAKERA SARIA (MIMODRAMAK ETA IKONOAK GIDARI,ESTE TIKAN BARRENA)

Editorial: ELKAR MEGADENDA   Fecha de publicación:    Páginas: 124
Formato: Rústica, 23 x 16 cm.
Precio: 9,00
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

POESIA.


ISBN:

84-7568-875-6

B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 212
Formato: 22,5 x 14 cm.
Precio: 14,05
Añadir a la cesta

Gure poeten artean agertu beharrekotzat har dezakegu eguzkia, agertu errazekotzat bainoago. Eguzkiak, ilargiaren labe bereko opil horrek, balio neurtezina dauka poeta errotsuentzat. Poeta errotsuengan tradizio eta herri jakintzaren lekua eguzkiak berak beteko luke eta eskutik eskura doan eguzki amandrea, poeta berarekin batera, bitartekari izenda genezake, arnasa luzeko poeta emaileok, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga eta Xabier Lete, ez baitaukate eguzkia saltzeko. Eguzkiaren bidezko gizatasuna herrigintzaren sinonimo sekulakotuz, hiru bidaiari fidelok, hainbestean egon litezkeen horietarikoak ez poetok, egiazko eta bakantzat jo daitezkeen hiru poeta errotsuok euren hitza azalduko digute, noiz herdoil noiz urre eta euren poetika bertaratuko: airera eta harira doana (Joxean Artzerena), lur eta harri dena (Bitoriano Gandiagarena) eta suaren eta gariaren ingurukoa (Xabier Leterena).


ISBN:

9788475686677

Leiho-oihalen mugetan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 216
Formato: 23 x 14 cm.
Precio: 14,05
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Saiakera honen sarrera gisako lehenengo atalak J.M. Lekuonaren bizitzaren eta lanaren arteko uztarketaz dihardu; bigarren atalean, olerkari oiartzuarraren aurreneko poema liburuaz eginiko ikerketa aurki dezake irakurleak; hirugarrenean, Ilargiaren eskolan fresko barrokotzat eta Mimodramak eta ikonoak artisau lan enblematikotzat hartu izan ditugu, hurrenez hurren. Zatiak zati eta egileak egile, Leiho oihalen mugetan elkarlanaren emaitza osoa dela aitortu beharrean gaude.



[1-9]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal