logo paquebote
10 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788419319395

Petrokalipsia «Krisi energetiko globala nola (ez) dugun konponduko»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 200
Formato: , 21,5 x 13,5 cm.
Precio: 20,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira, eta hondamendiaren lehen zantzuak, petrolioaren eskasia esaterako, ageriko egiten ari zaizkigu. Hortik petrokalipsi izena, eta abiapuntu beretik azterketa gordin eta argigarri hau, egungo sistema energetikoari alternatibak eskaini nahian. Energia-iturri berriztagarrien erabilera txalotzen duten albiste arranditsuen aurrean, liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak, premiazkoak bezain errotikakoak, aurkezten ditu.


ISBN:

9788419319388

Josi eta josi

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 23 x 23 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Zergatik ateratzen gara kalera Martxoaren 8an? Zer gertatu zen egun hori hautatzeko? Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu honek Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren abiaburura eramango gaitu, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutu eta haien borrokei segida emateko.


ISBN:

9788419319326

Lurraz beste

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 200
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 16,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.


ISBN:

9788418252754

Jacob. Gaueko langilea

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 24 x 17 cm.
Precio: 24,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek “Gaueko langileak” izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.


ISBN:

9788417065980

Lardaska

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 450
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 19,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Itxuraz hala da, behintzat; egunkarian atera den kasu batek kitzikaturik, ordea, Walter emaztearen desagerpenarekin ameskeriatan hasiko da. Egun batetik bestera, eta trakeskeria batzuk tarteko, bai Corby detektibe tematia, bai adiskideen susmoak atzetik segika izanen ditu Walterrek, Clararen gorpua bide bazterrean agertu ondotik. Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.


ISBN:

9788417065751

...eta segi aurrera! «Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia bat»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 390
Formato: , 24 x 17 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasiberriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisulana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzalearen gazte antolakundeen ezaugarria izan dena. 1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.


ISBN:

9788417065737

Iraultza bertikala «Edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: 21,6 x 16 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, kikuyu hizkuntzan idatzia eta mundu osoan laurogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Ahozko literatura tradizioari eta besteei irakurtzean partekatzen dugun une magikoari egindako omenaldia. Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren atalen arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal garrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira. Animaliek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek beren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia? Ngugi wa Thiong’oren ipuin zoragarria da hauxe, Agustin Comottok ilustratua.


ISBN:

9788416350094

Bobby Sands. Martxa baten lehen notak

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 568
Formato: 21 x 13,5 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

1981ko eko maiatzaren 5ean, 66 eguneko gose-grebaren ostean, Long Kesh kartzelako ospitalean hil zen Bobby Sands. Ipar Irlandako langile-klaseko familia batean hazitako gaztea. IRAko boluntarioa. Britainiar parlamentaria. Poeta. Mugimendu errepublikanoko liderra.
Bera eta beste bederatzi burkide heriotzeraino eraman zuen borrokak mundu mailako ikono bihurtu zuen. Hala ere, Denis OHearnek biografia hau idatzi zuen arte ezer gutxi genekien haren bizitzaz. Orriotan, gazte engaiatu baten bizitza kausitzen dugu, West Belfasteko kaleetatik mugimendu errepublikanoko zuzendaritzara eraman zuen ibilbide koherente eta eskuzabala. Bobby Sands eredu izan da mundu osoko borrokalarientzat; hona hemen iraultzaile handi baten bizitza- eta duintasun-testigantza.


ISBN:

84-8136-182-8

Askatasunaren eskola

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 102
Formato: Rústica, 19 x 13 cm.
Precio: 10,01
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Más de 8 años. Cuando triunfó la Revolución en Cuba, los rebeldes convirtieron en escuelas los fuertes y cuarteles. Fidel inauguró el primer cuartel convertido en escuela y, en los actos de celebración, dedicó un encendido discurso a los niños allí concentrados. Este libro, convertido en un clásico de la literatura infantil latinoamericana lo recoge.


ISBN:

9788481369366

NEREA ETA BIOK

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 126
Formato: Cartoné
Precio: 12,98
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

En esta obra, Laura Mintegi no escribe sobre la mujer, pero habla con voz femenina, desde el interior de la piel de una mujer. Tampoco es una obra sobre los presos vascos, aunque su ausencia evidencia la presencia que en todo momento tienen en la protagonista. En esta novela que se puede leer en un amén, aparecen crudamente los sentimientos más contrapuestos de amor y odio que la complicada situación de este pueblo hace surgir.



[1-10]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal