logo paquebote
6 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

978-84-16880-86-7

Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 208
Formato: Cartoné
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Dani Fano donostiarrak 1905ean El Salvadorren jaiotako ekintzaile nekaezina izan zen Migel Marmolen bizitzak eta heriotzak eman dizkigu luze bezain eder. Liburu hau zortzi urteko lan saiatu baten emaitza zaindua eta bikaindua dugu.
Ilopangoko familia txiro bateko seme txikiena izanik, Migeltxok artopil zopa janez zaildu behar izan zuen sabela titiko haurra zela. Zapatari-ofizioa ikasi zuen gaztetan, baita sindikatuak eta langile-federakuntzak antolatzen ere. Horrela, 1930ean, El Salvadorreko Alderdi Komunista eratu zuen beste kide batzuekin. Urte hartan bertan SESBera bidaiatu zuen sobiertar iraultza bertatik bertara ezagutzeko. Handik itzuli ostean Martinez jenerala buru zuen gobernu totalitarioaren aurka jardun zuen 1932ko indigena eta langileen matxinadaren antolakuntzan Farabundo Marti, Feliciano Ama, Chico Sanchez eta beste hainbat burkideren ondoan. Migel atxilotu eta fusilatu egin zuten gainerako burkideak eta beste milaka indigena bezala. Eta aihotzaz eman zioten azkena. Ustez. Migelek ez baitzuen mundu hau uzteko asmorik, aurre egin zion heriotzaren diktadurari ere. Harrezkero, mehatxatua, atxilotua nahiz torturatua, ez zion justizia sozialaren alde borrokatzeari utzi. El Salvadorren zein Guatemalan, langile taldeak suspertu eta antolatu zituen. Hamaika bider agertu zitzaion heriotza, eta hamaika bider egin zion ezetz. Migeltxoren bizitza XX. mendeko El Salvadorreko historia zauritua josteko haria da.
Eduardo Galeanoren eta Roque Daltonen idatzietan oinarritu da Dani Fano kontakizuna antolatzeko, baita El Salvadorren egindako landa lanean ere. Euskarazko edizioa Koldo Izagirrek moldatu du harreman sarrian egilearekin.
2017an, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak obrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak komikiak sortzeko emandako diru-laguntzetako bat jaso zuen.


ISBN:

9788416880386

Waluk. Euskarazko edizioa

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: 21 x 29 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.
Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri, pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte Ana Mirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentua duen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komiki argitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko.
Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula ez duen erabateko autonomia, nola bizitzaren garai bakoitzean ezinen eta ahalen arteko oreka aldakora dagoen. Ana Mirallesentzat erronka grafiko nabarmena izan da hartzei giza-eiteak eta itxurak ematea. Txantxetan ibili ohi ziren hasieran, erraz-erraza izango zelakoan Artikoan hartz zuriei buruzko istorio bat marraztea, baina bazterrean geratu ziren aurreiritzi horiek bere paletan zabaltzen ari ziren koloreak ikusita. Kolore askotako mundu txundigarri bat azken emaitza; ohian tropikal beti berdea eta antzeko beste toki paradigmatikoen zerrenda zabaltzen duen mundua.


ISBN:

9788416251834

Pilula urdinak

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 216
Formato: Cartoné
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko progratonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea.
Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak –adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean– agertzen duen heldutasuna.

Pilula urdinak komikiak Geneva hiriko Rodolphe Töpfer saria lortu zuen 2001ean; 2002an, Angulemako Komiki Azokaren album hoberenaren Alph’Art sarirako proposatu zuten, eta 2005ean, Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Azokaren atzerriko obra onenaren sarirako.


ISBN:

978-84-16251-63-6

Etxea

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 136
Formato: Cartoné
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan.


ISBN:

978-84-16251-37-7

Dublindarra

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: Cartoné
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz.
Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri, 2011) –bidaia-kaiera bat, Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez–, eta Los pasos encontrados erakusketa –aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI. Azokan ere.
Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich. Bidaia horretan egile ospetsu asko agertuko dira, hala nola Henrik Ibsen, W. B. Yeats, Ezra Pound, H. G. Wells, Bernard Shaw, T. S. Eliot, Virginia Woolf, Paul Valéry, Marcel Proust, Ernest Hemingway, Samuel Beckett, Sergei Eisenstein, Henri Matisse, André Gide, Le Corbusier, bai eta Lenin bera ere.
Café Budapest (Astiberri, 2008) fikzioarekin, Zapicok argi utzi zuen ez zela beldur lan konplexuei ekiteko, orduko hartan Palestina eta Israelen arteko gatazka etengabearen hastapenetan oinarritu baitzen. Joyceren lilurapean erori zen gero, eta, orduan ere, lan-plangintza zehatza jorratu zuen Asturiasko Meatze aldeko komikigileak; hasteko, Europan barrena egin zuen bidaia, eta horrek aukera eman zion zirriborro ugari marrazteko bertatik bertara, eta dokumentazio-lan zorrotza burutzeko, besteak beste, Joyceren bizitza eta lanaren aditu zenbaitekin elkarrizketatu baitzen. Horri guztiari esker, Dublindarra proiektua obra landu eta jantzi bihurtu zen, eta, azkenik, 2011n argia ikusi zuen. Orain, Sari Nazionalaren bultzadari esker, jatorrizkoaren 5. edizioa eta euskarazko lehen bertsioa argitaratu dira.


ISBN:

9788416251100

Maríak 20 urte ditu

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 64
Formato: Cartoné
Precio: 12,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Badira zazpi urte eta erdi María eta biok argitaratu zela –Maríak 20 urte ditu jada–, eta Miguel Gallardo berriro datorkigu alabaren begiratua eta hark munduarekiko duen harremana kontatzera. María, artean ere, Kanarietan bizi da, eta aita Bartzelonan, handik hiru ordura hegazkinez. Jada ez dira resort batera joaten oporretan, “giriez nekatu baikara” azaltzen du Miguel Gallardok irribarrez. “Orain, uda partean, Bartzelonara eta eta Costa Bravara joaten gara”.
Elkarrekin pasatzen duten udako hilabete eta erdi horretako egunkaria da hau, egiten dituzten eta gertatzen zaizkien gauzena. “Orain ere sarri egiten dugu barre, eta zerrendak, eta Mariak jartzen duen musika entzuten dugu. Maríak Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du, baita lehengo irribarre itsaskor bera, eta lehengo umore berezi hori. Zortzi urte pasatu dira María eta biok idatzi eta marraztu nuenetik, eta harrezkero María asko hazi da, gauza batzuk aldatu dira eta beste batzuek bere horretan jarraitzen dute; halako gauzez eta etorkizunaz mintzo da liburu hau” adierazi du Miguel Gallardok.
Argitaratu zen unetik beretik, arrakasta handia lortu du María eta biok lanak. Gaztelaniazko edizioan 20.000 ale baino gehiago saldu dira eta beste 9 hizkuntzatan argitaratu da (errusiera, frantsesa, italiera, alemana, portugesa, poloniera, katalana, galegoa eta euskara), Catalunyako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta zinemarako bertsioa ere egin da, Félix Fernández de Castrok zuzendurik. Liburu horren eraginez, munduko hainbat tokitan eman izan ditu Miguel Gallardok hitzaldiak autismoari buruz, eta orain, Maríak 20 urte ditu honekin, neskaren begiratua nola aldatu den erakustera datorkigu.



[1-6]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal