logo paquebote
6 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

978-84-9067-716-2

Argiaren Hautsa

Editorial: Algaida   Fecha de publicación:    Páginas: 72
Formato: Rústica, 13,20 x 22,00 cm.
Precio: 12,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Manuel zahar-etxe batean bizi den gizon zakar eta isila da, baina Milagros bertara bizitzera azaltzen denean, agurearen egoera erabat aldatzen da. Milagrosen barne-indarrak eta bizipozak Manuel inguratzen duen iluntasuna argituko dute, baita honek dituen beldurrei aurre egiten lagundu ere.
“Argiaren hautsa”-k bizitza, heriotza, duintasuna eta oroimena jorratzen ditu; samurtasuna zein hunkiberatasuna nagusi diren arren, testuak ez die muzin egiten guztiok jasaten ditugun bizipen latzei.


ISBN:

978-84-9189-058-4

Aire Ikusezina

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 104
Formato: Rústica, 13,20 x 22,00 cm.
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Erri izeneko zine akomodatzaile batek
" Aire ikusezina "
filmaren proiekzioa eten eta publikoari hitz egiten hasi zaio:
" Uste dut ikusezina naizela, esan dit gaur nire amak " . Erriren ama desagertu omen da, eta horregatik galdeketa bati egin behar izango dio aurre: bera da desagerpenaren arduraduna, edo benetan da ikusezina bere ama?
Norbait begiratzeari uzten diogunean hasten da pertsona hori ikusezina izaten. Erriren amaren ahotsetik belaunaldi gatazkez, amets galduez, emakumeez eta haien semeez egin ahal izango dugu gogoeta, umore printzez eta egunerokotasunari loturiko hunkipen poetikoz. Misterio giro batek biltzen du
" Aire ikusezina "
antzezlana, baina batez ere, pertsonekiko elkartasunak: ikusezin izateari utzi nahi dioten pertsonekiko elkartasunak.


ISBN:

978-84-9189-060-7

Iraumen

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 208
Formato: Rústica, 15,50 x 23,00 cm.
Precio: 20,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Autoilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna. Gaur egungo euskal metropolia da Iraume, edo izan zitekeena, edo izango dena...
Hemeretzi ipuinek osatzen dute Alexander Martinezen lehen obra, eta bertan fantasia izango da horren urrun ez dugun mundu berri hau ulertzeko giltza. Blues baten erritmoan egingo dugu dantza Iraumeko hiritarren artean, dragoi baten hegaldia jarraituz haurtzaroa atzean utzi, amesteko gai ez den gizagaixoari laguntzen saiatuko gara eta metropolitik ihesean iraganera doan autobusean bidaiatu. Istorio eta pertsonai ezberdinak erabiliz, estilo eta ahots ezberdinak uztartuz, Iraume osatzen duen gizartea bezain anitza den obra aurkezten digu idazle irundarrak.


ISBN:

978-84-9067-888-6

Denen mina da nirea

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 72
Formato: Rústica
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Emakume batek mila aurpegi ditu. Edonora baina zurekin joan nahi dut. Poliki, min apur bat egiten dit. Hobe ez bazintudan sekula ezagutu. Bai, nahi dut. Aurki aita izango zara. Umea galdu dugu. Zoaz infernura, laztana. Ez, txokolatezko magdalenak ez ditut nik jan. Bakarrik igaro dut asteburua. Beldurra ematen didazu. Distantzia behar dut. Dagoeneko ez nago zutaz maiteminduta. Gero arte, kontaktuan gaude. Emakume batek mila aurpegi ditu.


ISBN:

978-84-9067-718-6

Zer egingo dugu orain opariekin?

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 136
Formato: Rústica, 15,50 x 23,00 cm.
Precio: 20,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz bilduma honetako ipuinek. Irakurleak begien aurrean ikusiko duen errealitatea grisa da, ziztrina, batzuetan itxura onekoa, baina ia beti doilorra. Gure errealitatea, hemengoa eta oraingoa.
Egileak idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldeko apustua egin du, eta, kontraesana dirudien arren, ipuinak “pesimismo irribarretsu” halako batez blaituak daude.
Festa zapuztu eta argiak itzaltzen direnean, opariak pinuaren oinean geratuko dira, eta guk gezur bati hauspoa ematen jarrai dezakegu.
Akaso, galdera ez da hainbeste norengatik edo zerengatik egiten dugun, gure erabakien ondorioak jasateko adina indar izango ote dugun baizik.


ISBN:

9788490678862

L.A.A.

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 152
Formato: 15,5 x 23 cm.
Precio: 20,95
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik… Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte…



[1-6]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal