logo paquebote
6 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491096375

Egurra S.A.

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 344
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Mende erdian zehar egindako ahaleginari esker, garai batean liburu biltegi txikia zena puntako argitaletxe handi bihurtu da, argitalpengintzan aitzindari izatera bideratuta. Horretarako, ordea, liburuekin zerikusi gutxi edo batere ez daukaten negozioetan sartu beharko du. Askotariko arrazoiak direla medio ?tartean, mendeku gosea, ezaxola, anbizioa, literaturarekiko benetako maitasuna?, norgehiagoka sortu da argitaletxearen sortzaile Gervasio Egurraren ondorengoen artean, familia enpresan nor gailenduko. Gorabehera horien guztien lekuko da Nieves andrea, Gervasioren alargun eta familiaren matriarka, iragana ahantzi gabe.
Ohi duen bezala, Toti Martínez de Lezeak trama harrigarri bat eskaintzen digu eleberri honetan; eta erronka bat da, berak ongi baino hobeto ezagutzen duen arlo batean girotua dagoelako, gainera. EGURRA S.A. kontakizun honetan nabarmen ikusten da egileak zer-nolako trebetasuna duen pertsonaiak sortzeko, irakurleari arrasto sakona uzten dioten orotariko generoetako istorioak kontatzeko eta, era berean, beretzat liluragarria den arlo batean hainbat alderdi erakusteko.


ISBN:

9788491098485

Nur eta espazio-ontzia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 152
Formato: , 21 x 15,5 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Aititak etxeko beira-arasan daukan bilduman, tamaina eta kolore guztietako maskorrez gain, marrazo-hortzak, itsas zaldiak eta itsas izarrak daude, baita itsas barraskilo handi eta txiki batzuk ere. Nurrek begiz jota dauka horietako bat: shunti bat omen da, Chiapaseko (Mexiko) ibaietako barraskilo bat, amamak esan dioenez. Nurrek ez daki ezer toki horretaz, baina berehala hasi da ikertzen, Aroa, Ane eta Adur lagunekin batera. Eta ez bat eta ez bi, elkarrekin abentura bat –beste bat!– hastea erabaki dute.


ISBN:

9788491094784

Nur eta Olentzero

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 152
Formato: , 21 x 15,5 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Gaur da GAU HANDIA: gaur gauean etorriko da Olentzero! Nurrek gutun bat idatzi dio patinete zilar-kolore bat eskatuz, baina oraindik ordu asko falta da gaura arte, eta eguna luzea egiten da, oso-oso luzea. Aititak eta Nurrek Eguberriko arbola jarri dute, eta zoragarria geratu da, bolez, izarrez eta txilinez betea; eta, garrantzitsuena, hamabi galtxagorri ipini dituzte, amak eta Nurrek Txinan erosi zituztenak, denak gorriz jantziak, denak bereziak. Gero, Nur korrika joan da Luzia eta Sara bere lehengusinen eta beste lagunen bila. Sekulako gauzak dauzkate elkarri kontatzeko! Bakoitzak opari bat eskatu dio Olentzerori. Ufa! Olentzero Larrabetzura iristen denean, Nurrek eta besteek plazaraino lagunduko diote, eta izango dute berarekin hitz egiteko aukera ere. Nurrek badaki zer galdetuko dion: non bizi den nahi du jakin, eta ea bisita egitera joan daitekeen.


ISBN:

9788491096481

Nur eta zirku miragarria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 168
Formato: 21 x 15,5 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan.
Zirkua ez ezik, oso gustukoa du earthing egitea; alegia, belar gainean oinutsik ibiltzea.
Halako batean, zirku MIRAGARRIA aurkituko du Nurrek, ezustekoan, bere toki “sekretuan”.
Hasieran, Itxina, Ai Di, Irati, Oinaz, Danel eta Inaz lagunek ez diote sinetsiko, ez dutelako ezertxo ere ikusten basoko zelaian.
Azkenean, ordea, lortuko dute denek ikustea, Iban izeneko artista batek zirku bat marraztuko dielako, animalia eta guzti.
Aititek, gainera, piramide magiko super zoragarri bat asmatuko du, zirkua noiznahi ikus dezaten!


ISBN:

9788491096313

La Brecha

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 304
Formato: 22,5 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

San Sebastián, 1813.
José Bonaparte ha perdido la guerra y el ejército francés se retira de la Península, azuzado por las tropas aliadas al mando del general Wellington. Tras cinco años de ocupación, los donostiarras esperan ilusionados la llegada de los libertadores, pero se preguntan qué ocurrirá si los militares franceses ofrecen resistencia. Quedarse o marcharse, esa es la cuestión.
La chocolatera Maritxu Altuna, viuda y madre de una hija, decide, al igual que otros, permanecer y defender su negocio. Ninguno de ellos imagina que sus supuestos salvadores darán fuego a la ciudad, aunque antes, durante la larga noche, la del 31 de agosto, se dedicarán a matar, robar y someter a sus habitantes a todo tipo de vejaciones, en especial a las mujeres.
Esta es la historia de una población civil que sufre los males de la guerra, de cualquier guerra, y que logrará rehacer su vida y reconstruir su ciudad.


ISBN:

9788491091691

Esne eta eztizko lurra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 320
Formato: Rústica
Precio: 21,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

1238ko udaberria
Antoñanako Ianitz Ruiz Palestina aldera abiatu da Nafarroako Tibalt I.a erregearen ejertzitoarekin, han heroi bihurtuko delakoan, eta, jakina, baita oso-oso gizon aberatsa ere.
Patuak, ordea, ustegabeko bideetatik eramango du, eta Ianitzek laster ezagutuko ditu lur eta jende guztiz desberdinak, guztiz bestelako sinesteak eta bizitzeko moduak. Eta, aldi berean, erlikien trafikoan sartuko da, etxera itzultzeko bitartekoak eskuratu ahal izateko.
Toti Martínez de Lezeak, bere ohiko umoreaz eta trebetasunaz, inondik ere haren irakurle asko harrituta utziko dituen garai eta lekuetara eramango gaitu eleberri honetan.



[1-6]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal