logo paquebote
5 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491094968

Mesfidatu hitzez

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 240
Formato: , 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 20,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.


ISBN:

9788491098522

Lyrica garaia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 216
Formato: , 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 21,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.
Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla?, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.
Baztertuen munduan girotutako Lyrica Garaian, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.


ISBN:

9788491096498

Trumoiaren alaba

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 144
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Harresi Handirantz eta Beti Iparralderantz arrakastatsuen ondoren, Jon Arretxek Trumoiaren Alaba aurkezten digu.
Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu diramunduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.
Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua lortzen lagunduko dietenak. Emakumeen egoera, naturaren suntsitzea, turismoaren eragina, erlijioen arteko lehiak, umeen trafikoa,mafien lana? dira azaltzen diren gaietako batzuk. Eta, bide batez,munduaren bazter ezezagun hori pixka bat ezagutzen lagunduko digu.


ISBN:

9788491097433

Dortokaren begirada

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 200
Formato: 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 20,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, gure sasi detektibe ezaguna, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili ondoren.
Frantziako hiriburuan lapurtutako harribitxi batzuk ezkutatu ditu Retiro parkean, toki segurua delakoan, baina norbaitek ostu ditu. Ezkutalekuan, bitxiak ordezkatuz, dortoka bat utzi dute lapurrek, inskripzio misteriotsu batekin. Hori da Tourek duen arrasto bakarra, eta hortik tiraka saiatuko da altxorra berreskuratzen.
Ikerketa honetan ez da bakarrik egongo, baina. Sa Kene, San Frantziskoko bere lagun eta amorantea, izango du bidelagun oztopoz eta arriskuz beteriko bilaketan.
Jon Arretxek, bere ohiko estilo dinamiko eta bizia baliaturik, Toureren sagako lehenengo liburuetara garamatza, umorea berreskuratuta. Edonola ere, kontakizun poliziakotik harago, zortzigarren entrega honetan, egun ikusten diren bidegabekeriak eta gizarteko baztertuen egoera lazgarria salatuko ditu zorroztasunez.


ISBN:

9788491090458

Estolda jolasak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 208
Formato: Rústica
Precio: 20,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Tourek hondoa jo du, ez du bizirik jarraitzeko adorea ematen dion ezer. Oinazeak itsutu egin du, eta mendekua baino ez du gogoan. Ez du ondorioetan pentsatu, eta deportatu egingo dute, azkenean. Baina berak ez du imajinatu ere egiten zer duen zain bere jatorrizko Afrikan. Bere burua aurkituko du berriro han; oraindik ere ondo sentitzen da kultura eta gizarte hartan, nahiz eta dagoeneko ez den etorkizun hobe baten bila joandako gizon bera. Alou, Aisha eta Yakouba pertsonaietan hezurmamitzen da afrikarrengan ohikoa den abegi ona. Horiek izango ditu alboan burkinafasoarrak bere bizitzaren etapa berri honetan, zeinetan bizi iraupena izango duen berriro ere leitmotiva, batez ere protagonistari gainera datorkion mehatxu izugarriaren aurrean, ihes frenetiko bati ekin beharko baitio.
Toureren derrigorrezko bidaia hori koartada perfektua izango da Jon Arretxerentzat horrenbeste miresten duen Afrikaren berri emateko. Bertakoen eguneroko bizitza eta tradizioak horrenbesteko xehetasunez kontatzen dizkigu, ezen hura sentitzeko, usaintzeko, maitatzeko gai izango baikara.



[1-5]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal