logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788433029973

Zahagi zaharretan ez du inork ardo berri sartzen

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 84
Formato: 23 x 16 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

2017ko Gogoeta Astean egindako hitzaldiak eskaintzen dizkizuegu liburu honetan. Jesukristoren salbazio-mezua gardendu eta sakontzeko ahalegintxo bat. Borondaterik onenaz.Ahalegin horretan apustu bat egiten dugu: giza sufrimendu zein mugei edota gaurko gizakien salbazio-beharrei adi egon nahi dugu, kristau mezu humanizatzaile(ago) baten bila, sinesmen-mezuak Kristoren Espirituaren araberako humanizatzaileak ez badira, ez baitira salbazio- edota kristau mezua. Helburu humanizatzaile hori euskal izaeratik eskaini eta zabaldu nahi dugu. Eta ez gara Jainkoaren salbazioaren zabaltzaile egokiak izaten, gure herrikoek, euskal herrikoek, kasu, beraien nortasun edo kultura -euskara barne- maite ditugula antzematen ez baitigute.


ISBN:

9789403206394

Itsatsi eta margotu 3+

Editorial: Contenido en Movimiento   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: 27 x 20 cm.
Precio: 4,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Adin bakoitzeko heldutasunera egokitutako jarduera-liburuen bilduma. Liburu hauetan, margotzeko eta eranskailuekin osatzeko marrazki sinpleak agertzen dira. Marrazkien ertzak koloretako lerroekin daude eginda, haurrak jakin dezan zer arkatz erabili. Eranskailuak erraz ken daitezke.


ISBN:

9788491092865

Ahotsak eta itzalak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 18,89
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira…

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.
 


ISBN:

9788417386023

Lohia

Editorial: Pepitas de calabaza   Fecha de publicación:    Páginas: 162
Formato: 22 x 13,5 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Krisi baten koadernoa da album-liburu hau. Garrantzi handikoa izan arren, askotan arazo pribatutzat jotzen den gai bati buruzko gogoeta grafiko ausart, sentikor eta beharrezkoa.


ISBN:

9788491092285

Errukiaren saria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 14,70
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Estatuko funtzionarioek lanerako duten  bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.

Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori,  autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.

Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.


ISBN:

9788491090540

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 416
Formato: 19,5 x 13 cm.
Precio: 19,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.

Munroren literatur mundua "eguneroko bizitza" da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu hori populatzen duten gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. Ez dago gertaera bereziki misteriotsurik, betidanik ezarritako moldeetan jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina eguneroko bizitzan zoriak eta ustekabeak nahitaez duten lekua aski da haien tragedia handi edo txikiek Huron County baino eremu zabalagoko jendeari hunkigarri gertatzeko.

Feminista goiztiartzat ote zuen bere burua galdetu ziotenean, hona haren erantzuna: "Garai hartan, ez nuen "feminista" hitza ezagutzen, baina horixe nintzela feminista, nola ez".


ISBN:

9788491092490

Biennale

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 9,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Liburu hau arte eta poesiari buruzkoa da. Veneziari buruzkoa. Gure belaunaldiko gazteok egin behar ditugun praktikei buruzkoa. Bidaiei buruzkoa.
 


– Abstentzioa –

Nire aitona gudan ibili zen
eta nire aitak zerbitzu militarra egin zuen.

Guk ordainsaririk gabeko praktikak egiten
ditugu urrunean,
denbora luzez.


ISBN:

9788416880386

Waluk. Euskarazko edizioa

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: 21 x 29 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.
Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri, pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte Ana Mirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentua duen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komiki argitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko.
Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula ez duen erabateko autonomia, nola bizitzaren garai bakoitzean ezinen eta ahalen arteko oreka aldakora dagoen. Ana Mirallesentzat erronka grafiko nabarmena izan da hartzei giza-eiteak eta itxurak ematea. Txantxetan ibili ohi ziren hasieran, erraz-erraza izango zelakoan Artikoan hartz zuriei buruzko istorio bat marraztea, baina bazterrean geratu ziren aurreiritzi horiek bere paletan zabaltzen ari ziren koloreak ikusita. Kolore askotako mundu txundigarri bat azken emaitza; ohian tropikal beti berdea eta antzeko beste toki paradigmatikoen zerrenda zabaltzen duen mundua.


ISBN:

9788491092421

Obabakoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 368
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.


ISBN:

9788433029249

Ardura zaitezte Jainkoaren erregetzaz

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 112
Formato: 23 x 15,5 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Gogoeta Astean parte hartzen dugunok urtero biltzen den kristau talde bat gara. Kristau mezu zein esperientziaren inguruan hausnartu, elkarrizketatu eta otoitz egiten dugu. Hitzaldiak, otoitzak eta gure arteko elkarrizketak euskaraz egiten ditugu, gaur egun Euskal Herria maitatzea euskal kultura eta hizkuntza lantzean gauzatzen da eta.Jainko errukitsuaren erreinuaz lan egin dugu. Gaia ezin aproposagoa, Frantzisko Aita Santuak behin eta berriz aholkatzen baitugu, gaur egunean, Jainkoaren errukiaren inguruan berriztatu behar dugula kristau mezua, nola gauzatu Jainkoaren errukia gaurko pobreen artean, nola ebanjelizatu, nola elkarrekin bizi.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal