logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788433028402

Dino-Mikel eta T.Rexaren erasoa

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: Rústica
Precio: 11,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Dino-Mikelek T-rex baten arrastoa aurkituko du abentura honetan! Paleontologo ospetsu baten semea denez, Mikel gaztea mundu osoan bidaiatzen aritzen da bere aita dinosauro-bilatzailearekin.Aitak dinosauroen hezurrak bilatzen dituen bitartean, Mikel inguruak esploratzen aritzen da. Eta oraingoan, bizirik dagoen tiranosauro baten arrastoa aurkitu du! Berez ezinezkoa dena bilatzen aritu ondoren, Mikelek neska misteriotsu bat aurkitu du. Badirudi neska horrek badakiela zergatik eta nola iritsi den horra dinosauro biziduna.


ISBN:

9788433028426

Dirua irabazi (eta dinosauro hiltzaileei ere bai)

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: Rústica
Precio: 11,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ordenagailuetarako sekulako aplikazioa asmatuta, Benjamin Benji Franklin munduko pertsonarik aberatsena bihurtu da, dirutza potoloa egin du! Hamabi urteko magnate berriak, baina, badaki bizitzan dena ez dela dirua.Asmatutakoarekin irabazi duen guztia on egiteko erabiltzea erabaki du, esaterako mundua dinosauro hiltzaileetatik salbatzeko!


ISBN:

978-84-944391-8-6

Maribixkor lehoi emea eskolan arretagabea

Editorial: Fortuna   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: Cartoné
Precio: 9,60
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Maribixkor lehoitxoak arreta galtzen du etengabe Leokadia irakaslearen ehiza-eskoletan. Kideekin txango bat egiten duenean, ordea, ezusteko galanta izango du, eta horrela... ikasgelan adi egotea oso-oso garrantzitsua dela ikasiko du!


ISBN:

978-84-16251-63-6

Etxea

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 136
Formato: Cartoné
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan.


ISBN:

9788433028150

Handia eta boteretsua

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 112
Formato: Rústica
Precio: 11,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

IGARLE TXIKI BAT IZATEA HANDIA DA GERO!
Nire izena Krystal Ball da. Etorkizun-igarlea naiz, EZ aktorea. Baina ikaskideek Ozeko aztiaren antzezlana prestatzeari ekin diote, eta ezin tentaldiari eutsi, nire liburu kuttuna baita. Paper nagusia lortuko dut, edo nire azti-dohainek harlauza horiko bide okerretik eramanen naute? Gauza bakar bat dut argi?
ETORKIZUNA DUT ZAIN!


ISBN:

9788433028143

Ametsetako urtebetetzea

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 112
Formato: Rústica
Precio: 11,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

IGARLE TXIKI BAT IZATEA HANDIA DA GERO!Krystal Ball naiz. Ikaslea eta igarlea izanik, etorkizuna iragartzen trebea naiz, baina izugarri gaizki daramathorren zain egon beharra? batez ere nire urtebetetze astean! Aurten ametsetako ospakizun bat nahi dut, baina nire azti-dohainak amesgaizto bihurtzen ari zaizkit. Gauza bakar bat dut argi?ETORKIZUNA DUT ZAIN!



ISBN:

978-84-16251-37-7

Dublindarra

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: Cartoné
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz.
Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri, 2011) –bidaia-kaiera bat, Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez–, eta Los pasos encontrados erakusketa –aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI. Azokan ere.
Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich. Bidaia horretan egile ospetsu asko agertuko dira, hala nola Henrik Ibsen, W. B. Yeats, Ezra Pound, H. G. Wells, Bernard Shaw, T. S. Eliot, Virginia Woolf, Paul Valéry, Marcel Proust, Ernest Hemingway, Samuel Beckett, Sergei Eisenstein, Henri Matisse, André Gide, Le Corbusier, bai eta Lenin bera ere.
Café Budapest (Astiberri, 2008) fikzioarekin, Zapicok argi utzi zuen ez zela beldur lan konplexuei ekiteko, orduko hartan Palestina eta Israelen arteko gatazka etengabearen hastapenetan oinarritu baitzen. Joyceren lilurapean erori zen gero, eta, orduan ere, lan-plangintza zehatza jorratu zuen Asturiasko Meatze aldeko komikigileak; hasteko, Europan barrena egin zuen bidaia, eta horrek aukera eman zion zirriborro ugari marrazteko bertatik bertara, eta dokumentazio-lan zorrotza burutzeko, besteak beste, Joyceren bizitza eta lanaren aditu zenbaitekin elkarrizketatu baitzen. Horri guztiari esker, Dublindarra proiektua obra landu eta jantzi bihurtu zen, eta, azkenik, 2011n argia ikusi zuen. Orain, Sari Nazionalaren bultzadari esker, jatorrizkoaren 5. edizioa eta euskarazko lehen bertsioa argitaratu dira.


ISBN:

9788491090618

Zapalkuntzatik askatasunera

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 132
Formato: 22,5 x 14 cm.
Precio: 12,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurrekoak aldatzen. Betaurreko horiek kentzean, ohartuko gara, begirada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugitzen garela…
Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bidea argiago ikusiko dugu. Ulertuko dugu bide hori egiteko behar ditugun indarra eta sormena begirada aldatzean bakarrik lortuko ditugula.
Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.


ISBN:

9789037498318

Hitzak - Pausotxo bilduma 12-18 hilabete

Editorial: Contenido en Movimiento   Fecha de publicación:    Páginas: 20
Formato: Cartoné
Precio: 4,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Kartoizko liburu hauek hizkuntza eta ingurunea aurkitzeko ahaleginean bideratuko dituzte haurrak. Ertz ongi biribilduak segurtasuna bermatzeko. Mundu osoan arrakasta gehien izan duen kartoizko liburuen bilduma da, 72 hizkuntzetara itzuli da. Guztira, 7 milioi ale saldu dira!




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal