El diccionario de euskera "para aprender a usar el diccionario" ha sido elaborado en colaboración con la Universidad de Mondragón y está adaptado a la normativa de la Euskaltzaindia.
La obra contiene:
- Léxico esencial y actual del euskera, con definiciones claras y ejemplos que reflejan el contexto de uso de cada palabra
- Referencias culturales cercanas
- Puesta en página que favorece las consultas y el uso autónomo del diccionario
- Más de 13.800 definiciones
- 32 láminas a color con más de 1.000 ilustraciones agrupadas por temas que facilitan la comprensión y adquisición de nuevas palabras
Además, la obra ofrece acceso online al contenido del diccionario.
Ama joan zaigu. Lehenago, aita eta amama joan ziren. Lur isilera. Une honetan baserrian ez da inor. Orain baserria hustu behar dugu. Eta gauzak ez dira gauzak besterik ez, giza arrastoen eramaileak ere badira. Armairu itxiak, arropak, jantziak, zapiak, gelak, ateak, loreak, inguruko basoak, haizea, euria, bakardadea, mina, heriotza. Hau dena kontatzeko ez dago hitzik, poesia ez bada. Poemek lagundu didate hutsik zegoen espazioa betetzen. Sakonean ahaztutako zerbait ateratzen lagundu didate. Poema batek esan ezin dena iradoki dezake. Amaigabeko amildegian sakontzen du.
Nire baso zaharrera itzultzea gustatuko litzaidake,
zuhaitz bat gehiago izan,
eta nire sustraiak ama lurraren erraietan sartu.
Gero eta sakonago, eta plazera sentitu
lur gogorrean nire sustraiek bidea zabaltzen.
Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira, eta hondamendiaren lehen zantzuak, petrolioaren eskasia esaterako, ageriko egiten ari zaizkigu. Hortik petrokalipsi izena, eta abiapuntu beretik azterketa gordin eta argigarri hau, egungo sistema energetikoari alternatibak eskaini nahian. Energia-iturri berriztagarrien erabilera txalotzen duten albiste arranditsuen aurrean, liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak, premiazkoak bezain errotikakoak, aurkezten ditu.
Zergatik ateratzen gara kalera Martxoaren 8an? Zer gertatu zen egun hori hautatzeko? Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu honek Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren abiaburura eramango gaitu, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutu eta haien borrokei segida emateko.
Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.
«Joxe, zer du zeruak gure aurka? Beti gabiltza gora eta behera aieneka! Ez ote digu bakerik emango noizbehinka?».
Ilberritik hilbetera, ilbeheratik ilgorara, hogeita zazpi eguneko bira, eta tartean bion arteko sekretu esanezina.
FIN barkua atera da kaitik, badoa aurrera betirako, ez dago bueltarik.
Marinelak arrantzan hasi dira: ura jasotzen dute baldeetan, eta bodegan sartzen dute. Arrainak, aldiz, botatzen dituzte itsasora. Baina ur guztia kenduz gero, nola itzuliko dira etxera? Album ilustratu ilun bezain eder honek harrapatuko zaitu itsasoko mugimenduak nola.
Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin,
adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!
Maite ditugunekin lotzen gaituzten hariei buruzkoa da ipuin hau, eta erakusten digu ikusezinak direla gauza garrantzitsuenak.