Ikasmaterial hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Matematikarako konpetentziaren garapenean trebatzeko dago planteatuta, indarrean dagoen 236/2015 dekretuaren arabera.
Horrekin batera, aipatzekoa da ikasmaterial honen diseinuan oso kontuan hartu dela, (1) zehar-konpetentzien garapena eta (2) arloen arteko lotura gainontzeko diziplina konpetentzien garapena sustatzeko. Ikasmaterial honek bere baitan hartzen du zeregin hori eta gainontzeko arloekiko loturak egiteko proposamenak jasotzen ditu unitate guztietan.
Ikasmaterialak eskaintzen dituen baliabideak:
Ikaslearentzako:
Irakaslearentzako:
Ezaugarri nabarmenenak:
Problemen ebazpenean dago oinarrituta, horietatik abiatuta eraikitzen da ikasketa prozesua eta horien bidez gauzatzen da matematikarako konpetentziaren lorpena.
Problema egoera horiek ikaslearen esperientzia eta bere testuinguru hurbila erabiltzen ditu jarduera iturri moduan.
Modu orekatuan lantzen dira matematikarako konpetentziaren osagai desberdinak diren etapa honetarako eduki multzoak: zenbakikuntza eta aljebra, funtzioak, geometria eta neurriak, eta estatistika eta probabilitatea.
Ikasgelarako eta ikasgelatik kanpo lan egiteko materiala eskaintzen du testu-liburu eta plataforma digitalaren bidez.
Matematikarako konpetentziaren garapenak baliabide teknologikoen erabilera eskatu eta ahalbidetu behar du, prozedurak errazteko eta hausnarketa eta ideien garapenerako bideak zabalduz.