logo paquebote
8 libros encontrados buscando autor: Karlos Gorrindo

www.paquebote.com > Karlos Gorrindo

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491090410

Ezpainak arrainak bezala

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: Rústica
Precio: 16,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Kazetaria da Gorka, eta bere lanaren harira elkarrizketatu behar du Roberto Gorosabel eskultorea. Gogo handirik gabe hasiko da haren artearen munduan sartzen eta haren inguruko argi-itzaletan murgiltzen. Gorka, bestalde, seme bakarra da eta gurasoen zaintza egokitu zaio, batez ere, aita gaixo duenetik, amari lagundu nahiz.
Baina gauza guztien gainetik, nobela hau obsesio baten kontakizuna da. Obsesio patologikoa ia, desamodio istorio bat, sentimenduen gainbeheraren kronika etsia ere bai. Gorka erabat obsesionatuta bizi baita Marta bere andrearekin, eta harekiko harremanarekin. Martak harremana hautsi nahi du, eta Gorkak kosta ahala kosta salbatu nahi du. Neurotiko agertzen zaigu protagonista, errealitatea eta bere barne munduko mugak ez ditu argi.
Harreman horien azpiko gonetan, babes hartzaile eta emaile, ezusteko asko bizi izatea tokatzen zaizkio nobela honetako protagonistari, hasi eta buka bizkor garamatzan kontakizun honetan.


ISBN:

9788433023391

Ez dena ere bada

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: Rústica
Precio: 9,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.


ISBN:

9788433020901

Ur-aparretan

Editorial: Desclée De Brouwer   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: Rústica, 19 x 13 cm.
Precio: 8,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

COLECCIÓN IPOTXAK ETA ERRALDOIAK-HAUR ETA GAZTE LITERATURA


ISBN:

9788481369250

Trostan, hegan zein narrazean

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 77
Formato: Rústica
Precio: 6,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Más de 7 años. Mikel ha tomado con gran interés la noticia de que van a abrir un zoo en la ciudad. Pero sólo al principio. En seguida se da cuenta que detrás de la apariencia alegre del zoo se esconde otra realidad distinta. Los animales viven enjaulados, lejos del lugar donde están sus familias, sus casas y sus amigos, en una situación insoportable. Mikel tratará de dar una salida adecuada a esta situación


ISBN:

9788481369083

Ni naizen hori

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 161
Formato: Cartoné
Precio: 9,30
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Por haber, hay incluso quien vive disfrazado. Pero este no es el sentido de la novela de Karlos Gorrindo, sino el cambio de imagen que exige la consciencia de los más íntimos sentimientos. La ciudad, el pueblo, los sueños de Euskal Herria, las vivencias más corrientes, el fútbol, la prostitución, el alcohol... Todo se mezcla en el gran Bilbao, hasta el sufrimiento que acompañaa la lucha abertzale más entregada... Esta novela te hará vacilar en más de un planteamiento moral.



ISBN:

9788491095859

Funanbulistaren beldurra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 320
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 20,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

“Norberaren egiak besteenekin osatzen dira; besteen ikuspegiak isilduz eta desitxuratuz ez dago gizarte osasunik”: Sarrionandiak liburuaren atarikoan dioenak argi eta garbi adierazten du gizarte jakin baten gaixotasunak sendatzeko bideak zeintzuk diren, sendabidean jarri nahi izanez gero. Gure iragan hurbilak zauri sakonak utzi dizkigu txertatuta haragian ez ezik, bihotzaren barruan ere. Gizartearen beraren porrota barik, gizakiarena izan da gehiago. Giza miseriak eta handitasunak gobernatu ezinik ibili gara. Izatearen keriak kamustuta ibili gara, ibilian, noiz geratu behar dugun jakin gabe, arnasa hartzeko edo beste bide bati ekiteko, gizartearen eraldaketa helburu eta xede, gizakiarena berarena bazter lagata.

Gure herriak, geure txikian, zeresan asko eta handiak eman ditu historian zehar, onerako zein txarrerako; borrokalari sena duen herria da gurea. Baina borroka horretan itsu-itsuan dabilen herriak helmuga du amildegia. Eta gu amildegiaren hegian egon gara luzaroegian.

Karlos Gorrindo Etxeandia

Ez da erraza zauriak erakutsiz idaztea, ez da erraza ispiluaren aurrean jartzea, urteen iragaiteari aurre egitea eta gertakarietara orduko pentsaerarekin hurbiltzea. Gorrindok hamasei urteko bere kartzelaldiaren kronika egin du, material humanoa eta literarioa erabiliz, musika lagun; bere egia kontatzen digu, bere egia ikusten dugu eboluzionatzen, kapituluz kapitulu, urtez urte, amildegiaren ertzean. Entzun nahi duenik bada?

 


ISBN:

9788491093459

Galaxia bat sabelean

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 64
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Jolastea da Jonek gehien atsegin duena. Eta beraren baitako fantasiei hegoak jarri eta bakardadean gozatzea. Benetako zein ametsetako ilusioak izan. Baina gorputza gaixotu eta indarge uzten duenean, Jonek ez du jolastea atsegin eta sufritu egiten du, gurasoek sufritzen duten bezainbeste.
Kontakizun honetako protagonistak bizitzaren alde iluna ezagutuko du, mina, samina eta ospitaleak.
Baina narrazio honek ez ditu Jonen osasun gorabeherak bakarrik garatzen. Gurasoen eta familiakideen arteko txarto ulertuak eta ezinikusiak ere laburtzen ditu pintzelada biziz emanak.
Eta ikastolako giroa ere nabarmentzen du. Neska-mutilen arteko harreman korapilotsuak, esate baterako.
Azken batean, galaxia (bizitza) batean izan litezkeen atzera-aurrera ohiko eta ezohikoak azaltzen zaizkigu nobela honetan.



[1-8]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal