logo paquebote
121 libros encontrados buscando autor: Toti Martínez de Lezea

www.paquebote.com > Toti Martínez de Lezea

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491098942

Artadi

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 320
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 23,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Gaur egun, teknologiarik aurreratuenek kontrolpean duten mundu honetan, ordenagailu, mugikor, auto edo hegazkinak direlarik berogailua edo iturrian ur beroa izatea bezain gauza arrunta, ez da lantegi erraza iragan hurbila gogoratzea. Kosta egiten da, halaber, ohartzea emakumeek iragan horretan zuten egoeraz, pentsatzea ez zutela hezkuntzarako sarbiderik, ez eta lan duina egiteko eskubiderik ere, ez bazen etxean edo beren ingurunean. Elisa, Aurora, Manuela, Isabel, familia bereko lau belaunalditako emakumeak, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera bizitakoak, etsai duten gizarte batean bizi eta borrokatzen dira. Gizarte horretan, adingabetzat zituzten emakumeak hogeita bost urte bete arte, ama izanik ere, eta aitaren edo senarraren agintepean bizitzera behartuta zeuden; baina debeku eta muga horien gainetik, gerra, pandemia, gizarte liskarren gainetik, lortzen dute bizirik irautea eta senide eta lagun maiteak aurrera ateratzea. Toti Martínez de Lezeak harritu egingo gaitu, beste behin, eleberri honekin, ez soilik erakusten duelako kontaketarako duen ahalmen zoragarria, baita bihurtzen gaituelako ere benetako eta ez oso aspaldiko garai batzuen lekuko.


ISBN:

9788491096375

Egurra S.A.

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 344
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Mende erdian zehar egindako ahaleginari esker, garai batean liburu biltegi txikia zena puntako argitaletxe handi bihurtu da, argitalpengintzan aitzindari izatera bideratuta. Horretarako, ordea, liburuekin zerikusi gutxi edo batere ez daukaten negozioetan sartu beharko du. Askotariko arrazoiak direla medio ?tartean, mendeku gosea, ezaxola, anbizioa, literaturarekiko benetako maitasuna?, norgehiagoka sortu da argitaletxearen sortzaile Gervasio Egurraren ondorengoen artean, familia enpresan nor gailenduko. Gorabehera horien guztien lekuko da Nieves andrea, Gervasioren alargun eta familiaren matriarka, iragana ahantzi gabe.
Ohi duen bezala, Toti Martínez de Lezeak trama harrigarri bat eskaintzen digu eleberri honetan; eta erronka bat da, berak ongi baino hobeto ezagutzen duen arlo batean girotua dagoelako, gainera. EGURRA S.A. kontakizun honetan nabarmen ikusten da egileak zer-nolako trebetasuna duen pertsonaiak sortzeko, irakurleari arrasto sakona uzten dioten orotariko generoetako istorioak kontatzeko eta, era berean, beretzat liluragarria den arlo batean hainbat alderdi erakusteko.


ISBN:

9788491093398

Malkoak lur antzuan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 296
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

XX. mendeko 30eko urteetan, Badajozeko herri txiki batean, nekazari bat, Damaso, miseria gorritik atera ahal izateko borrokan eta inguruan gertatzen ari denari ezaxola. Eskualde hartako lurrak jauntxoenak dira, eta herriko jendea gosez hiltzen da. Gerrak iraultzen du Damasoren bizitza, ihes egitera behartuta gertatuko baita, eta, bitartean, etxekoak derrigortuak egongo dira ahal duten moduan bizimodua aurrera ateratzera. Handik hogeita hamar urtera, Bizkaiko fabrika batean lanean aurkitzen dugu Damasoren seme Manuel. Urte haietan gertatu zen frankismo garaiko huelgarik handiena, eta istilu haietan konprometitua egon zenez, agintariek deserritu egin zuten Extremadurara. Han ikasiko du zer gertatu zen bere gurasoekin eta gainerako senideekin, han aurkituko du bere familiaren hari galdua, ordu arteko bere usteak hankaz goratuz. Garai gogor bati buruzko kontakizun honekin datorkigu Toti Martínez de Lezea oraingo honetan, garai bat non beldurra eta ankerkeria nagusitu ziren eta komeni dena ez ahaztea.


ISBN:

9788491092278

Amamaren grafitiak «60 urte eta gehiagoko etxekoandre baten bakarrizketa»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 136
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 16,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Etxekoandrea da, Wikipedia unibertsalaren arabera, etxeko lanak jardun nagusi duen emakumea eta, besteak beste, zeregin hauek dituena: seme-alaben hezkuntza eta zaintzaren ardura, etxeko garbiketak, elikagaien erosketa eta prestaera, familiako aurrekontuaren kudeatze osoa edo zatikakoa, etxean egiten diren lanen gainbegiratzea eta abar eta adar. Jardun ikusezina 24 orduz egiten duena, urteko 365 egunetan, oporrik gabe eta despidorik gabe.
Urte batzuk igaro dira Totik Los grafitis de mamá gaztelaniaz argitaratu zuela. Gustura asko irakurri zuten hainbat emakumek eta ez gizonezko gutxik liburu hura, non andre “arrunt” baten, etxetik kanpo lanik egiten ez duen etxekoandre baten komeriak irakur daitezkeen umorezko bakarrizketa batean. Ama hura amama bihurtu da, aldaketa batzuk egin behar izan zaizkio testuari, baina gaurkotasunik ez du galdu eta graziarik ere ez aurreneko aldiz euskaraz argitaratzen den bertsio honek.


ISBN:

9788497468763

Egunsentiko argia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 280
Formato: Rústica
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Hamabost urtetik gora etxetik kanpo eman ondoren, Julian Zautuola bere jaioterrira itzuli da. Gizon diruduna da orain, eta, hala, gurasoen baserria zaharberritu eta bailarako neska batekin ezkondu da: Inexarekin. Alabaina, Julianek bihotza mindua du, obsesionatua dago maite izan zuen eta oraindik ere maite duen emakumearen oroitzapenarekin eta ez da gauza bere emazteak eskaintzen dion guztia estimatzeko. Itahisa da emakume haren izena. Itahisa da obsesioaren izena. Itahisak EGUNSENTIKO ARGIA esan nahi du. Julianen itzulerak, gainera, susmo txarrak eta esamesak sortu ditu herritarren artean. Zergatik ez ote zuen Ameriketarako bidea jarraitu? Zergatik gelditu ote zen Tenerifeko Orotavan? Nola lortu ote zuen halako dirutza metatzea? Eta zergatik itzuli zen azkenean bere sorterrira? Julian jaio zen bailara, Bilbo eta Tenerifeko uhartea dira kontakizun honen gertalekuak, grinaz, desengainuz eta mendekuz beteriko istorio honetan. Izan ere, 1800 inguruan gertatzen da hau dena, ontzi-jabeak, esklabo-tratulariak eta merkatariak ahalik eta dirutza handienak lortzen saiatzen ziren garai batean.




ISBN:

9788497468640

Kristalezko bola berezi-berezi bat

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 16
Formato: wire-o
Precio: 6,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.


ISBN:

978-84-9746-865-7

Un dragón azul

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 16
Formato: wire-o, 21,5 x 24 cm.
Precio: 6,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.





Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal