logo paquebote
1493 libros encontrados buscando editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491092469

Horma

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 18,89
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.

Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun:

«Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera».

«Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan».

«Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didate didazue? erantzun. Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer jakin nahi nirekin; zuk, ama, adimena gero eta gehiago ari zaizulako laburtzen. Hirutatik bakar batek ere ez didazue esango: Errespetu pixka bat!

»Beste gauza askoren artean, beldurra ere ematen du idazteak».


ISBN:

9788491092179

Espazioaren barrea / La risa del espacio «(Guernica)»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 20 x 27 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Espazioaren barrea / La risa del espacio (Guernica) San Telmo Museoak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak asmatu eta ekoitzitako proiektua da.

José Ramón Amondarain donostiar artistaren asmo handiko proposamena da, Pablo Picassoren Guernicari bere 80. urteurrenean eskainitako erakusketa parearen bigarren zatia osatzen duena. Lehendabizikoa Artiumen aretoetan burutu zen 2012. urtean, Malagako artistaren lan zirraragarriaren 75. urteurrena ospatzearekin batera, Denbora eta premia (Guernica) izenaren pean. Askok dakitenez, José Ramón Amondarain egungo artista errespetatuenetako bat da, bere lan osoan –ia beti margolanen eta argazkien bidez– arte biziaren munduan sortutako kontraesanak eta paradoxak jorratzen dituelako, bizirik dirauten eta oraindik ere artearen sistemak inposatzen dituen kopiaren, jatorrizkoaren, errepikagarritasunaren, fetitxearen tekniken eta diziplinen nozio sakratuak zalantzan jartzen dituztenak.
Proiektu hau José Ramon Amondarainen eta beste sortzaile handi baten, Bernardo Atxagaren, topaketaren eszenatokia izan da, gainera. José Ramónen lantegian, artelanak sortzeko prozesu betean, gogoetak, ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte, eta orain guri eskaintzen dizkigute, argitalpen honen bidez.
 

La risa del espacio (Guernica) es un proyecto producido e ideado por el Museo San Telmo y Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo.
La risa del espacio (Guernica) es una ambiciosa propuesta del artista donostiarra José Ramón Amondarain, que completa la segunda parte del díptico expositivo dedicado al Guernica de Pablo Picasso en su 80 aniversario. La primera parte se llevó a cabo en los espacios de Artium en el año 2012, coincidiendo con el 75 aniversario de la realización de la impresionante obra del artista malagueño, con el título de Tiempo y Urgencia (Guernica). Como muchos conocen, José Ramón Amondarain es uno de los artistas más respetados en el panorama actual, por abordar —a través de la pintura y la fotografía casi siempre—, en la práctica totalidad de su obra, las contradicciones y paradojas que han surgido en el mundo del arte viviente, que cuestionan nociones sagradas como copia, original, reproductibilidad, fetiche, técnicas o disciplinas, entre otras, y que siguen vigentes e impuestas por el sistema del arte.
Este proyecto ha sido también escenario para el encuentro de José Ramón Amondarain con otro gran creador, Bernardo Atxaga; ambos han dialogado en el estudio de Amondarain en pleno proceso de creación de las obras; surgieron reflexiones, ideas, pensamientos, hoy compartidos a través de esta publicación.


ISBN:

978-84-9109-248-3

Asesinos inocentes

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 392
Formato: Rústica
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Markel Zugasti es un joven abogado con instintos depredadores cuyo máximo objetivo en la vida, tanto personal como profesionalmente, es hacer siempre lo que más le conviene, sin ningún tipo de ataduras morales, y aumentar lo máximo posible su cuenta de resultados.

Desgraciadamente para él su vida cambiará cuando, a requerimiento de una vieja amiga, decide hacerse cargo de la defensa de un hombre que ha sido acusado de asesinato, para sorpresa de todos sus allegados que le consideran una persona afable y enemiga de la violencia.

Pese a que su experiencia en asuntos criminales es nula y sus dotes como detective inexistentes aceptará el caso creyendo que se trata de un asunto banal y aparentemente sencillo, hasta que todo empieza a complicarse, poniéndose en juego no sólo su estabilidad profesional sino también su seguridad personal.


ISBN:

9788491092384

Urdaibai sangriento

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 320
Formato: 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

En Urdaibai Sangriento nos encontramos, de nuevo, con la Comisaria Julieta Laborda, su fiel ayudante Pepe Dueñas y el Equipo de Homicidios de la Ertzaintza, sumergidos en las pesquisas sobre la desaparición y posterior muerte de una joven turista.

La investigación se desarrolla en plenas fiestas de Bilbao, en su Semana Grande. Esto permite a la autora retratar el ambiente festivo, desenfadado y alegre de la ciudad por un lado, y por otro, esa otra cara, escondida a simple vista y que, sin embargo, está ahí: vidas truncadas, relaciones inconfesables, sórdidas y muerte. También Donostia, la Bella Easo, es escenario de una parte de la trama. Ambas ciudades en espléndida e inefable armonía, junto a Urdaibai, son los espacios por donde circulan los más intrigantes y oscuros personajes, sometidos a sus pasiones, prisioneros de sus vidas y llenos de dolor.


ISBN:

9788491092490

Biennale

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 9,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Liburu hau arte eta poesiari buruzkoa da. Veneziari buruzkoa. Gure belaunaldiko gazteok egin behar ditugun praktikei buruzkoa. Bidaiei buruzkoa.
 


– Abstentzioa –

Nire aitona gudan ibili zen
eta nire aitak zerbitzu militarra egin zuen.

Guk ordainsaririk gabeko praktikak egiten
ditugu urrunean,
denbora luzez.


ISBN:

9788491092421

Obabakoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 368
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.


ISBN:

9788491092094

Oihartzun isilak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 72
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 10,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Amak azaldu zidan nire gela, nire betiko gela, moldatu nahi zuela. Hamaika poltsa prestatu zizkidan nire gauzekin.  Haien artean askotariko gauzak zeuden: kirol eta musika aldizkariak, hainbat gutun eta postal –bat edo beste maitasunezkoak–, argazkiak… Baina, haien artean, aspaldiko musika kaseteekin batera, beste zinta bat aurkitu nuen: 1985-1986 ikasturtea.
A aldea bukatu zenean, B aldea jarri nuen. Oso hunkigarria zen guztia.
Zer gordeko zuen kasete horrek? 


ISBN:

9788491092414

MisEntropia «Kaosa eta ordena»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: 22,5 x 14 cm.
Precio: 14,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ezintasuna edo gaitasun-eza bihurtu da gaur egungo adierazle nabarmenena, urduritzen gaituzten hondamendien arriskuei behar bezala aurre egiteko ezgai agertu baikara; jada ez dago desastre ekologikoari aurre egiteko benetako bitartekorik; ezta miraririk ere; beharbada ezta gizateriak bizirauteko modurik ere. Jada ez dago salbatuko gaituen Jainkoan itxaropena izaterik, zientzialariak ezgai agertu dira, baita politikari eta agintariak elkarren artean zer edo zer adosteko ere, eta irensle aseezina bilakatu zaigu ekonomia aspaldi. Jada inor ere ez dago salbu, globo osoari baitatozkio arazo hauek guztiak, salbuespenik gabe. Ba ote dago zereginik?


ISBN:

9788491092216

Euskara eta hizkuntzari buruz «Hizketan semearekin»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 168
Formato: 22,5 x 14 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Batxilergora heltzen direnerako bi ibilbideren artean aukeratu behar izaten dute gazteek: Letrak edo Zientziak. Letretakoa izan nintzen ni gazte garaian eta sintaxilaria, hizkuntzalaria naiz orain. Letretakook fama onik ez genuen gure garaian eta orain ere, antza, ez dugu fama hoberik. Ikaslerik trebeenak Zientzien adarrean omen. Hizkuntza aztertzeari, euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta ez horren hizkuntza ezagunak analizatzeari alferrikakoa deritzote batzuek eta beste batzuek, aspergarri bezain gorrotagarria, Mate, Fis-kim, Tekno eta Marrazketa ikasten duten ikasle askok adibidez, Hizkuntza ikastera derrigortuta daudenak unibertsitatera joan bitartean behintzat.
Alabaina, Hizkuntza aztertzea gauza miresgarria da, sekretuz betetakoa; desafioa egiten dio gure adimenari –ez, ikaslerik trebeenak ez daude Zientzien adarrean nahitaez–; hizkuntza ezagutuz gizakia bera ere nolakoa den uler daiteke, haurtzarotik zahartzarora bitartean; hizkuntza berriak sor daitezke, hizkuntza nahasturak egin daitezke, pidginak deritze, eta euskaldunok islandiera-euskara pidgina izan genuen behinola; pidginetik kreolera sor daiteke, Hawaiin sortu zen bezala; hizkuntza biziak hil egin daitezke (euskara bera, tentuz ez bagabiltza), edo hobeto esanda, nahita akabatu; Pulp Fiction filmean, Vincent Vega eta Jules Winnfield gangsterrek darabilten hizkera ez da BBC-ko esatarien hizkera bera, ezta Euskal Herriko gazteena nahitaez euskara estandar eta jasoa; eskizofrenikoen hizkeran antzeman daitezke gaitzaren erakusgarriak; Alzheimerrak aurrera egin ahala, hizkuntza narriatu egiten da, oroimenarekin batera, guztiz galdu arte.
Hizkuntzaz gogoeta egitea ez da, beraz, alferrikako jarduna ezta aspergarria ere, abentura ikaragarri eder bat baino. Orrialde hauetara hurbiltzen diren gazteek zein gazte sentitzen direnek, izan Letretakoak izan Zientzietakoak, ikusi eta beharbada ikasiko dute hori.





Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal