9788481366167
Tiroa kontzertuaren erdian «Eleberrietan politikaz aritzeari buruz»
Belén Ruiz de Gopegui
Editorial: Txalaparta Fecha de publicación: 25/05/2011 Páginas: 112Formato: Cartoné
Stendhal frantziar idazlearen ustez, kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halaxe eragiten du literatura-eleberrietan politikari buruz aritzeak. Gogoeta ezagun horrekin abiatu zuen Belen Gopegui idazleak 2006an Kaliforniako unibertsitate batean literaturari eta politikari buruz eman behar zuen hitzaldia, liburu honetan bildu duguna.
Gogoeta horretatik askatzen diren hariak bildu eta, euskal literaturan politikaren tiro-hotsak aztertuz, edizio honetarako hitzaurrea idatzi du Eider Rodriguez idazleak. Berak, Terry Eagleton kritikari ingelesaren beste esaldi bat gogoan, Gopeguiren hausnarketak osatu ditu: «Halitosia bezalakoa da ideologia, hurkoarena soilik antzematen da».