ISBN:
Formato: , 24 x 17 cm.
9788419319227
Euskal Herriko historia ilustratua IV «Karlistaldietatik frankismoaren aurkako borrokara»
Joseba Asiron Saez
Editorial: Txalaparta Fecha de publicación: 01/12/2022 Páginas: 120Formato: , 24 x 17 cm.
Euskal Herriko Historia Ilustratuaren laugarren liburukiak gure iragan hurbileko pasakizunei eta pertsonaia garrantzitsuei jartzen dizkie irudiak. Haren bidez, jakin dezakegu euskal hiriek XIX. mendean nolako itxura hartu zuten, ordura arte harresien barrenean estu-estu iraun baitzuten; jakin dezakegu airetik Gernikako bonbardaketa nola ikusi zuten; eta Rosa Oteizaren aurpegia egiaz nolakoa zen, Foruen monumentua egiteko modelotako jarri baitzuten gaztea. Hala, osatuta gelditu da sail hau, Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duena orain arte inork egin ez duen maneran.