978-84-19754-37-0
Bufiño / Brunilda. Un chisco de maxia
Barbara Cantini
Editorial: HERCULES EDICIONES Fecha de publicación: 01/04/2024 Páginas: 64Formato: Cartoné
www.paquebote.com > Cantini
Mortina ganbarara igo da lagunekin, Halloween ospatzeko jantzi aproposen bila. Gurasoek idatzitako postala topatzen du bertan. Haien berri izan zuten azken aldian bidaia luze batean abiatuak ziren, baina ez dira harrezkero inoiz itzuli. Non ote daude? Haiek non dauden jakin nahi dutenez, ikertzaile lanetan murgildu eta fantasia baliatuko dute. Betilun erbi-txakur fidelak, Dilbert lehengusuak eta Mortinaren lagun guztiek ekingo diote haren aita eta amaren bilaketari... Aurkituko ote dituzte? Nazioartean arrakasta itzela lortu duen neskato zonbiaren abentura berri bat. Jada hogeita hamar herrialdetan argitaratu dituzte Mortinaren ibilerak
Ikusi al duzue inoiz katurik ez duen sorginik? Puffy kale katua ia guztiz beltza da, eta berarekin egoteko norbaiten bila dabil. Brunilda ile gorri eta ugariko neskato bihurri samarra da, eta mila gelako etxe ikusgarri batean bizi da. Egunez loradendako laguntzailea da eta gauez sorgingai bihurtzen da. Hegaldi-estreinaldia eginez sorgin osoa bihurtzeko, gauza bat baino ez zaio falta: katu beltza! Egun handia badator eta katutxoa ez da ageri. Orduan, bat-batean, kaleko ibiltari txikiak burua sartuko du dendako atetik. Eta Puffyk buztanaren punta zuria badauka ere, Brunildak jakingo du huraxe dela etortzeko zain zegoena. MORTINA SAILA, HOGEITA HAMAR HERRIALDETAN ARGITARATU DUTE JADA. NAZIOARTEAN ARRAKASTATSUA IZAN ONDOREN, HONA EGILE BERAREN ISTORIO BERRI ETA JOSTAGARRI BAT, BI PERTSONAIA SAMUR ETA AHAZTEZIN DAUZKANA.BIEK ALA BIEK MAGIARIK AHALTSUENA ADISKIDETASUNA DELA GOGORARAZTEN DIGUTE.