9788491097761
Bihotza kate
Xabier Paya Ruiz
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A. Fecha de publicación: 18/10/2021 Páginas: 40Formato: , 30,5 x 21,5 cm.
www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.
Bi nobedade ekarri zituen lehen eskola egunak. Batetik, Garbiñe tutoreak haurdun zegoela iragarri zuen. Bestetik, haren ondoan zegoen ikaskide berria aurkeztu zuen taldearen aurrean:
—Ondoan dudan neska honek Berta izena du, eta gurekin egongo da hemendik aurrera. Ongi etorri gure taldera, Berta! Zerbait esan nahiko zenuke beste guztiok zu ezagutzen hasteko-edo?
—Egunkarietan eta telebistan nire jaiotzaren berri eman zuten, oraindik ere amaren tripan nengoela, komunikazio sistema berri bat asmatu nuelako.
—Komunikazio sistema berri bat?
—Bai, Morse Kodea.
Morse kodea asmatzen, misterio ilunak argitzen edota lagunei teknikak irakasten espezialista da Berta. Bai eta bere sinadura bazter guztietara zabaltzen ere: BB.
Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurraldeetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intrigazko nobela baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria. Ogia eta zirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jimenezek, bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa.
Ausardiaz beterik, motxila lepoan hartu eta bere bizitzako ametsa egia bihurtzeko erabakia hartuko du Lur apoak.
Bidean, Ur igela ezagutuko du, pertsonaia arraro bezain maitagarria, eta bien artean sortutako adiskidetasunari eta elkarlanari esker lortuko dute beren ametsak betetzea.
Eta, zuk? Ba al daukazu ametsik?