logo paquebote
1388 libros encontrados buscando editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491098003

Irakurtzen ez zekien zakurra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

Naroak liburuak zabaldu bai, egiten ditu. Baina irakurri?
Ikasturtea hasi zenez gero ez dute ikusi irakurtzen. Eta apirilean gaude, egin kontu!
Zergatik halako gorrotoa liburuei?
Zergatik zabaltzen ditu txitxarroa erdibitzen den bezala?
LIBURUEK PLANETA HONDATZEN DUTELAKO!


ISBN:

9788491097310

Marrakatxarra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

Egun batean, eskolatik bueltan, aita sukaldean ari dela, Anderrek hiru mandarina hartu eta pasilloan barrena jo du malabarismoak egiten. Mandarinak eskuetan hartu eta jaurti, hartu eta jaurti eskuetan erabiliz, gurasoen langelaraino iritsi da, eta hantxe aitaren ordenadorearen mahaian ikusi du argazki bat, berria, lehenago inoiz ikusi gabea.

Argazkian ikusi duenak izua eragin dio. Sabelean sentitu du halako minzurri bat goraka igotzen zaiona. Burua gora jaso eta argazkiaren aurrez aurre jarri ditu begiak. Nor da gizon hori? Zer egiten du amona gaztearen eta aita haurraren ondoan?


ISBN:

9788491097327

Botoitxo

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 36
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

Etxean zerbait behar zenean Botoitxoren dendatik –botoiak, haria, gomak, zintak edo kremaileraren bat–, ni bidaltzen ninduten askotan, eta pozik asko joaten nintzen.

Botoi egokien edo titareren baten edo hari-klase berezi baten bila zebilela, beti zeukan historiaren bat kontatzeko, gehienetan botoiekin zerikusia zuena, batzuetan aspaldiko kontuak, besteetan azken urteetako jostun famatuen anekdotak, eta kontatzen zidana beti zen berria, eta atsegina, eta gogoan gordetzeko modukoa. Museo eder batean baino erosoago sentitzen nintzen ni. Tiradera batetik bestera, mundu berri bat ari nintzen deskubritzen. Baina mundu berri eta argitsu hartan bazen kontu ilun bat…


ISBN:

9788491096702

Zer gertatzen da klimarekin?

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 72
Formato: , 20 x 27 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Zatoz gurekin, klimaren krisia zer den deskubrituko duzu abentura honetan. Zergatik sortu da? Zer da berotze globala? Zer ondorio du? Eta, gauzarik garrantzitsuena, zer egin dezake gutako bakoitzak planetari laguntzeko? Denboran eta espazioan barnako bidaia argigarri eta zirraragarri honetan, munduko ekosistema nagusietara eramango zaituzte Jenny Jordahl-ek eta Ole Mathismoen-ek, galdera horiei guztiei erantzuteko. Gure bizitza dago jokoan!


ISBN:

9788491097884

Zerria

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 88
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.

Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?

Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

 

Liburu batek aizkora izan behar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka


ISBN:

9788491097754

Sastraka/Maleza

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 220
Formato: , 30 x 30 cm.
Precio: 39,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Sastraka/Maleza beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Sastraka/Malezan bidaia labur bat dago, ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela.

Testu honetatik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai 2022. urte honetan zehar. Inaugurazio egunetan Imanol Ubedak eta Don Inorrez-ek kontzertua eskainiko dute egitasmo honetarako egindako kantak aurkezteko.

Sastraka/Maleza ez da erakusketa hutsa, ordea, gainera liburu bat baita. Erein argitaletxeak argitaratu du eta egindako lan guztia jasotzen du: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak.

––––––––––––––––––––––

Sastraka/Maleza es el resultado del trabajo de cuatro personas que se han ejercitado en otras tantas disciplinas artísticas. En el origen de todo esto está el texto que Pello Lizarralde envió al pintor José Ignacio Agorreta; más tarde, tomando como base el mismo escrito, el músico Imanol Ubeda compuso doce canciones y el cineasta Imanol Rayo realizó una serie de fotografías.

Sastraka/Maleza es un breve viaje, un viaje imposible. En cuanto tomamos conciencia, por pequeña que sea, de la muerte, se apodera de nosotros con mayor frecuencia el deseo de tomar el camino que nos lleva de regreso al pasado. Y debemos volver para comprobar que al final de ese camino solo nos esperan las sombras y la decepción, y que estamos obligados a buscar una salida.

Todo lo que surgió a partir de este texto se podrá ver en Pamplona, Vitoria y San Sebastián a lo largo de este año 2022. Los días de cada una de las inauguraciones Imanol Ubeda y Don Inorrez ofrecerán un concierto donde interpretarán las canciones compuestas para este proyecto.

Pero Sastraka/Maleza no es únicamente una exposición, sino que es, además, un libro. Publicado por la editorial Erein, recoge todo el trabajo realizado: el texto, las pinturas, el CD con las canciones, las fotografías y un disco que recoge los sonidos que acompañan a estas últimas.


ISBN:

9788491096023

Bretxa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 336
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Donostia, 1813.
Josef Bonapartek gerra galdu du, eta frantses gudarostea Penintsulatik erretiratzen ari da, Wellington jenerala buru duten oste aliatuek jazarrita. Bost urteko okupazioaren ondoren, donostiarrek ilusioz beterik espero dituzte askatzaileak, baina beldur dira frantsesek haiei buru eginez gero zer gertatuko den. Hirian gelditu ala alde egin, hortxe dago koska. Maritxu Altuna txokolategilea, alarguna eta alaba baten ama, gelditzera erabakita dago, beste hainbat bezala: gelditu, eta bere negozioari eutsiko dio. Gutxik pentsatuko zuten ustezko salbatzaileek hiriari su emango ziotela, eta, aurretik, abuztuaren 31ko gau luzean, herritarrak hil, sarraskitu eta, batez ere emakumeak, laidoztatuko zituztela.
Gerra guztietan bezala, biztanleria zibilak jasan zituen, honako honetan ere, gerraren zorigaitzak; eta biztanleria haren historia da honako hau: beren bizitza berregin eta hiria berreraikitzea lortu zuten zibilen historia.


ISBN:

9788491097259

Yaco cocomoco

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 21 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

A Mikel, su abuelo le ha regalado un loro para cuando él ya no esté. Se llama Yaco. Mantienen conversaciones muy largas y, por eso, le tiene que cambiar las pilas muy a menudo. Han llevado al abuelo al hospital, y Mikel está triste y preocupado. Yaco siempre le responde:
?YACO COCOMOCO, ¡ánimo, chico!


ISBN:

9788491097242

Yako kokomoko

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 21 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Aitonak Mikeli loro bat oparitu dio bera ez dagoenerako. Yako du izena. Elkarrizketa luzeak izaten dituzte, eta, horregatik, sarritan aldatu behar zaizkio pilak. Aitona ospitalera eraman dute eta Mikel triste eta kezkatuta dago. Loroak beti erantzuten dio:
?YAKO KOKOMOKO, aurrera mutiko!


ISBN:

9788491097686

Hari ikusezina «Gu guztiok lotzen gaituzten loturei buruzko ipuina»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: , 30 x 27 cm.
Precio: 24,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin,
adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!
Maite ditugunekin lotzen gaituzten hariei buruzkoa da ipuin hau, eta erakusten digu ikusezinak direla gauza garrantzitsuenak.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2022 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal