logo paquebote
1391 libros encontrados buscando editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491098249

Ene anaia femeninoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 52
Formato: , 19,5 x 13 cm.
Precio: 9,00
Añadir a la cesta

Marina Tsvetaievaren testu hau, emakumeen arteko amodioari buruzkoa, Natalie Clifford Barney-ri zuzendua da; erantzun bat haren 1918ko Pensées d?une amazoneri. Tsvetaievak jeinu askea erakusten digu Ene anaia femeninoan, ahalmen poetiko dirdiratsua, hizkuntzaren apaintasun musikala, testu lesbiko ederrenen artean kokatzen dutena. Marina Tsvetaievak sakon aztertzen du maitasun femeninoa, eta bereziki lotzen zaio elkar maite duten eta haur bat edukitzerik ez duten bi emakumeren kezkak definitzeari. Asmo hori gaindituz, orrialde ahaztezinak eskaintzen dizkigu emakumeaz, gizonaz, amodioaz eta bizitzaz.
?Irakurri dut zure liburua. Idazten duten emazte guziak bezala zatzaizkit hurbila. Ikusi zintudan egunaz geroztik pentsatzen dut zugan...?


ISBN:

9788491097976

Todo modo

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 184
Formato: , 19,5 x 13 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

Literatura Unibertsala, 184

Plazer handiz idazten zuela esaten zuen Sciasciak, eta nabaritzen zaio esku artean duzun makina bitxi honetan. Lehen begiratuan, oso narrazio argia eta zuzena da: argumentuak bizi-bizi korritzen du, elkarrizketak umore finez josita daude, karakterizazio eta deskribapenei ere ez zaie gatz eta piperrik falta, eta autoreak «prezisiozko estiletea bezala» darabilen lumaz zorrozturik dago testuan zehar garatzen den bi mundu-ikuskeraren arteko norgehiagoka filosofikoa.

Eleberriak, hala, badu saiakeratik nahiz tragikomediatik, bai eta egitura sozial jakin bat irudikatzeko gogotik ere: haren manerak eta izaerak, haren erritoak, morrontzak eta elkar hartzeak, haren azaleko eta barneko engranajeak. Beste aldean, kontrapuntu gisa, eleberriaren hasieran askatasun-ekintza baten aukerari noiz heltzeko esperoan alderrai aurkezten zaigun narratzailearen ahotsa dago, «bakarkako gizonaren musika ukigabe eta barea», artistaren begirada.


ISBN:

9788491097914

Naian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 48
Formato: , 21 x 25 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta

Zergatik dago buruz behera? Zer gertatzen zaio? Horrela egongo al da beti? Noiz arte? Noiz jarriko da normal, besteok bezala? Eta, norbait betirako desberdina bada, zer?


ISBN:

9788491098171

72 ordu

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 200
Formato: , 20,5 x 13,5 cm.
Precio: 19,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

2022ko irailaren 6a. Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren eguna. Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Ertzaintza. Baita Aitor Letamendia detektibe pribatua, eta Idoia Urdaneta udaletxeko zinegotzia ere.


ISBN:

9788491098225

Itzalen distira

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta

Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre. Ipuinen protagonistek, harrapatuta dauzkaten egoera tragikomikoetatik abiatuta, aurre egin beharko diete obsesioari, ihes egiten dien denborari, heriotzari edota sakrifizioari. Arrotza zaiguna ulertzeko aukera emango digu Arrate Egañaren bilduma honek.


ISBN:

9788491098058

Anna Kopek eta matrioxken kondaira

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 104
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 13,00
Añadir a la cesta
Próxima publicación. Se lo enviaremos tan pronto como aparezca.

Uxueren eta Jokinen ama kazetaria da eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote.
Nor dute segika? Zein da matrioxken kondaira? Zer da Svet taldea? Eta, batez ere, nor da Anna Kopek?


ISBN:

9788491097938

Egipton barrena

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: , 29 x 24,5 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta

K. a. 756. Tutmes (nekazari-familia bateko semea) eta Neferu (Egiptoko erregearen semea) jolasean dabiltza Nilo ertzean, piramideen parean, beste hainbat arratsetan bezala. Egun horretan, ordea, zerbait gertatuko da, eta bizia aldatuko die betirako. Haur hauen eskutik, Niloren herrialdean barrena ibiliko da irakurlea; bidaia horretan era askotako abenturak, umorea eta deskubrimendu zirraragarriak aurkituko ditu, eta, hala, antzinako Egiptoko zibilizaziora hurbiltzeaz batera, protagonisten patu harrigarriaren lekuko izango da.


ISBN:

9788491092247

Hotsetik hitzera «Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 352
Formato: , 28 x 21 cm.
Precio: 29,00
Añadir a la cesta

Umearen lehenengo begiratuak eta irrifarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak? mirari txiki horiek noiz gertatuko zain egoten dira gurasoak, haurraren garapenaren mugarri gogoangarri diren horien lekuko izateko irrikitan.

          Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten
          zekien jaioberria hiztun bihurtze hori?

Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. Alde batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den azaltzen da, beti ere kontuan izanda hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela, eta hizkuntza-gaitasuna garatzeko baldintzak desberdinak direla zentzumen- edo adimen-urritasuna duten haurrentzat. Bestetik, Euskal Herriko egungo gizartean pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere mahai-gaineratzen dira. Adibidez,

          Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?
          Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?
          Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai?
          Bi urteko gelan haur batzuk hizti hutsak dira.
          Beste batzuk berriz ez. Zer ote da normalena?
          Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?

Irakurleak galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak aurkituko ditu liburuan zehar.


ISBN:

978-84-9109-794-5

Descubriendo Egipto

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: Cartoné
Precio: 18,00
Añadir a la cesta

756 a. C. Tutmes (hijo de campesinos) y Neferu (hijo del rey de Egipto) juegan en la orilla del Nilo frente a las pirámides como muchas otras tardes. Sin embargo ese día ocurre algo que cambiará sus vidas para siempre. De la mano de estos niños el lector recorrerá el país del Nilo en un viaje lleno de aventuras, humor y fascinantes descubrimientos que le acercará a la civilización del antiguo Egipto, a la vez que será testigo del inesperado destino que aguarda a sus protagonistas.


ISBN:

978-84-9109-809-6

El país equivocado

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Precio: 19,00
Añadir a la cesta

John Calvin Van Looy III, perteneciente a una familia muy poderosa de Nueva York, quiere recuperar los restos de su primo segundo Jefferson, abatido en España durante la Guerra Civil. En el país se viven tiempos convulsos; la dictadura recién estrenada, el rastro de la posguerra, más viva que nunca, y la corrupción, harán muy difícil esa tarea que le encomendará a su amigo Steve Beasko, un policía retirado que ahora trabaja para una compañía de seguros. Lo que al principio parece un trabajo sencillo, la repatriación de un cadáver, será un verdadero quebradero de cabeza para el expolicía: la muerte de Van Looy esconde un secreto. Junto a Itxaso Arizmendi, una enfermera que le ayudará en sus pesquisas, buscará la verdad, aunque para ello tengan que poner su vida en peligro. Han prometido llegar hasta el final, cueste lo que cueste.
En El país equivocado, Javier Abasolo, con su habitual estilo elegante y descriptivo, y con un humor afilado nos sirve esta novela negra cocinada a fuego lento con un gran detective hecho a medida.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2022 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal