logo paquebote
306 libros encontrados buscando editorial: Aizkorri

www.paquebote.com > Aizkorri

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788482631103

Piztia Bilboa

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Hiltzaile odolzale bat dabil Bilboko kaleetan barrena. Inork ez daki nor den, nondik datorren, zergatik burutzen dituen sarraski ikaragarri horiek. Ez dago hilketen lekukorik, ez hiltzailearen arrastorik, eta poliziek ez dakite zer egin. Hiritarrak, horregatik, zeharo izututa daude, edozein momentutan edonor akaba dezakeelako. Komunikabideek izena jarriko diote hiltzaile misteriotsuari: Piztia.


ISBN:

9788482631080

Deabruaren Ipuinak

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Munduan barrena deabruari buruzko istorio ugari dago. Ipuin horiek herrien kulturetan sartuta daude eta era guztietakoak dira.

Deabrua gaiztoa dela esan digute beti; istorio hauetan, berriz, deabrua gizajoa, sinpatikoa, zuzena, zirikatzailea... mota askotakoa izango da. Liburu honetan bidaia egingo duzu Europan zehar. Ipuinak biltzen dituen idazle baten eskutik, honako herrialdeetako ipuin herrikoiak ezagutuko dituzu: Frantzia, Italia, Alemania, Hungaria, Norvegia eta Danimarkakoak. Amaieran, gainera, kontalariak ustekabe galanta emango dizu. Baina horren berri izateko, hobe duzu liburua zabaldu eta irakurtzen hastea...


ISBN:

9788482631073

Museoko Hiltzailea

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da. Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara. Martin Iriberri ikertzaile pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da, baila hilketa ikaragarriena ere.


ISBN:

9788482631066

Galtzagorria

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Galtzagorria lasai-lasai bizi da bere arbasoen baserrian. Zulo-etxe polit batean du egoitza, eta denborarekin txukun-txukun utzi du. Objektutxoak lapurtzen ditu, eta horiekin bere gustuku zulo-etxea osatuz joan da. Baserriak, ordea, biztante gehiago ere baditu: gizakiak. Familia hori ere bertan bizi izan da belunaldiz belaunaldi.
Galtzagorriek eta gizakiek betidanik konpartitu dute baserria. Elkarren berri izan gabe, nork bere bizitza egin du eta inoiz ez dute elkarbizitzarako arazotik eduki: Orain arte. Egun batean, arratoia dela pentsatuz, galtzagorria hil nahi izan dute. Galtzagorria, noski, haserretu egin da. Eta galtzagorri bat haserretzen denean, edozer gertatu ahal da.


ISBN:

9788482632919

Hegazkinak

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 112
Formato: Cartoné
Precio: 13,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Herrixka bateko hegazkin fumigatzailea zen Dusty, baina bazuen amets handi bat. Munduko lehiaketa-hegazkinik bizkorrena izan nahi zuen! MUNDUA INGURATZEN DUTEN HEGOAK rallya irabazi nahi zuen Dustyk. Lasterketak baino ez zituen buruan. Baita lanean ari zenean ere. Baina horretarako arazo handi bat dago: garaiera handiei beldur die.


ISBN:

9788482632575

AnimaliART «Hainbat eta hainbat eskulan, zeure etxalde berezia izan dezazun»

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 48
Formato: Rústica
Precio: 6,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Bilduma honek izen bereko telebista saioa du oinarri; haurrentzako saio bikainenetako bat, hain zuzen ere. Atal bakoitzaren filosofiari jarraituz, txikitxoei artearen mundu zoragarrian murgiltzen laguntzen die, betiere ideia hau ardatz hartuta: edonor da eguneroko materialak erabiliz gauzak sortzeko gai. Irudimenak sorkuntza artistikoa sustatzen du, eta haurrek aurrez inoiz pentsatu ez dituzten gauzak egin ditzaten lortzen du.
Gurasoek ez dute zertan kezkatu: erakusten den guztia planteamendu dibertigarrien bidez erakusten da, eta ez dago inolako arriskurik, ez materialei dagokienez ez lanketari dagokionez. Gainera, proposatzen diren material guztiak merke eta erraz eskuratzeko modukoak dira.


ISBN:

9788482632810

Phineas eta Ferb esploratzaile. Kirolak «40 eranskailu baino gehiago»

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 28
Formato: Rústica
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Kirolean, Phineas eta Ferbekin! Primeran pasatuko duzu, futbolari, boxeoari eta beste hainbat kiroli buruzko datu eta bitxikeriak ezagutuz. Gainera, kirolarekin lotutako irudiak dauzkaten banderatxo dotoreak ebaki ahalko dituzu, zure logela apaintzeko. 40 eranskailu baino gehiago!


ISBN:

9788482632827

Atlasa Disney. Inguratzen Zaituen Mundua

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 64
Formato: Cartoné
Precio: 9,94
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Beste atlas batzuekin alderatuz gero, atlas honen berezitasuna da alderantziz hasten dela, izan ere, zer da hurbilen duzuna? Bada, zeure etxea eta zeure auzoa.
Horregatik, gertuen dituzun lekuetatik hasiko gara mundua azaltzen. Gero hirira, erkidegora, herrialdera eta kontinenteetara joango gara, eta handik Lurrera, Eguzki Sistemara eta Unibertsora bidaiatuko dugu.
Mapa fisiko eta politiko zehatzak, edozein herrialde, hiriburu, ibai non dagoen jakiteko.
Azalpen zirraragarrien bidez, leku bakoitzaren berezitasunak ezagutuko ditugu. Eta, hori guztia, zure Disneyko pertsonaia gogokoenen eskutik.


ISBN:

9788482632834

Disney Printzesen egiazko maitasun istorioak

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 168
Formato: Cartoné
Precio: 9,94
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Goza ezazu amodioaren magiaz, Disney printzesei eta haien printzeei buruzko istorio zoragarri hauekin. Behin eta berriz irakurri nahiko dituzun sei ipuinez osatutako bilduma bikain honetan, Ariel, Aurora, Ederra, Edurnezuri, Errauskine eta Yasmin dira protagonistak. Errege ezkontzak prestatzen, beren printzeekin une erromantikoak bizitzen eta benetako amodiorekin amets egiten aurkituko dituzu. Lagun iezaiezu.


ISBN:

9788482632841

Antzinako Greziako ipuintxo bat gehiago

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 392
Formato: Cartoné
Precio: 9,94
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Grezia Zaharreko ipuin hauetan, Olinpoko jainkorik garrantzitsuenak ageri dira, Zeus buru dutela, eta, haiekin batera, heroiak, Herakles eta Teseo besteak beste, jainko batengandik eta gizaki batengandik jaioak. Irakurleak jainko ahaltsuak aurkituko ditu, elkarri mokoka, haur bihurrien antzera; aurkituko ditu halaber erraldoi eta munstro arriskutsuak, giza haragiz elikatzen direnak; eta, nola ez, heroiak, munstro horiek indarrez edo burutazio bizkorrez menderatzen dituztenak; pertsonaia boteretsu horien portaera, sarri, basatia eta ankerra da (Zeus bera, jainkoen erregea, gupidagabe portatzen da, ez bakarrik gaizkileekin, baizik eta pertsona errugabe eta ahulekin ere bai), baina, beste batzuetan, badakite samur jokatzen ere amodio- eta adiskidetasun-kontuetan, nahiz eta kontu horiek gehienetan amaiera tragikoa izaten duten. Ikaragarrikeria, trebezia, basakeria, bihotz-beratasuna, alaitasuna, tristura bizitzaren errainua, besterik gabe, baina lupa ahaltsu batez handitua, hots, mitoaren ikuspegitik kontatua.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal