logo paquebote
1 libro encontrado buscando clave: 9788491095958

www.paquebote.com > Todos los libros > Dumitru biluzik

ISBN:

9788491095958

Dumitru biluzik

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 104
Formato: , 20,5 x 13 cm.
Precio: 13,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Koldo Izagirre (Altza-Pasaia, 1953) Dumitru pertsonaiaren sortzailea da (Dumitru, 2014), behar ez zukeen lekuan egoteagatik gaizkile bihurtutako nerabea. Bigarren liburu honetan, Dumitruren diarioa aurkezten digu: kezkak, sumindurak, ezinegonak, jakin nahiak, ihes egin beharra. Gaztetxoa izateak ematen dituen lanak. Zergatik utzi ninduen amak? Errumaniar jatorragoa ote nintzateke musika errumaniarra besterik joko ez banu? Euskaldun jatorragoa ote nintzateke errumanieraz jakingo ez banu? Zergatik gorrotatzen du mundua Olatzek? Nola sartu bizitzan? Nola arraio maitatzen da? Biluzik, bai.

–Ihesean, babesik gabe zaude.

Hori ere badakit, badakit, badakit.

–Zure amari deitu behar zenioke.

Nire begien bila, lotsarazi nahian.

–Mesedez, deituiozu.

Espaloi aldera jiratu nintzen. Hondatu gabeko farola gehiegi, izarrik ezin ikusi.

–Ez daukat amarik.

Patricia poliziaren eskua sumatu nuen sorbaldan.

“Barka nazazu” leun bat erantsi zidan.

Nik nahi baino lehenago abandonatu ninduen eskuak.
 



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal