logo paquebote
7 libros encontrados buscando autor: Xabier Etxaniz Rojo

www.paquebote.com > Xabier Etxaniz Rojo

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491094456

Denok gara Google

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 176
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 16,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

“–Maite dozu maitalea?
–Bai, izugarri.
–Eta bikotekidea, maite al dozu?
–Bai, izugarri.
–Bi pertsona itzel maitatzea posible da, ala?
–Ez dakit posible den baina nik egiten dut.
–Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz?
–Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut.
–Iñigo.
–Zer?
–Zergatik kontatu deustazu hori guztia?”


ISBN:

9788491091684

Waterloo-n galdutakoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 248
Formato: Rústica
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz…
Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.
Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.
“Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?”, kantatzen zuen Mikel Laboak.
“Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?”, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.


ISBN:

9788497466332

Txatartegirako ipuinak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 186
Formato: Rústica
Precio: 15,70
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta I?aki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.


ISBN:

9788497463508

Nork bere ozeanoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,00
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Ohea egin gabe aurkitu duzu. Ez zaitu harritu, baina. Bizitzaren azkenetan dagoenak badu bestelako buruhausterik. Emakume bat arduratu omen zen denbora luzez harik eta aitaz nazkatu zen arte. Horrek ere ez zaitu harritu. Jakin badakizu bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona. Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka. Nork sortu ditu ozeanoak, aita?.


ISBN:

9788497460729

Hamar manamenduak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: Rústica
Precio: 14,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Prostitutekin harremanetan hasi zenez geroztik egin ohi duen gauza da iragarkiak azpimarratzearena. Sei iragarki azpimarratu ditu. Sei horien artean badago bat aspaldiko partez begiz jota daukana. Iragarkiak zera dio: Susi. Heldua. Dibortziatua. Goza nazazu senarrak gozatzen jakin ez zuen bezala. Apartamentu pribatua. Soilik arratsaldez. Fernandok telefonoa hartu eta iragarkian agertzen diren zenbakiak markatzen hasi da. Ahots leun bat agertu da telefonoaren bestealdean. Susi naiz dio ahotsak. Fernandok iragarkia irakurri duela esan dio, bai eta ea zer den senarrak gozatzen jakin ez zuena galdegin ere. Susiri ahotsa ezaguna egin zaio eta ea inoiz elkarrekin egonak diren galdegingo dio. Fernandok ezetz baina elkar ezagutuko dutela, gauzak prezio onean eginez gero, bederen. Musu truk gauza gutxi erantzun dio. Fernandoren irribarrea desagertu egin da bat-batean. Esaldiaren bukaera izan da segurtasun irribarrea ezabatu diona. Capullito hitza. Fernandoren burmuinak arrapaladan ekin dio pentsatzeari. Capullito hitza. Susi ohartu da isiluneaz. Bera ere hasi da pentsatzen. Segundo bat. Ahotsa ezaguna du. Beste segundo bat. Biak isilik. Zerbaitek Susiri bultza egin dio. Ezin jasan hirugarren segundo bat. Fernando? Susana? izan da Fernandoren erantzuna. Eta biek telefonoa dute eskegi.



ISBN:

9788497468534

Sirena-hotsak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 184
Formato: Rústica
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.
Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara.
Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.
Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.
Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.



[1-7]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal