logo paquebote
28 libros encontrados buscando autor: Ramon Saizarbitoria

www.paquebote.com > Ramon Saizarbitoria

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788420451046

GUARDAME BAJO TIERRA

Editorial: Alfaguara   Fecha de publicación:    Páginas: 496
Formato: Rústica, 23 x 14 cm.
Precio: 20,55
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

HISPANICA


ISBN:

84-7568-959-0

Rossetti-ren obsesioa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 196
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 14,60
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear nindukaten, irrealitatetik -batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko bizitzara nindekartelako. Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako, eta bide horretatik, zutaz ase nahi dut, zure ahotik edan.... Ez dut uste ulertu ahal izateko gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea. [...][...] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin. Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak existitzen direla. Maite zaitut esan zidan, zeta gaztelaniaz ahoskatuz. ¿Lo digo bien?. Baietz erantzun nion noski. Qué maravilla esan zidan, qué bien escribes, me tienes anonadada. Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin behar nuen. Ohe gainean nago etzanda esan zidan. Estoy tumbada encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío. Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik. Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan.


ISBN:

84-7568-914-0

Egunero hasten delako

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 168
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 14,25
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.


ISBN:

84-7568-931-0

Gudari zaharraren gerra galdua

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 104
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,25
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Udalaitzen atzetik azaldu eta Kanpazar gainetik, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugara, Heinkel 111 eta Junker 52 alemanak itzulian agertu zirenean, atezuan zeuden Intxorta inguruko baserrietako behiak, orroka. Bonbardaketa haietako batean erori zen narrazio honetako protagonista, trintxeren babesari uko egin eta haien gainetik nabarmendu zenean. Hura gertatu eta handik gutxira etorri ziren Durango, Gernika, Bilbo eta Santo?akoak. Horien guztien sute, samin eta, Santo?akoaren kasuan, baita argi-ilunek ere, zeharkatzen dute osorik narrazio hau. Egurrezko hanka batekin dabil harrezkero batera eta bestera gudaria. Zergatik, baina, nabarmendu zen hainbeste, behe-behetik zetozen Heinkel 51 haien aurrean bere burua agerian uzteraino? Orain arte esandakoak, nahikoa izanik ere edonoren iraganak eta memoriak astindu eta inarrosteko, apalduta geratuko dira protagonistaren bidaia eta oroitzapenak tragediaren parajeetara -Intxortara- itzultzen gaituzten unetik aurrera. Izan ere, orduantxe hasiko baita gudari zaharra, sekula inori -ezta gerrako lagun leial eta zintzoenei ere- kontatu ez dion sekretu ezkutua kanporatzen. Aitormen humanoa: gerraren epikatik maitasunaren sentipen bakarti eta isilera egingo den bidea. Maitasuna eta gerra. Bi elementu horiek elkarrekin lotuta agertzen diren unetik bertatik, aparta bihurtzen da narrazio hau. 36ko gerrako pasadizoetan oinarrituz euskaraz idatzi den lekukotasun literario handiena baita. Narrazio hunkigarria, benetan!


ISBN:

84-7568-933-7

Gorde nazazu lurpean

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 468
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 25,90
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Intxortako lubakietan girotutako Gudari zaharraren gerra galduak zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu Asaba zaharren baratzan. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den Bi bihotz, hilobi bat (Artaxonatik Artaxonara). Rossetti-ren obsesioak, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: ¿Qué os pasa a los vascos? eta Sois unos melancólicos. Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume, Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde mixerable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta Bi bihotz, hilobi batekoa. Marcel Martinek, berriz, bikote harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira. Esan beharrik ere ez dago liburu arrunt bat baino gehiago dela eskuetan duzun hau: euskal irakurleen ahotan luzaroan egongo den liburua.


ISBN:

84-7568-913-2

Hamaika pauso

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 400
Formato: Rústica, 20,5 x 13 cm.
Precio: 25,90
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Ukatu egiten du eskaintzen zaion benda beltza, buruaren zirkin apal batez, eta begirada bere adorearentzat nahi lukeen lekukoaren bila galtzen zaio, alferrik. Aurrean, fusilek osatzen duten lerroa hertsi egin da, hiltzaile bakoitzak besteen artean ezkutatu nahi balu bezala. Masailak kulaten kontra estutu dituztenean jada, begientzako euskarri bila ahalegintzen da, ikararen zorabioaren ihesi. Apunten oihu ozena entzuten du. Hostoen firfirak burua itzularazten dio, ordea, eta zeru urdina dakusa (...). Atzera begiak jaisten ditu, eremu zabalera, adiskide baten aurpegia espero bailuen. Egoera hartan lagunduko liokeen begirada. Aurpegi ilunak besterik ez, ordea; berriro inoiz ikusiko ez dituen objektuak -jadanik ahaztu zaizkio izenak-; berriro loratzen inoiz ikusiko ez dituen arbolak.... Franco hil zenean hogeita hamar urte inguruan zebilen belaunaldiaren heziketa sentimental eta dramatikoa da eleberri hau. Eleberri handia, inondik ere. Eleberri aparta.


ISBN:

9788475687476

100 metro

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: Rústica
Precio: 12,45
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.


ISBN:

9788475686745

Bihotz bi «Gerrako kronikak»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 88
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 18,55
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea.Helena Sotelo



<<<anteriores  [21-28]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2020 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal