9788497838948
Nemesioren trikitixa
Pako Aristi Urtuzaga
Editorial: Elkarlanean Fecha de publicación: 27/09/2010 Páginas: 56Formato: Rústica
www.paquebote.com > Pako Aristi Urtuzaga
Idazlea autoan doa, baina elurteak autopista itxi du Pancorbo inguruan. Poliziak polikiroldegira desbideratu ditu bidaiari guztiak, gaua bertan igarotzeko. Eskursiora zihoan haur talde batek ezagutu egin du idazlea, haien eskolan izan zelako. Gaua elkarrekin igarotzea erabakitzen dute, eta, ordu luzeak arintzeko, bakoitzak ipuin bat kontatuko du. Abentura bat ere biziko dute gaueko ordu txikietan, izoztuta dagoen paraje baten erdian, bizitza eta literatura zein hurbil dauden konturatzeko. Ipuinei egindako komentario eta kritikekin dekalogo bat osatuko du idazleak, haurrek ipuin bat nola idatzi ikas dezaten. Intxaurrondoko ikasleek idatzitako ipuinak fikziozko narrazio batean kokatu ditu Pako Aristik, liburu berezi bezain erakargarria sortuz, haurren sormen freskoa eta idazlearen beterania maisuki nahastuz.
Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80eko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1887) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak mundu eta mentalitate erruralak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean gertatzen dira. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio. Kcappo nobelak lortu du hiruen artean arrakasta handiena. Gauza asko gertatzen dira Pako Aristiren nobeletan, eta honako honetan bereziki: sexu-harreman biolentoak, biolazio eta haragikeri grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak, zer ez!
(Beterriko liburua 2005) Denboraz eta patxadaz landutako 63 pieza txiki daude liburu honetan: ipuinak, poemak, gogoetak, saiakerak... Fikzioa eta kronika, biak nahastu ditu maisuki idazleak, bizitzaren bidaia luzea hobeto ulertzeko, eta bidaia horretan irakurleei gozatzen laguntzeko asmoarekin.Hain pertsonala den bere ikuspegitik idatzi ditu idazleak testu hauek, betidanik hain berezia iruditu zaigun bere sentiberatasun dotore hori erabiliz. Testu biziak dira, lerro landuak, bakarka eta banaka irakurtzekoak, baina denen artean liburuari sakontasun liluragarri bat eransten diotenak.Gauza txikiekin lan eginez idazle handia izatera iritsi da Pako Aristi azken urteotan, inork uste ez duen tokitik literatura ateratzen dakielako. Haren hainbat artikulu antologikoak bihurtu dira. Eta orri hauetako samurtasun zorrotza ere laster gogoangarri bihurtuko da irakurleen oroimenean.