logo paquebote
45 libros encontrados buscando autor: Pako Aristi

www.paquebote.com > Pako Aristi

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491093138

Kcappo «Tempo di tremolo»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 144
Formato: , 19 x 12,5 cm.
Precio: 12,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80ko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1987) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak gertatzen dira baserri giroko munduak eta mentalitateak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio autoreak.

Kcappo nobelak lortu du hiruren artean arrakastarik handiena. Bi adiskideren arteko istorioa da kontatzen zaiguna, eta haien familiena. Pako Aristik Ernesto Guardiola eta Santos Aldabalde adiskideen bizitza kontatzen du, Ernesto jaio eta plaza agerian hiltzen duten arte. Bitarte horretan, gauza asko gertatzen da: adiskidetasun apurtuak, sexu-harreman biolentoak, haragikeria grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak…


ISBN:

9788491093145

Maitatu zure egunak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean.

Maitatu zure egunak:
laster desagertuko dira.
Maitatu zure orduak, minutuak,
zeruak eta neguak.
Zu asko ohartu gabe
iragaten dira,
pentsamenduetan galdurik
zabiltzan bitartean.

 


ISBN:

9788491090380

Armiarma txiki baten epopeia handia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 72
Formato: Rústica
Precio: 8,40
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Berak ez du errurik jaio den bezalakoa jaio delako. Armiarma da. Eta ezer egin gabe, mundu guztiak gorrotatzen du. Laster ikasiko du jendeak ez duela maite. Denek hil nahi dute, zapaldu, txikitu. Zein gogorra horrela bizitzea! Halere, bidaia miresgarria egingo du gure protagonista txikiak. Ezagutuko du izua, arriskua, gosea; baina baita amodioa ere, bihotz oneko jendea, eskuzabala.
Baztertzen ditugun guztien istorioa da hau, beltzak direlako, edo musulmanak, edo elbarriak, edo etorkinak. Ezberdinak direlako besterik ez, haientzako omenaldi bat da ipuin hau.


ISBN:

9788497469296

Euskararen isobarak «Hamasei gezur handi eta koda bat»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 196
Formato: Rústica
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Koldo Izagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola…
Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz.
Botere hegemonikoak, berez bereizia zen lurralde bat menderatu duenean, gezurrak asmatzen baititu bere aurpegia ederresteko, eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko.
Liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz.
Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena. Aspertu behintzat, irakurle, ez zara aspertuko.


ISBN:

978-84-9746-779-7

Los papeles de la independencia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 304
Formato: Rústica, 22,5 x 14 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

He aquí un libro lúcido que da cuenta de la perseverante trayectoria del espíritu de independencia de los vascos. Profundo conocedor del género, Pako Aristi atesora con maestría cualquier anécdota o noticia susceptible de desarrollo reflexivo: crónica histórica, medios de comunicación, films, entrevistas o reflexiones filosóficas. Es enorme su curiosidad intelectual y su capacidad para sacar punta a las más dispares paradojas. El autor hace un diagnóstico valiente de la retórica que rodea al discurso nacionalista y plantea propuestas concretas con algunos interrogantes.
Como afirma Tony Judt, “no pensaremos de otra forma a menos que hablemos de otro modo”. A menudo, nuestra mirada choca con la imagen política (nacionalista) que circula por ahí y somos incapaces de desentrañar el “constructo” lingüístico-imperialista que la sustenta.
Si queremos conquistar el futuro, los vascos tenemos que aprender a platicar sin enfadarnos. En eso estriba la madurez de un pueblo, en propiciar “una conciencia de unidad”.
Un libro crítico y al mismo tiempo ameno; reflexivo pero ágil; escrito en un estilo periodístico pero sostenido con el pulso narrativo de un escritor experimentado. Una crónica brillante.


ISBN:

9788497467780

Independentziaren paperak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 296
Formato: Rústica
Precio: 17,00
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku.
Tony Judt-ek dioen bezala, “ez dugu beste modu batean pentsatuko, beste modu batean hitz egiten ez badugu”. Maiz, zirkulazioan jarri duten gure argazki politikoa begiratzen dugu, eta ez gara gauza horren atzean dagoen eraikuntza linguistiko-inperialista ikusteko ere.
Euskaldunok politikaz haserretu gabe hitz egiten ikasi beharrean gaude, etorkizuna irabazi nahi badugu. Hori da heldutasuna herri batentzat: “osotasunaren kontzientzia” pizten den unea.
Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua, baina bizia; estilo periodistikoan idatzia, baina idazle helduaren eskarmentutik sortua.
Kasik nobela bat bezala irakurtzen den kronika zirraragarria.


ISBN:

9788497838948

Nemesioren trikitixa

Editorial: Elkarlanean   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: Rústica
Precio: 10,60
Añadir a la cesta


ISBN:

9788497837224

Hildako semearen itzulera. Industrializazioa

Editorial: Elkarlanean   Fecha de publicación:    Páginas: 36
Formato: Cartoné
Precio: 5,95
Añadir a la cesta


ISBN:

9788497837200

Mirandaolako uraren historiak. Errenazimentua

Editorial: Elkarlanean   Fecha de publicación:    Páginas: 36
Formato: Cartoné
Precio: 5,95
Añadir a la cesta


ISBN:

9788497837170

Zilarrezko txanpon bategatik. Erromanizazioa

Editorial: Elkarlanean   Fecha de publicación:    Páginas: 36
Formato: Cartoné
Precio: 5,95
Añadir a la cesta



[1-10]  [11-20]  [21-30]  [31-40]  [41-45]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal