logo paquebote
4 libros encontrados buscando autor: Oier Guillan Bermudez

www.paquebote.com > Oier Guillan Bermudez

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788417065355

Zauri Bolodia

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: , 19 x 12 cm.
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.
Liburuaren hitzaurrean, Madame Slipek dio: ?Zinikoak gara benetako azken idealistak. Ziniko gara gauzak benetan inporta zaizkigulako, edo hori uste dugu guk, sekretuan, barne-barnean. Benetako ziniko batentzat, ez dago gauza amorragarriagorik ustezko idealista mediokre bat baino?. Hona gure kulturaren eta sorkuntzaren gaineko begirada zorrotz, kritiko eta autokritiko bat eta, hala ere edo horregatik, utopikoa eta ederra.


ISBN:

9788416350476

Mr. Señora

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 186
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Wikipediaren arabera, "Ileordea edo bilordea ile sintetikoz zein naturalaz egindako ordezko adatsa da. Buruan jartzen da eta arrazoi estetikoengatik erabiltzen da. Gizon-emakume askok janzten dituzte ile-galera disimulatzeko". Baina, batzuetan, disimulatzeko egin beharrean, bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz edota sudurreko ileez hitz egiteko janzten ditugu ileordeak eta armairutik ateratzen gara. Umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta probokaziorako gogotik sortuak diren zazpi antzezlan hauek pentsamendu bakarraren kontra idatzitako lanak dira, norberaren pentsamendu bakarraren kontra, batez ere.


ISBN:

978-84-9189-058-4

Aire Ikusezina

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 104
Formato: Rústica, 13,20 x 22,00 cm.
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Erri izeneko zine akomodatzaile batek
" Aire ikusezina "
filmaren proiekzioa eten eta publikoari hitz egiten hasi zaio:
" Uste dut ikusezina naizela, esan dit gaur nire amak " . Erriren ama desagertu omen da, eta horregatik galdeketa bati egin behar izango dio aurre: bera da desagerpenaren arduraduna, edo benetan da ikusezina bere ama?
Norbait begiratzeari uzten diogunean hasten da pertsona hori ikusezina izaten. Erriren amaren ahotsetik belaunaldi gatazkez, amets galduez, emakumeez eta haien semeez egin ahal izango dugu gogoeta, umore printzez eta egunerokotasunari loturiko hunkipen poetikoz. Misterio giro batek biltzen du
" Aire ikusezina "
antzezlana, baina batez ere, pertsonekiko elkartasunak: ikusezin izateari utzi nahi dioten pertsonekiko elkartasunak.


ISBN:

9788491890621

AIRE IKUSEZINA

Precio: 4,99
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 4 días.



[1-4]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal