logo paquebote
7 libros encontrados buscando autor: Nerea Arrien

www.paquebote.com > Nerea Arrien

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491096016

Jende likidoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean… hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.

Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano… Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.

Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.


ISBN:

9788491092339

Hirutter

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 16,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Hiru dira nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki perfektu horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu (eta maitasun) oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta mugikorrek markatzen dute narrazioaren tempusa, bakoitzaren lekua hirukiaren baitan eta bizitzari begira norbere espektatibak.

Baina inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horrentzako irtenbiderik, ezpada bakea sinatuz ordu arte gerra baino  izan ez den bizitzarekin. Izan ere, onenean ere, iragan petralak markatutako arrastoan zeuden hirurak saretuta. Eta iragana nota atsekabez idatzitako pentagrama da, musika frenetikoa, gogorra, pausarik gabea. Istripuan hildako gurasoek utzitako bakardade sakonetik, edo guraso bananduek zabaldutako zulo hondogabetik datorren melodia lazgarria eta minbera da.

Psikoanalisian bezala, roman familiarra ari da baldintzatzen gure oraina, patroi zaharrek jarraitzen dute agintzen gure bizitzetan, eta soilik haiekin bakeak eginez konkistatuko dugu geure bizitzaren kontrola, amaren eta putaren arteko pultsioa leunduz, samurtasuna eta haragia adiskidetuz. Azken batean, geure buruarekin batera, bizitza ere maitatzen ikasiz.


ISBN:

9788491096504

Etxegabetuak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 88
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 11,50
Añadir a la cesta

«Etxea» bueltatzeko leku bat izan da gizakiontzat gizaldiz gizaldi. Pandemiak, ordea, bestelako adierak eman dizkio hitz horri. Etxegabetuak liburuan, honi buruzko gogoeta bat bultzatzen da, kontraesan baten bidez: jende asko etxerarazi zuten; baina beste batzuk, ordea, etxegabetu. Etxegabetu horietako bat dugu Libe, eta berak kontatuko digu, lehen pertsonan, bizi izandakoa.



ISBN:

9788491090991

Pentsatzeko txokoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 56
Formato: Rústica
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen.
Izatez, beretzako zigor bat da.
Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean.
Pentsatzeko txokora.
Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait.


ISBN:

9788491093091

Eskola hodeian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 64
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 10,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Badago aterik gabeko eskola bat.
Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira  Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.
Non dagoen leku berezi hori?
Hodeian. Eskola hori hodeian dago.


ISBN:

9788491092452

Atrapa eguna

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 56
Formato: 20,5 x 14 cm.
Precio: 10,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Tabletean sentitzen da gustura Manex. Baina bizitza xukatzen dion tramankulu hori itzali egin zaio bat-batean. Zer egin handik aurrera? Nola bizi, aita eta ama ere mugikorrari begira bizi direnean? Orduantxe esaten dio aitonak ahazteko traste zahar hori eta “atrapatzeko eguna”. Horixe izango du aurrerantzean ikasbide. Zer ote da “atrapa eguna” ditxosozko hori? Peripezia askoren ondoren deskubrituko du Manexek aitonaren hitzek gordetzen zuten jakinduria. Tableteko ziber-jolasak albora utzi eta bizitzan murgiltzeko gonbita zen: hezur-haragizko pertsonak maitatu eta lagunekin jolas egin. Horra bizitzaren sekretua…



[1-7]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal