logo paquebote
1 libro encontrado buscando autor: Mary Wollstonecraft Godwin

www.paquebote.com > Todos los libros > Frankenstein

ISBN:

9788497468145

Frankenstein

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 292
Formato: Rústica
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, etorkizun bikaina izango zuena, eta zinemari esker gaur egun ere ondo bizirik dirauena. Asko dira zinema mutuaren garaitik hasita gaur arte egin diren bertsioak, batzuk testuari atxikiagoak beste batzuk baino.
Gaur egun, ez da zorakeria esatea gutxik irakurri eta ia denok ikusia dugun istorio bat dela Frankenstein, aspaldi idatzia izan arren zuzen-zuzenean lotzen zaiena zientziaren aurrerapenak eta haren ondorioek gure garaian pizten dituzten eztabaida sutsuei.
Gaurko ikuspegitik, dena dela, garbi dago munstro bat sortu zuen doktore burubero samar baten istorioa baino gehixeago dela Frankenstein. Baina “gehixeago” horretara hurbildu nahi duenak liburura jo beharko du nahitaez. Mary Shelley, feminismoaren aitzindari Mary Wollstonecraft-en alaba, “irakurleari ilea lazteko moduko” zerbait idaztera jarri zenean, izu-istorio zoragarriaz gain, arrazoiaz eta hizkuntzaz bere itsuskeria gainditu nahi duen izaki aldrebes baina xalo eta maitagarriaren istorioa sortu zuen.



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal