logo paquebote
5 libros encontrados buscando autor: Maixa Zugasti

www.paquebote.com > Maixa Zugasti

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491098133

Atarian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 336
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta

Nire gelan, inoiz ez da argirik pizten sabaitik zintzilik dagoen kablearen amaieran. Hala ere, hatzek oraindik ez dute galdu ate ondoko giltza mugitzeko ohiturarik. Aitaren etxean bezalaxe, sartu eta irteten naizen bakoitzean. Bi aste daramatzat keinu hori behin eta berriz egiten, baina, hemen, denak ilunpean jarraitzen du: aspaldi sartu zen gaua leihorik gabeko nire gelan, eta hantxe geratu da, nire moduan, geldi-geldirik, adi.
Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian. Leandro, Hernaniko baserri bateko azken jabea, Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartuko du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du, asmo iluneko gizonak. Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan. Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.


ISBN:

9788491092865

Ahotsak eta itzalak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 18,89
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira…

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.
 


ISBN:

9788491094883

Tximeletak hondartzan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 80
Formato: , 20,5 x 14 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Uda bat. Bost egun. Tximeletak, Zarauzko hondartza amaigabean, eta, bi neskato, itsas-ertzean, olatuekin jolasean, ametsetan…
Mundua ezberdina da aitonak oparitutako argazki-kameratik ikusita: mahastiak, margoak, altxorrak…
Uda bat. Bost egun. Tximeletak, Zarauzko hondartza amaigabean, eta, bi lagun, itsaso urdinari begira, ametsetan.


ISBN:

9788490678879

"L.A.A."

Precio: 8,49
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 4 días.


ISBN:

9788490678862

L.A.A.

Editorial: Algaida   Año:    Páginas: 152
Formato: 15,5 x 23 cm.
Precio: 20,95
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik… Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte…



[1-5]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal