logo paquebote
7 libros encontrados buscando autor: MINTEGI LARRAZA

www.paquebote.com > MINTEGI LARRAZA

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097143

9mm Parabellum

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Martin sorterrira itzuli da. Behartuta joan zen eta behartuta itzuli da, amaren hiletetara. Joan zenean bizitza oso bat utzi zuen herrian, urte askotako une on eta txarrak, azken aldikoak oso txarrak. Ez ditu ahaztuak, ezin du, baina iraganaren itzaletan zokoratuak ditu. Itzulerak, ordea, argitara atera ditu, eta Martinek berriz ere topo egingo du maite zuen emakumearekin, alaba galduarekin, familiarekin, lagunekin, lagun izandakoekin eta aurkariekin…
…Eta ezkutaleku batean gordeta utzi zuen garai hartako zoritxarreko oroigarriarekin.

«Pentsakor zaude zigarreta erretzen. Kontuak ateratzen. 1997ko maiatzean joan zinen. Gaur, automobilaren panelari begiratu diozu eta 2013ko martxoan zaude. Beraz, bi hilabete barru hamasei urte izango dira herritik joan zinela. Joan ez, alde egin zenuela, hobeto esan. Herriko giroa itogarri bihurtu, eta aire berria arnastu beharrean zeunden, murgilduta zeunden zulo ilunetik ateratzeko zerumuga garbiago eta zabalagoren beharrean».


ISBN:

9788497464727

Berriz ere hutsetik hastera

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 148
Formato: Rústica
Precio: 14,70
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

-Maialen -galdetu nion gero-, zer da maitasuna zuretzat?-Galdera polita. Maitasuna zer den... -berriro isildu zen-. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. -Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. -Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.


ISBN:

978-8-483-25234-5

COCA COLA ERDI AROAN

Editorial: IBAIZABAL   Fecha de publicación:   
Precio: 12,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.





ISBN:

9788482634227

Kulero salatzaileak

Editorial: Aizkorri   Año:    Páginas: 112
Formato: Rústica
Precio: 9,50
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman. Sekulako burukomina neukan; burua, lehertzeko zorian. Edo? lehertzen ote? Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen, zorionez, eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Non, bada??

Hala esnatu zen goiz hartan Rafa. Bezperan ikasle eguna izan zen eta sekulako ajea zeukan. Baina hura ez zen txarrena, hura amesgaiztoaren hasiera baino ez zen. Gelako neska batek, izan ere, sexu-abusu salaketa jarri behar zuen haren kontra.
Rafak ez zuen ezer gogoratzen, gaueko azken orduak ezabatuak zeuden bere burutik; hala eta guztiz ere, ez zitzaion buruan sartzen erasoarena.
Denak zuen bere kontra, ordea, neskaren kuleroak bere gelan baitzeuden.



[1-7]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal