logo paquebote
1 libro encontrado buscando autor: M. Juncal Gutierrez Mangado

www.paquebote.com > Todos los libros > Hotsetik hitzera «Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?»

ISBN:

9788491092247

Hotsetik hitzera «Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 352
Formato: 28 x 21 cm.
Precio: 29,00
Añadir a la cesta

Umearen lehenengo begiratuak eta irrifarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak? mirari txiki horiek noiz gertatuko zain egoten dira gurasoak, haurraren garapenaren mugarri gogoangarri diren horien lekuko izateko irrikitan.

          Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten
          zekien jaioberria hiztun bihurtze hori?

Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. Alde batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den azaltzen da, beti ere kontuan izanda hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela, eta hizkuntza-gaitasuna garatzeko baldintzak desberdinak direla zentzumen- edo adimen-urritasuna duten haurrentzat. Bestetik, Euskal Herriko egungo gizartean pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere mahai-gaineratzen dira. Adibidez,

          Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?
          Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?
          Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai?
          Bi urteko gelan haur batzuk hizti hutsak dira.
          Beste batzuk berriz ez. Zer ote da normalena?
          Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?

Irakurleak galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak aurkituko ditu liburuan zehar.



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal