logo paquebote
4 libros encontrados buscando autor: Joseba Gabilondo

www.paquebote.com > Joseba Gabilondo

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788418252280

Babel aurretik «Euskal literaturen historia bat»

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:   
Precio: 25,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Literatura-historia tradizionalak alde batera utzi, eta ikuspegi berritzaile bat dakarkio saiakera honek euskal literaturari. Gure historia eta kultura ezaugarritzen dituzten gatazka edo biolentzia historikoak abiapuntutzat hartuta, gutxienez bi literatura bereizten ditu elkarren lehian: batetik, klase subalterno edo zapalduek (nekazari, baserritar…) euskaraz adierazitakoa, gehienbat ahozko tradizioari loturik, eta, bestetik, euskal eliteek erdaretan idatzitakoa. Euskaraz idatzitako literaturak gaur egun ere rol sinbolikoa duela azpimarratzen du Gabilondok: oraindik ere estatu-hizkuntzetan gehienbat hitz egiten eta idazten duen euskal herri bati nortasun sinboliko eta diferentzial bat ematea. Espainiar eta frantses literaturak birdefinitzen ditu, eta, euskal kasutik abiatuta, literatura minoritarioen gaineko teorizazio berri bat dakar. Historiografia tradizionalek aintzat hartzen ez dituzten testu, diziplina eta jardunetan jartzen du arreta; besteak beste, diskurtso politikoan, antropologian, turismoan eta ekonomian. Gainera, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismo berria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta proposamen metodologiko eta teoriko berri bat egiten. Azkenik, historia honek argi berri baten pean aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko; esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa. Elkarrekin hizketan agertuko zaizkigu, bada, Sabin Arana, Yehuda Halevi, Maialen Lujanbio, Axular, Victor Hugo, Miguel Unamuno, Itxaro Borda eta Jorge Oteiza, euskarazko irakurleei zertxobait egokitutako saiakera mamitsu honetan.


ISBN:

9788491091523

Globalizazioak eta Erdi Aro berria: Diferentzien itzuleraz

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: 22,5 x 14 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala…) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.


ISBN:

9788497465007

Apokalipsia guztioi erakutsia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 296
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 19,50
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Neolitikoan hasten den eta 2050. urtean amaitzen den idazlan honek, historia, politika eta sexua nahasten ditu, sorreran Euskal Herria gertaera akzidental bat izan zela proposatuz, baina, halaber, 2050. urtean independentzia lortuko duela aldarrikatuz -jakina, inork espero ez duen moduan. Euskal Herrian egun nagusi den errealismo serio eta nihilistaren aurka, Gabilondok ironia, kritika, barrea, irakurtzeko plazera eta guztiok barnean daramatzagun desira eta pasiorik indartsu eta ilunenak inbokatzen ditu. Emaitza: irakurleak barre eta negar egiten duelarik, Euskal Herriko historia eta politika zortzi ikuspuntu eta estilo erabat berritatik sofistikazioz irakurriko ditu zortzi ipuinetan. Umberto Eco, Carvalho, Pedro Paramo, The Clash, Julio Cortázar, Anne Rice, eta Jonatahn Swift nahasi, ondo astindu eta jela apur batez liburu bakar batean zerbitzatzen dizkigu Gabilondok. Honako pertsonaiak ere azaltzen dira liburu lehergarri, intelektual, eta barre-eragile honetan: Arzallus, Angelina Jolie, Guggenheima, XVI. mendeko euskal idazle shakesperear bat, Shakespeare bera, banpiroak, Japongo mafia/yakuzak, Joseba Lakarra, Patxi López, Venezuelako selba, Tarifako bi etorkin, British Museumeko liburuzainak, lamiak, Banco Guipuzcoanoko langile bat, Lope de Agirre eta Txinako uyghurrak.




[1-4]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal