logo paquebote
1 libro encontrado buscando autor: Jon Arretxe;Francisco Ibáñez

www.paquebote.com > Todos los libros > 7 kolore

ISBN:

9788497466424

7 kolore

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 208
Formato: Cartoné
Precio: 26,00
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Ostarku gainetik ibiliz legez, obra honek kolorerik kolore eta emoziorik emozio garamatza. Zazpi dira atalak: beltza, grisa, horia, gorria, berdea, urdina eta zuria. Beltzak eta zuriak, hurrenez hurren, ibilbidearen hasiera eta amaiera markatzen dituzte, eta agerian uzten dute zein desberdina den heriotzaren ikuspegia kultura desberdinetan: bidearen amaiera iluna Mendebaldean, edo beste argi bateranzko abiapuntua Ekialdean.Atalak osatzen dituzten narrazioek idazlearen egiazko bizipenak kontatzen dituzte, munduan zehar ikusitako errealitate desberdinak. Egoera gogoangarri asko daude, batzuk tristeak, beste batzuk pozgarriak, edo beldurgarriak, edo esperantzatsuak-Pertsonak dira nagusi narrazioetan, hamaika mundutako biztanleak, zerbait kontatu edo erakutsi beharra daukatenak, edo euren begirada hutsaz unibertso oso bat adierazten dutenak.Baina narrazioez gain bestelako osagarriak dakartza 7 kolore honek. Izan ere, atal bakoitzak bere kolore eta ilustrazioak ere badauzka; eta bere musika ere bai, piano eta ahotserako beren beregi sortua eta CD baten bildua. Soprano batek, tenor batek eta baxu batek ipintzen diote doinua kolore bakoitzari, piano-jolearen laguntzaz.7 kolore obra hirukoitza da, azken finean: idazle baten, ilustratzaile baten eta musikagile baten elkarlanaz sortutakoa.



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal