logo paquebote
1 libro encontrado buscando autor: Goizalde Landabaso-Etcheverry

www.paquebote.com > Todos los libros > Krakovia

ISBN:

9788491097372

Krakovia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

«Lasai egoteko, minik ez duela ematen eta ni emakume indartsua naizela munduari aurre egiteko. Super indartsua, aizu, baina hemen nago burdinazko helduleku bati lotuta eta zulo sakon batekin izterrean. Baina ondo, e! Eta animotsu, gaur ez bainaiz hilko. Renteriari esan diot odola ez nahasteko, eta superbotereren bat duen norbaiten odola pasatzeko. Spider Woman edo Bat Woman izateko aukera eman diezadatela. Barre egin du, Superni izatearekin konformatu beharko dudala, eta ez arduratzeko, odol-bankutik fresko-fresko ekarriko didatela odola».

Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean?

Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean?

Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan?

Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gisa ironia eta umorea eman dizkio.
 



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2022 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal