logo paquebote
6 libros encontrados buscando autor: Fermin Etxegoien

www.paquebote.com > Fermin Etxegoien

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097723

Totelak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 312
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 20,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

«Euskalduna da… bere aukera linguistikoen gainetik bizitzen saiatzen dena».
«Gure inkontziente kolektibo linguistikoa oso erdalduna da eta erdaraz edozein erregistro onartzen dugu, euskaraz ez bezala, non ia edozerk kanporatzen gaituen narraziotik».

 

 

Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean, emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura ekonomiko handia ekar liezaiokeena. 


Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio.


Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko.
Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia.
Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino.
Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak.
Ezohiko bidaia liburua dugu Totelak eleberri hibridoa. Espazioan ez ezik, denboran ere bestelako bideak hartu baititu autoreak.
Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzaile bat.


ISBN:

9788497468824

Eutsiko diogu? «Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 280
Formato: Rústica
Precio: 19,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Galdera bakarreko 12 elkarrizketa:
Ander Lipus
Estitxu Eizagirre
Luistxo Fernandez
Mari Añes Gorostiaga
Eñaut Elorrieta
Miren Amuriza
Hedoi Etxarte
Maider Unda
Iban Arantzabal
Maia Eder Kurutxet
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga
Miren Agur Meabe
Inoiz baino gehiago lortu den garaian –orain– badirudi, halaber, azkenetan garela.
Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek?
Eutsiko diote ala ez?
Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite –bere burua batere behartu gabe– adarkatzen zaiona beste hainbatetan:
eutsiko ote diote –norberaren alor profesionalak ez ezik– bai euskarak bai herriak –edo nazioak– eta baita gizateriak ere?
Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu
honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil
bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak.
Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren
profesional autonomoek dutelakoan –haiek ez beste inork– kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren
bizipen erreala.


ISBN:

9788497468459

Zinegotzia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: Rústica
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari, ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara.
Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori, orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe barneratuz.
Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua.
2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean aurkeztu da publikoki.
Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean.
Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da. Eutsiko al dio hordagoari idazleak?


ISBN:

9788476817094

AUTOCARAVANA. (ILARGIA NARRATIVA, 4)

Editorial: Pamiela Argitaletxea   Fecha de publicación:    Páginas: 340
Formato: Rústica, 21 x 15 cm.
Precio: 23,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

NOVELA. CUENTO. NARRATIVA.



ISBN:

9788491090403

Urpekariak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.    Páginas: 152
Formato: Rústica
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Aita-semeak Gironako herri turistiko batera joan dira udako oporretan. L’Estartit herrian ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du.
Jonanek, bizi duen zoriontasun apartsutik, aitaren loari begiratzen dio erruki puntu
batez, eta, seguruenik lehen aldiz, aitarenganako sentimendu ulerbera du. Irakurtzekoak dira bien arteko dialektika, bien arteko bat etortze eta eztabaidak. Gurasokeriarik gabe idatzitako eleberri txalogarri honek berekin dakar nerabezaro zein gaztaroan ohiko izaten den iniziazio prozesua.



[1-6]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal