logo paquebote
114 libros encontrados buscando autor: Bernardo Atxaga

www.paquebote.com > Bernardo Atxaga

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

84-7568-915-9

Bi anai

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: Rústica, 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,25
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.


ISBN:

9788440697639

DOS LETTERS

Editorial: Ediciones B   Fecha de publicación:    Páginas: 4
Formato: Cartoné
Precio: 7,21
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.


ISBN:

9788475687988

Bambulo - Krisia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 130
Formato: 21 x 15 cm.
Precio: 11,45
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Ezjakintasunak Historiagile segitzen du Bambulok, Bambulo Historiator, Bambulo Investigator, Bambulo Korrektor, Historia bambulotarra idatzi eta idatzi. Marathongo batailan izan ziren Akiles eta Bambulides. Edo Troian izan ziren Ulises, Bambulus Troianus, Menalipo Bambulo... Gorrotoz betetako gerlari harro eta hiltzaileak. Azterketa historikoak egin eta egin, nekaturik, zinera joatea erabaki du Bambulok. Behartsu bezala bizitzea erabaki duen Francescoren bizimodua kontatzen du pelikulak. Francescoren lagun bat, Juan Kankailu, pantailatik atera eta Bambulorengana zuzendu da, galdezka: Ez ote zen izan maitasunik, apaltasunik, eskuzabaltasunik Bambuloren arbasoen munduan?. Galderak asko pentsaraziko dio Bambulori. Eta krisian izango da, burumakur, Hanka-Arrastakor.


ISBN:

84-7568-748-2

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 104
Formato: Rústica, 19 x 12,5 cm.
Precio: 8,85
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.


ISBN:

9788475687636

Groenlandiako lezioa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 176
Formato: 24 x 17 cm.
Precio: 18,39
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Hogeita zazpi hizki konbokatuz, gizartearen zimurretan bizi diren ahots askok hartu du bere txanda liburu honetan: eroak, IHESak jotakoak, fantasmak, egoera zailetan murgilduak, leiendak, poesiak, Euskal Herriko egoerari buruzko gogoetak, narrazioak, eta abar. Testu arteko -hau da, nola kontatu dizkiogu geure buruari munduan ikusi eta bizitakoak- gogoetak eta interpretazioak zoragarriak dira, maila handikoak eta jakinduriaz gainezka datozenak. Hitzak eta esperientziak bat egiten duten une pribilegiatua da jakinduria. Izan ere, liburu hau urte askoren, alfabetoekin borrokan pasatutako urte luzeen ondoren datorren emaitza da. Memorandum bat. Liburu honetan Atxagak bere alfabeto intimoaren puska bat baino gehiago txertatu du. Bertan biltzen dira, beraz, idazlea, artista eta mundu ikuspegia. Lau dohain nagusi nabarmendu daitezke Groelandiako lezioa honetan: ulergarritasuna, sendotasuna, umorea eta abildade komunikatiboa. Goi-mailako gogoetak modu sinple eta ulerterrazean azaltzen maisu da Atxaga; erraztasuna, baina mundu ikuspegi sendo batean dago oinarrituta. Eta, hala ere, orain arte esandakoak ez luke azalduko testu honen zinezko xarma, ez balu oinarrian Atxagak bere-berea duen begiratu berezi hori, gauzei heltzeko ezker esku hori, ikuspuntu inprebisible hori, hain ondorio bitxi eta ederretara bideratu izan gaituena. Ordurarte ezezagunak zitzaizkigun esperientziak antiojo berriez ikusteko aukera prestatu digu Atxagak. Harrigarriena, baina, zera da, mundu horiek -Poeren Gutun ebatsian bezala- begiaurrean zituela irakurleak eta hala ere -edo beharbada horrexegatik- ikustezinak izaki. Eska al dakioke gehiago idazle edo artista bati? Ba, hori guztia gutxi balitz, umorea da irakurleak gehien eskertuko duena. Eleberrietan nekezago gertatzen zaiona, honako honetan baliabiderik aberatsena du Atxagak. Irakurle-mota desberdinei zuzendutako liburua da. Nork bere gustuari jarraituz, seguru aurkitzen duela liburu honetan non gozatu.


ISBN:

9788475688244

Obabakoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 396
Formato: Rústica
Precio: 22,90
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.


ISBN:

9788440673701

ESOS CIELOS

Editorial: Ediciones B   Fecha de publicación:   
Formato: lujo
Precio: 6,61
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.


ISBN:

9788440676443

HISTORIAS DE OBABA

Editorial: Ediciones B   Fecha de publicación:   
Formato: lujo
Precio: 9,02
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.


ISBN:

9788476812532

SARA IZENEKO GIZONA

Editorial: Pamiela Argitaletxea   Fecha de publicación:    Páginas: 158
Formato: 19 x 13 cm.
Precio: 9,10
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

NOVELA. CUENTO. NARRATIVA.


ISBN:

9788475686240

Xola eta basurdeak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: Rústica
Precio: 10,40
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Harrera ezin hobea izan dute Bernardo Atxagaren Xolaren xolakeriek. Mikel Valverdek eginiko marrazkiek ere gure etxe sukaldeetaraino egin diete sarrera hala Xolari nola Grogo jaunari. Xolak badu lehoien berri izan zen bildumako lehen lana eta argitara orduko beregana zuen arrakasta. Espainiako Sari nazionala ere irabazteko zorian izan zen: finalista izendatu zuten. Euskaraz kaleratu eta berehala gaztelaniaz argitara zenean ere pozik jaso zuten irakurleek eta kritikak. Xola eta basurdeak izan zen bigarren eta aurrekoaren harrera bero bera inguratu zuen. Gaztelaniazko itzulpenak ere saririk irabazi zuen iaz. Eta, oraindik orain, Euskadi Haur eta Gazte Literatura Saria '97 ere irabazi du saileko bigarren titulu honek.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2021 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal